11. ALDIZKARIA - 2021eko urtarrilaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARTAXOA

2021eko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Artaxoako Udalak, 2020ko abenduaren 30ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Artaxoako Udalaren, Musika Eskolaren eta Jerusalemgo Ama Birjina zahar-egoitzaren plantilla organikoa 2021erako.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235 eta 271. artikuluetan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 20ko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan ezarriarekin bat, aipatu espedientea Udaleko Idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabortz egun baliodunean, iragarkia aitzinetik paratuta Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta iragarki-taulan, bizilagunek eta interesa dutenek espedientea azter dezaten eta bidezko iruditzen zaizkien erreklamazioak egin ditzaten.

Inork erreklamaziorik aurkezten badu, osoko bilkuran erabakiko da haietaz eta aldaketaren behin betiko onespenaz.

Inork erreklamaziorik aurkeztu ezean, aldaketa behin betiko onetsitzat joko da, arestian aipatu jendaurreko epea bukatutakoan.

Argitara ematen da, interesdun orok jakin dezan.

Artaxoan, 2021eko urtarrilaren 7an.–Alkatea, Juan Ramón Elorz Domezain.

Iragarkiaren kodea: L2100269