11. ALDIZKARIA - 2021eko urtarrilaren 18a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

JENDAURREKO INFORMAZIOA. Ingurumen baimen integratua emateko eta ingurumen inpaktuaren ebaluazio arrunta egiteko prozeduraren aurretiazko fasea. Sustatzailea Ganados Peralta S.L da.

Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 36. artikuluan xedatutakoarekin eta abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onetsitako Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuei buruzko Legearen testu bateginaren 16. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, aditzera ematen da ezen dokumentazioa jendaurrean egonen dela hogeita hamar egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren bulegoetan (Gonzalez Tablas kalea 9, beheko solairua, Iruña), jendea hartzeko orduetan (08:30etik 14:30era), eta beherago adierazten den Interneteko helbidean, edozein pertsona fisikok edo juridikok azter dezan eta, nahi izanez gero, alegazioak aurkez ditzan hogeita hamar egun balioduneko epe horretan.

Espedientearen kodea

0001-0225-2020-000010

Instalazioa

Ugalketarako zerramen instalazioa

Sailkapena

4/2005 Foru Legea, martxoaren 22koa,

2B / 9.1.d)

Abenduaren 16ko 1/2016 ELD

9.3.c)

Azaroaren 24ko 2010/75/EB Zuzentaraua

6.6.c)

Abenduaren 9ko 21/2013 Legea

I. eranskina / 1. taldea

Titularra

GANADOS PERALTA SL.

Tokia

1. poligonoa, 252. lurzatia

Koordenatuak

UTM-ETRS89, 30N eremua,

X: 598.770,000 eta Y: 4.703.970,000

Udalerria

MIRANDA ARGA

Proiektua

Ugalketarako zerramen instalazioa (3.059 zerrama ugalketarako, 6 kilo arteko zerrikumeekin, aurrerako 696 abere eta 6 apote)

Proiektua baimentzeko organo eskuduna

Ingurumen Zuzendaritza Nagusia

Informazioa eskatzeko organoa

BAIMEN BULEGOA

autprema@navarra.es

Alegazioak aurkezteko organoa

BAIMEN BULEGOA

Alegazioak bide hauetako bat erabiliz aurkeztuko dira:

–Aurrez aurre: Nafarroako Gobernuaren erregistro bulegoetan.

–Telematika bidez: Nafarroako Atarian dagoen Erregistro Orokor Elektronikoaren bitartez (www.nafarroa.eus).

–Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan ezarritako gainontzeko bideetako edozein erabiliz.

Jendaurrean jarritako dokumentazioa

–Ingurumen baimen integratuari buruzko proiektua

–Ingurumen inpaktuaren azterketa

Dokumentazioa kontsultatzeko Interneteko helbidea

http://www.navarra.es/home_es/Temas/Medio+Ambiente/Evaluacion+ambiental/Proyectos+en+informacion+publica.htm

Iruñean, 2020ko abenduaren 10ean.–Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzuko zuzendaria, Pedro Zuazo Onagoitia.

Iragarkiaren kodea: F2015184