11. ALDIZKARIA - 2021eko urtarrilaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OIZ

2021. urteko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Oizko Udalak, 2020ko abenduaren 24an egindako osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen udal langileen plantilla organikoa 2021. urterako.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluak 271.ari buruz dioenari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da Idazkaritzan, iragarki hau argitaratu eta hamabost egun balioduneko aldian. Herritarrek edo interesdunek aztertu eta erreklamazioak aurkezten ahalko dituzte epe horretan. Inork erreklamaziorik aurkeztu ezean, 2021. urteko plantilla organikoa behin betiko onetsitzat joko da, aipatutako jendaurreko epea bukatutakoan.

Oizen, 2020ko abenduaren 28an.–Alkatea, Ugutz Zelaieta Fernandez.

Iragarkiaren kodea: L2100223