11. ALDIZKARIA - 2021eko urtarrilaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OTEITZA

2021eko aurrekontua. Behin betiko onespena

Oteitzako Udalak, 2020ko azaroaren 19an egindako osoko bilkura arruntean, hasiera batez onetsi zuen 2021eko aurrekontua.

Erabaki hori argitaratu zen 2020ko 279. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 30ean.

Jendaurreko aldia iragan eta inork ez duenez erreklamazio edo oharrik aurkeztu, behin betikoz onetsitzat hartzen da, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legearen 202.1 artikuluari jarraikiz; hona aurrekontuaren laburpena, kapituluka:

DIRU-SARRERAK:

1.–Zuzeneko zergak: 229.000 euro.

2.–Zeharkako zergak: 8.000 euro.

3.–Tasak, prezio publikoak eta bestelakoak: 49.300 euro.

4.–Transferentzia arruntak: 371.100 euro.

5.–Ondareko diru-sarrerak eta herri-lurretako aprobetxamenduak: 75.030 euro.

7.–Dirulaguntzak: 0 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 732.430 euro.

GASTUAK:

1.–Langileria gastuak: 216.900 euro.

2.–Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 334.595 euro.

4.–Transferentzia arruntak: 68.400 euro.

6.–Inbertsio errealak: 112.500 euro.

Gastuak, guztira: 732.395 euro.

Oteitzan, 2020ko abenduaren 31n.–Alkatea, Rubén Darío Martínez Landa.

Iragarkiaren kodea: L2100117