11. ALDIZKARIA - 2021eko urtarrilaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MIRANDA ARGA

Ordenantza fiskala, udal igerilekuetako eta udal pilotalekuko kirol instalazioak erabiltzeko tasak arautzen dituena.
Hasierako onespena

Miranda Argako Udalak, 2020ko abenduaren 2an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen tarifen eranskineko 8. aldaketa, Miranda Argako Udalaren kirol instalazioak (udal igerilekuak eta pilotalekua) erabiltzeko tasak arautzen dituen ordenantza fiskalean.

Onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek eta interes legitimoa dutenek espedientea azter dezaten eta bidezko iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, aintzat hartuz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan eta harekin bat datorren araudian xedaturik dagoena.

Jendaurreko aldia inork alegaziorik aurkeztu gabe iragaten bada, ordenantza behin betiko onetsiko da eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean emanen da argitara ordenantzan egin aldaketaren behin betiko onespena.

Miranda Argan, 2020ko abenduaren 28an.–Alkatea, Francisco Gil Serantes.

Iragarkiaren kodea: L2100115