11. ALDIZKARIA - 2021eko urtarrilaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARTAXOA

2021eko zerga-tasak

Artaxoako Udalak, 2020ko abenduaren 30ean egin osoko bilkuran, zerga-tasa hauek onetsi zituen 2021eko ekitaldirako:

–%0,2663ko karga-tasa ezartzea, lurraren kontribuzioa ordainarazteko.

–1,4 ezartzea, ekonomia-jardueren gaineko zerga ordainarazteko.

–%3,75eko karga ezartzea, eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zergarako (EIOZ).

–%12,50eko tasa ezartzea Nafarroako toki ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 175.2 artikuluan xedaturiko koefizienteetarako, lurren balioaren gaineko zerga ordainarazteko.

Erabaki honek 2020ko urtarrilaren 1ean hartuko du indarra.

Erabaki honen aurka, errekurtso hauek aurkez daitezke:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, Udal honi zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegi edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Argitara ematen da, interesdun orok jakin dezan.

Artaxoan, 2021eko urtarrilaren 7an.–Alkatea, Juan Ramón Elorz Domezain.

Iragarkiaren kodea: L2100262