11. ALDIZKARIA - 2021eko urtarrilaren 18a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

Ingurumen baimen integratua emateko espedientea, Piensos Saioa SLk sustatua.

Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzen duen Erregelamenduaren (abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuak onetsia) 15. artikuluan xedatutakoa betez, aditzera ematen da aipatu espedientearen dokumentazioa jendaurrean egonen dela hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko bulegoetan (Gonzalez Tablas kalea, 9, beheko solairua, Iruña), jendea hartzeko orduetan (08:30etik 14:30era arte), bai eta beherago adierazten den Interneteko helbidean ere, edozein pertsona fisikok edo juridikok azter dezan eta, nahi izanez gero, alegazioak aurkez ditzan aipatu hogeita hamar egun balioduneko epean.

Espedientearen kodea

0001-0038-2020-000009

Unitate kudeatzailea

Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzua

Telefonoa

848426254

848427587

Helbide elektronikoa

autprema@navarra.es

Instalazioa

Pentsu konposatuak fabrikatu eta merkaturatzea.

Sailkapena

4/2005 Foru Legea, martxoaren 22koa,

2A / 2

1/2016 ELD, abenduaren 16koa

9.1.b) ii)

2010/75/EB Zuzentaraua, azaroaren 24koa

6.4.b) ii)

21/2013 Legea, abenduaren 9koa

-

Titularra

PIENSOS SAIOA SL

Tokia

12. poligonoa, 423. Lurzatia, Iraizotz

Koordenatuak

UTM-ETRS89, 30N eremua,

X: 608.922,297 eta Y: 4.761.580,750

Udalerria

ULTZAMA

Proiektua

Pentsu konposatuak fabrikatu eta merkaturatzea.

Informazioa eskatzeko organoa

BAIMEN BULEGOA

autprema@navarra.es

Alegazioak aurkezteko organoa

BAIMEN BULEGOA

Alegazioak bide hauetako bat erabiliz aurkeztuko dira:

–Aurrez aurre: Nafarroako Gobernuaren erregistro bulegoetan.

–Telematika bidez: Nafarroako Atarian dagoen Erregistro Orokor Elektronikoaren bitartez (www.nafarroa.eus).

–Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan ezarritako gainontzeko bideetako edozein erabiliz.

Dokumentazioa kontsultatzeko Interneteko helbidea

http://www.navarra.es/home_es/Temas/Medio+Ambiente/Empresa/Proyectos+en+informacion+publica+AAI.htm

Iruñean, 2020ko abenduaren 11n.–Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzuko zuzendaria, Pedro Zuazo Onagoitia.

Iragarkiaren kodea: F2015357