11. ALDIZKARIA - 2021eko urtarrilaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLAIBAR

2021eko aurrekontua. Hasierako onespena

Olaibarko Udalak, 2020ko abenduaren 16an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen 2021eko aurrekontu orokor eta bakarra, eta hura betearazteko oinarriak.

Delako espedientea jendaurrean egonen da hamabost egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek azter dezaten eta bidezko alegazioak aurkez ditzaten; aipatu epean erreklamaziorik aurkezten ez bada, behin betiko onetsitzat joko da, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 271. artikuluan ezarritakoarekin.

Olaibarren, 2020ko abenduaren 17an.–Alkatea, María Carmen Lizoain Osinaga.

Iragarkiaren kodea: L2100124