11. ALDIZKARIA - 2021eko urtarrilaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DONEZTEBE

7/2020 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

Doneztebeko Udalak, 2020ko urriaren 21eko osoko bilkura arruntean, hasiera batez onetsi zuen aurrekontuan aldaketa egiteko espediente bat, hain zuzen ere Udalaren 2020ko ekitaldiko aurrekontu orokorrean kreditu transferentzia bat onetsita aldaketa egiteko 7/2020 espedientea.

Iragarkia argitaratu zen 2020ko 256. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 3an, eta harekin ireki zen jendaurrean egoteko eta alegazioak eta erreklamazioak egiteko epea. Era berean, iragarki horri behar bezainbateko publizitatea eman zitzaion, ediktua jarrita Udalaren iragarki-taulan.

Hamabost eguneko epea iragan da, hain zuzen ere martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 214.2 artikuluak ezartzen duena, lege beraren 202.1 artikuluarekin lotuta (2/1995 Foru Legea, Nafarroako Toki Ogasunei buruzkoa), eta epe horretan inork ez du alegaziorik edo erreklamaziorik egin; hala, aipatutako aldaketak behin betiko onetsitzat jo dira, martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluarekin bat.

Hona hemen behin betiko onetsitako aldaketak:

Kreditu-transferentzia.

–Gastu goititua:

Gastuak. 1 1611 60900 partida, “Ur biltegi berria” izenekoa = +30.000,00 euroko goititzea.

–Gastua beheititzea:

1 3421 62202 partida, “Obrak, futbol zelaiko aldagelan” izenekoa = -30.000 euroko beheititzea.

Argitara ematen da, aipatutako legezko aginduak betetzeko, eta ohartarazten da behin betiko onespen hau aurkaratzen ahal dela honako bide hauetako bat erabiliz:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, Doneztebeko Osoko Bilkurari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa jartzea, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Donezteben, 2020ko abenduaren 29an.–Alkate udalburua, Santiago Uterga Labiano.

Iragarkiaren kodea: L2100121