11. ALDIZKARIA - 2021eko urtarrilaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AZUELO

2021eko aurrekontua. Hasierako onespena

Azueloko Udalak, 2020ko azaroaren 20an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen 2021eko ekitaldiko aurrekontu arrunta eta hura betearazteko oinarriak.

Onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatuarekin. Aipatu epea iragaten bada inork erreklamaziorik aurkeztu gabe, behin betiko onetsitzat joko dira.

Azuelon, 2020ko azaroaren 20an.–Alkatea, Roberto Crespo Morentin.

Iragarkiaren kodea: L2100236