108. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 10a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

1146/2021 EBAZPENA, apirilaren 19koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko industria ingeniari zortzi lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdia onesten duena.

Azaroaren 25eko 85/2020 Foru Dekretuaren bidez (2020ko 284. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abenduaren 9koa), onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen Administrazio Erroaren eremurako 2020ko lan publikoaren eskaintza partziala, 2020. urtera luzatu den Estatuaren 2018rako Aurrekontu Orokorrei buruzko uztailaren 3ko 6/2018 Legean aurreikusitako ordezte-tasari dagokiona. Eskaintza hartan, besteak beste, industria ingeniari lanpostu batzuk sartu ziren, A mailakoak.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak abenduaren 16an emandako 2961/2020 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko industria ingeniari lanpostu hutsak lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko. Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak martxoaren 29an emandako 950/2021 Ebazpenaren bitartez, bete gabe deklaratu zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko industria ingeniari lanpostu hutsak lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko deialdia. Ebazpena 2021eko 87. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 19koan.

Aurrekoa kontuan harturik, bidezko da Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko industria ingeniari zortzi lanpostu betetzeko deialdia onestea, baita haren oinarriak ere. Lanpostuak sarrera-prozedura erabiliz eta oposizio bidez beteko dira.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko industria ingeniari zortzi lanpostu betetzeko deialdia onestea, baita haren oinarriak ere. Lanpostuak sarrera-prozedura erabiliz eta oposizio bidez beteko dira.

2. Agintzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Ebazpen hau jakinaraztea Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Kudeaketako Zerbitzuari, Egituraren, Lanpostuen Antolaketaren eta Langileen Plantillaren Zerbitzuari eta Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzuari, departamentuetako idazkaritza tekniko nagusiei eta izendatutako epaimahaikideei, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2021eko apirilaren 19an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.

DEIALDIA, INDUSTRIA INGENIARI ZORTZI LANPOSTU OPOSIZIO BIDEZ BETETZEKO

Hona hemen deialdiaren

OINARRIAK

1.–Deialdiaren xedea.

1.1. Deialdi honen xedea da oposizio bidez betetzea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko industria ingeniari zortzi lanpostu, A mailakoak eta funtzionarioen araubidekoak. Lanpostu zenbakiak, betebeharrak eta destinoak ebazpen honen II. eranskinean zehazten dira.

1.2. Zortzi lanpostu hutsak txanda hauetan banatuko dira:

–Lau lanpostu txanda irekian.

–Lau lanpostu igoera txandan.

1.3. Igoera txandako lanpostuak hutsik geldituz gero, izangaiek hautaprobak gainditzeko behar den gutxieneko puntuazioa atera ez dutelako, txanda irekikoei gehituko zaizkie.

Bestalde, igoera txandako lanpostu hutsen kopurua baino izangai gehiagok gainditzen badituzte probak, txanda horretan probak gainditu arren lanposturik eskuratzen ez dutenek aukera izanen dute txanda irekiko lanpostu hutsak eskuratzeko, txanda horretako izangaiekin lehian eta lortutako azken puntuazioaren arabera.

Era berean, igoera txandako izangaiek, deialdiaren 2.1.2 oinarriko betebehar berariazkoak betetzen ez badituzte deialdiaren 8.1 oinarrian agiriak aurkezteko ezarritako epea bukatzen denean, aukera izanen dute txanda irekiko lanpostuak eskuratzeko, aurreko paragrafoan adierazitako modu berean.

2.–Betebeharrak.

2.1. Oposizio honetan onartuak izateko, izangaiek honako betebehar hauek bete beharko dituzte:

2.1.1. Izangai guztiek bete beharrekoak:

a) Espainiako nazionalitatea izatea, Europar Batasuneko estaturen batekoa edo, Europar Batasunak izenpetu eta Espainiako Estatuak berretsitako nazioarteko tratatuen arabera, langileen joan-etorri askea aplikatzen den estatu batekoa.

Parte hartzen ahal dute, orobat, espainiarren eta Europar Batasuneko kide diren beste estatuetako herritarren ezkontideek, edo aipatutako nazioarteko tratatuen aplikazio-eremuan sartutako estatuetako herritarren ezkontideek, zuzenbidez bereizita ez badaude; halaber, haien ondorengoek eta ezkontidearenek, zuzenbidez bereizita ez badaude, hogeita bat urtetik beherakoak badira edo, hortik gorakoak izanez gero, haien kontura bizi badira.

b) Hamasei urte beteak izatea eta erretiroa nahitaez hartzeko gehieneko adina gainditua ez izatea.

c) Industria ingeniariaren titulua edo industria ingeniariaren lanbide arautuan aritzeko gaitasuna ematen duen gradua edo masterra edukitzea, edo eskuratzeko baldintza guztiak betetzea eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean.

Tituluak atzerrian lortu badira, baliozkotuak edo homologatuak daudela frogatzen duten frogagiriak eduki beharko dira. Baldintza hori ez zaie aplikatuko beren lanbide kualifikazioaren aitorpena, lanbide arautuen esparruan, Europako Erkidegoko zuzenbideko xedapenen babesean eskuratu duten izangaiei.

d) Lanpostuaren eginkizunak betetzeko gaitasun fisiko eta psikikoa izatea.

e) Eginkizun publikoetan aritzeko ezgaitua edo gabetua ez egotea eta administrazio publikoren baten zerbitzutik bereizia ez izatea.

2.1.2. Igoera txandako izangaientzako berariazko betebeharrak:

Txanda honetako izangaiek, aurreko apartatuan adierazitako betebeharrez gain, hauek ere bete beharko dituzte:

a) Nafarroako edozein administrazio publikotako langile finkoak izatea, edo Nafarroako Foru Komunitateari eskualdatutako Justizia Administrazioko zerbitzuei atxikitako langile finkoak, eta abiapuntuko lanpostuan borondatezko edo nahitaezko eszedentzian ez egotea.

Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren zortzigarren xedapen gehigarrian ezarri dena aplikatuz, igoera txandan parte hartzeko gainerako betebeharrak betetzen dituzten Nafarroako Parlamentuko funtzionarioek ere txanda horretan parte hartzen ahalko dute.

b) Deialdiko lanpostu hutsen maila berekoa edo beheragokoa izatea.

c) Administrazio publikoetan bost urteko antzinatasun aitortua izatea, Nafarroako Polizia Kidegoetako kideen kasuan izan ezik, horiek frogatu beharko baitute kidego horretan zortzi urteko benetako zerbitzualdia egin dutela.

2.1.3. Gidabaimena nahitaezko duen lanpostu bat eskuratu nahi izanez gero, B motako gidabaimena edukitzea.

2.1.4. Ingeleseko B2 jakite-maila edukitzeko betebeharra duen lanpostu bat eskuratu nahi izanez gero, aipatu maila frogatzen duen titulu edo ziurtagiri bat izatea, Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren araberakoa (horiek jaso dira Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzailearen irailaren 13ko 210/2010 Ebazpenean –2010eko 117. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, irailaren 27koa–), edo ofizialki baliokidetzat jotako beste titulu bat, edo, bestela, izangaiak behar den hizkuntza maila duela frogatzeko berariaz antolatzen den proba gainditzea.

2.2. Betebehar horiek bete beharko dira eskaerak aurkezteko epea bukatzen den unean, lanpostuaren jabetza hartu arte.

Aurrekotik salbuetsita daude, batetik, ingeleseko jakite-maila, 8.1 oinarrian xedatutako epea bukatzen den egunean eskatuko baita, eta, bestetik, igoera txandako izangaiei dagokienez, borondatezko eszedentzian edo nahitaezkoan ez egoteko baldintza. Izan ere, eskaerak aurkezteko epea bukatzen denean bete beharko dute baldintza hori, bai eta deialdiaren 8.1 apartatuan agiriak aurkezteko aurreikusten den epea bukatzen denetik lanpostuaren jabetza hartzeko unera arte ere.

2.3. Deialdi honen oinarrietan ezartzen den unean frogatu beharko dituzte baldintza horiek izangaiek.

3.–Eskaerak, tasak eta dokumentazioa.

3.1. Eskaerak aurkezteko epea.

Deialdian parte hartzeko eskaerak hogeita hamar egun naturaleko epean aurkeztu beharko dira, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Eskaerak aurkezteko epea luzaezina da.

3.2. Eskaera aurkeztea eta formalizatzea.

Hautapen prozesu honetan parte hartu nahi dutenek telematika bidez aurkeztu beharko dute eskaera, Internet bitartez, https://www.navarra.es/eu/enplegu-publikoa helbidean, “Enplegu publikoko deialdiak”, deialdi honen aipamenean sartuta.

Desgaitasuna izateagatik eta hala behar izateagatik probak egiteko denboretan eta bitartekoetan egokitzapenen bat eskatzen duten izangaiek hala adierazi beharko dute eskaeran, eta, horretarako prestatutako tokian, adierazi beharko dute zer egokitzapen behar duten edo denbora eta/edo bitartekoak nola doitu behar diren. Horretarako, izangaiak egoki deritzon dokumentazioa aurkez dezake, eskaera aurkeztean, 3.4 apartatuan ezarritakoari jarraikiz.

3.3. Tasak.

Azterketa eskubideengatik eta espedientea formalizatzeagatik 41,60 euroko tasa ordaindu beharko da.

Telematika bidez ordainduko da tasa, eskaera formalizatzean, ordainketa telematikoa egiteko sistema seguru baten bidez.

Honako hauek ez dute tasarik ordaindu beharko:

a) %33ko edo hortik gorako desgaitasun aitortua duten pertsonak.

b) Hautapen deialdia argitaratu baino hilabete bat lehenagotik gutxienez langabe gisa inskribaturik dauden pertsonak.

Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak behar diren kontsultak eginen ditu, egiaztatzeko aurreko paragrafoan adierazitako salbuespen egoera (langabezia egoera). Baimenik ematen ez badu kontsulta hori egiteko, kasuan kasuko enplegu bulegoak emandako ziurtagiri bat aurkeztu beharko du, non agertuko baita zer egunetan inskribatu zen langabe gisa.

Azterketa eskubideen tasa ordaintzen ez bada, izangaia baztertu eginen da.

Azterketa eskubideen tasa ordaintzeak ez du inola ere ordeztuko eskaera behar den epean eta moduan aurkeztu beharra.

3.4. Eskaerarekin batera aurkeztu beharreko dokumentazioa.

Eskaera online aurkezteko unean, izangaiek, kasuaren arabera, dokumentazio hau aurkeztu beharko dute, eskaneatuta:

Bat.–Langabezia egoera kontsultatzeko baimenik ematen ez badu, kasuan kasuko enplegu bulegoak emandako ziurtagiri bat aurkeztu beharko da, non agertuko baita zer egunetan inskribatu zen langabe gisa.

Bi.–Deialdian igoera txandan parte hartu nahi duten izangaiek, lehengoaz gainera, deialdi honen 2.1.2 apartatuan jasotzen diren betebeharrak betetzen dituztela frogatzen duen agiria gehitu beharko diote eskaerari, baldin eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioa ez den Nafarroako beste administrazio publikoren bateko langile finkoak badira, edo Nafarroako Foru Komunitateari eskualdatutako Justizia Administrazioko zerbitzuei atxikitako langile finkoak.

Hiru.–%33ko desgaitasuna edo handiagoa duten izangaiek, hura frogatzeko, agiri hauetako bat aurkeztu behar dute:

–IMSERSOk edo autonomia erkidegoan eskumena duen organoak emandako ziurtagiria.

–Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalaren ebazpena, prestazio bat jasotzeko eskubidea onartzen diona hauetakoren bat edukitzeagatik: ezintasun iraunkor osoa, ezintasun iraunkor absolutua edo baliaezintasun handia.

Lau.–Desgaitasuna izanik probak egiteko denboretan eta/edo bitartekoetan egokitzapenen bat eskatzen duten izangaiek komenigarritzat jotzen duten dokumentazioa erants dezakete hura justifikatzeko.

Aski izanen da dokumentazioaren kopia soilak aurkeztea, baina aurkeztutako datuak edo agiriak ez-zuzenak edo faltsuak badira, eskatuko dira behar diren erantzukizun penal, zibil edo administratiboak.

4.–Izangaien onarpena.

4.1. Eskaerak aurkezteko epea bukaturik, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak ebazpen bat emanen du, onesten duena izangai onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda, eta aginduko du Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila.

4.2. Behin-behineko zerrenda Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, izangai baztertuek hamar egun balioduneko epea izanen dute erreklamazioak aurkezteko eta, akatsik egin badute, haiek zuzentzeko. Erreklamazioak modu telematikoan aurkeztu beharko dira, Interneteko www.nafarroa.eus helbidearen bidez, deialdiari buruz dagoen aiputik abiatuta.

4.3. Erreklamazioetarako epea bukatutakoan eta horiek ebatzita, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak ebazpen bat emanen du, onesten duena onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda, eta aginduko du Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila.

4.4. Izangaiei egotzitako arrazoiengatik baztertzen direnei ez zaizkie itzuliko azterketa egiteko eskubideak.

4.5. Onartuen zerrendan agertzeak ez du esan nahi bertan ageri direnei aitortzen zaienik betetzen dituztela ebazpen honen bitartez iragartzen den prozeduran eskatutako baldintzak. Hautapen prozedura gainditu ondoren izangaiek aurkeztu beharreko dokumentazioa aztertzen denean egiaztatzen baldin bada ez dutela baldintzaren bat betetzen, interesdunek galduko dituzte prozedura honetan parte hartzeagatik izan ditzaketen eskubide guztiak, deusetan galarazi gabe faltsukeria dela-eta legozkiekeen erantzukizun penal, zibil edo administratiboak.

5.–Kalifikazio epaimahaia.

5.1. Kalifikazio epaimahaia honako hauek osatuko dute:

–Epaimahaiburua: Laura Larraya Irigoyen andrea, Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentuko Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko zuzendaria.

–Ordezko epaimahaiburua: Unai Garbisu De Goñi jauna, Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentuko S3 Proiektu Estrategikoen Zerbitzuko zuzendaria.

–Epaimahaikidea: Fernando Señas Bea jauna, Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentuko Meatzeen Ataleko burua.

–Ordezko epaimahaikidea: Iñaki Ayesa Zubiri jauna, Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentuko Azpiegitura Energetikoen Ataleko burua.

–Epaimahaikidea: David Sotillo Portilla jauna, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Kontrol eta Kalitate Bulegoko burua.

–Ordezko epaimahaikidea: Cristóbal Molina Terren jauna, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Ingurune Naturaleko Plan eta Programen Bulegoko burua.

–Epaimahaikidea: Carlos Bajo López jauna, Langileen Batzordearen ordezkaria.

–Ordezko epaimahaikidea: David Calavia Erce jauna, Langileen Batzordearen ordezkaria.

–Idazkaria: Ana Sainz Jiménez andrea, Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentuko Industriaren, Energiaren eta Meatzeen Araubide Juridikoaren Ataleko burua.

–Ordezko idazkaria: Isabel Akerreta Larraz andrea, Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentuko Laguntza Juridikoaren Ataleko burua.

5.2. Hautaprobak egiten hasi aurretik eratu beharko da epaimahaia.

Epaimahaia ezin izanen da eratu, ezta jardun ere, gutxienez kideen gehiengo osoa bertan ez bada.

Kide anitzeko organoaren eraketak eta jarduketek balio izateko, epaimahaiburuak eta idazkariak edo haien ordezkoek bertan egon beharko dute.

5.3. Kalifikazio epaimahaiko kideek parte hartzeari uko egin beharko diote, eta organo dei egileari horren berri eman, baldin eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearen 23. artikuluan abstentziorako aipatzen diren egoeretako batean badaude.

Izangaiek, halaber, zilegi dute epaimahaikideak errekusatzea, egoera horietako bat gertatzen denean.

5.4. Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdiaren oinarrien interpretazioari eta aplikazioari buruz sortzen diren gorabeherak.

5.5. Epaimahaiak aholkulari adituen laguntza izan dezake proba batzuetan nahiz guztietan. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira arituko, eta haietan bakarrik emanen diote laguntza epaimahaiari.

6.–Oposizioa nola eginen den.

6.1. Oposizioa 2021eko azarotik aitzina hasiko da.

Onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesten duen ebazpenean zehaztuko da oposizioko lehen proba non, noiz eta zer ordutan eginen den.

Epaimahaiak gutxienez 48 orduko aurrerapenarekin eta deialdi honen 11. oinarrian ezartzen den moduan emanen ditu argitara hurrengo probetako deialdiak; bertan, proba egitera deituta dauden izangaien zerrenda emanen du aditzera, baita oposizioaren proba non, noiz eta zer ordutan eginen den ere.

Oposizioko proba bakoitzerako dei bakarra eginen da, eta izangaiek Nortasun Agiri Nazionala, pasaportea edo gidabaimena eraman beharko dute. Oposiziotik baztertuko dira iragarritako egunetan, orduetan eta tokietan agertzen ez diren izangaiak edo aipatu diren agirien bidez identifikatzen ez direnak.

6.2. Oposizioko probak oinarri honetan zehaztutakoak izanen dira, eta deialdiko I. eranskinean zehazten den gai-zerrendako gaiei buruz galdetuko da.

Zein egunetan argitaratzen den deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean, egun horretan indarrean dagoen araudiaren arabera eskatuko dira gai guztiak.

Hautaprobak egiteko, desgaitasun aitortua duten izangaientzat posible eta beharrezkoak diren denbora eta baliabide egokitzapenak eginen dira, eskabidean eskatu badute.

6.3. Oposizioak proba hauek izanen ditu:

6.3.1. Lehenbiziko proba:

Proba teorikoa izanen da. Test motako 100 galderari –gehienez– erantzun beharko zaie idatziz, ebazpen honen I. eranskinean agertzen diren gaiei buruz. Galdera bakoitzari erantzuteko lau aukera eskainiko dira, baina bakarra izanen da zuzena. Erantzun oker bakoitzak penalizazioa ekarriko du, hain zuzen ere erantzun zuzenaren balioaren herena.

Proba egiteko bi ordu eta erdi izanen dira, gehienez ere.

Lehenbiziko proba honetan, gehienez ere, 30 puntu lor daitezke.

Bazterturik geldituko dira proba honetan gutxienez ere 15 puntu lortzen ez dituzten izangaiak.

Probak egiteko ez da inolako testurik edo dokumentaziorik erabiltzen ahalko, ezta kalkulagailurik, gailu elektronikorik, hiztegirik edo bestelako materialik ere, mutur lodiko boligrafo urdina edo beltza izan ezik.

6.3.2. Bigarren proba:

Proba praktikoa izanen da. Ausaz aukeratutako hiru gai garatu beharko dira idatziz; haietako bat ebazpen honen I. eranskineko gai-zerrendako bigarren zatian daudenetatik aukeratuko da; beste bat, hirugarren zatian daudenetatik; eta hirugarrena, gai-zerrendako laugarren zatian daudenetatik. Horretarako, kalifikazio epaimahaiak zozketaz aterako ditu aipatutako zati bakoitzeko bi gai, eta izangaiek horietako bat, nahi dutena, aukeratu eta garatu beharko dute.

Proba hau egiteko 5 ordu izanen dira gehienez.

Proba honi dagokion puntuazioa 30 puntukoa izanen da gehienez ere. Gai bakoitzak gehienez ere 10 puntuko balorazioa izanen du.

Bazterturik geldituko dira proba honetan gutxienez ere 15 puntu lortzen ez dituzten izangaiak. Bazterturik geldituko dira, orobat, gairen batean 0 puntuko kalifikazioa lortzen dutenak.

Probak egiteko ez da inolako testurik edo dokumentaziorik erabiltzen ahalko, ezta kalkulagailurik, gailu elektronikorik, hiztegirik edo bestelako materialik ere, mutur lodiko boligrafo urdina edo beltza izan ezik.

6.3.3. Hirugarren proba:

Teoriko-praktikoa izanen da. Bi kasu teoriko-praktiko garatu eta ebatzi beharko dira idatziz, epaimahaiak proposatuko dituenak ebazpen honen I. eranskineko gai-zerrendako gaiei buruz, eta lanpostuaren berezko funtzioak garatzeko beharrezkoak diren ezagutzekin loturikoak.

Proba hau egiteko 5 ordu izanen dira gehienez.

Proba honi dagokion puntuazioa 40 puntukoa izanen da gehienez ere.

Bazterturik geldituko dira proba honetan gutxienez ere 20 puntu lortzen ez dituzten izangaiak. Bazterturik geldituko dira, orobat, proposatutako kasuren batean 0 puntuko kalifikazioa lortzen dutenak.

Proba egiteko ez da inolako testurik edo dokumentaziorik kontsultatzen ahalko, ezta hiztegirik, gailu elektronikorik edo bestelako materialik erabili ere, mutur lodiko boligrafo urdina edo beltza eta kalkulagailua izan ezik.

6.4. Bigarren eta hirugarren probak plika sistemaren bidez eginen dira.

6.5. Proba bakoitza bukatu ondoren, epaimahaiak argitara emanen ditu, www.nafarroa.eus webgunean (deialdiaren fitxaren barruan) eta Nafarroako Gobernuaren iragarki-taulan, izangaiek lortutako puntuazioak, eta bost egun balioduneko epea ezarriko du interesdunek eskubidezkotzat jotzen duten guztia alega dezaten telematika bidez.

7.–Gainditzen duten izangaien zerrenda.

7.1. Hautaprobak bukaturik, gainditu duten pertsonen zerrenda argitaratuko du kalifikazio epaimahaiak, oposizioan lortutako kalifikazioak adierazita, txanden arabera eta lortutako puntuazio ordenaren arabera banatuta. Zerrenda Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusira igorriko da, betebeharrak egiaztatzeko eta lanpostu hutsen hautaketaren tramiteak egiteko.

7.2. Puntu berdinketarik gertatuz gero, hirugarren proban puntu gehien lortzen dutenen alde ebatziko da. Eta hala ere berdinduta segitzen badute, bigarren proban eta lehenbizikoan lortutako puntuazioak hartuko dira kontuan, ordena horrexetan.

Halarik ere berdinketak jarraitzen badu, kalifikazio epaimahaiak jendaurrean eginen duen zozketa bakar baten bidez erabakiko da. Alfabetoaren bi letra aterako dira ausaz, eta berdinketak ebatziko dira lehen deituraren ordena alfabetikoari jarraikiz, ateratzen diren bi letra horietatik abiatuta. Horren ondorioetarako, “ZZ” letren atzetik “AA” letrak hartuko dira. Ezein izangairen lehenengo deitura ez bada hasten ausaz ateratzen diren bi letra horiekin, ordena alfabetikoari jarraikiz hurrengoa den deitura hartuko da. Zozketaren emaitzak Nafarroako Gobernuaren webgunean eta iragarki-taulan jarriko dira jendaurrean.

8.–Betebeharrak frogatzea eta lanpostu hutsak hautatzea.

8.1. Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak 10 egun balioduneko epea irekiko du izangaiek (zenbat lanpostu huts, beste hainbeste izangai), betebehar hauek betetzen dituztela frogatzeko agiriak aurkez ditzaten ezartzen den bidea erabiliz:

a) Deialdiko 2.1.1.c) apartatuan eskatzen diren tituluetako baten kopia, edo titulua lortzeko eskubideak ordaindu dituela frogatzen duen gordekinarena, edo, bidezkoa denean, eskaerak aurkezteko epea bukatu aurretik titulua eskuratzeko moduan zegoela frogatzen duen ziurtagiria.

b) B motako gidabaimena nahitaezko duten lanpostuetarako, B gidabaimenaren kopia.

c) Ingeleseko B2 jakite-maila edukitzeko betebeharra duen lanpostu bat lortu nahi duten pertsonek bide hauetako bat aukeratu beharko dute:

–Eskatutako maila egiaztatzen duten titulu edo ziurtagirietako bat aurkeztea. Titulua edo ziurtagiria bat etorri beharko da Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuarekin, eta agertu beharko da Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzailearen irailaren 13ko 210/2010 Ebazpenean jasotako tituluen zerrendan (2010eko 117. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, irailaren 27koa), edo, bestela, ofizialki horien baliokidetzat hartzen den titulazioa izan beharko da, deialdi honen 2.1.4 apartatuan xedatutakoaren arabera, edo bestela

–Ingeleseko jakite-maila neurtzeko proba egin diezaiotela eskatzea.

8.2. Ingeleseko jakite-mailari buruzko proba.

Ingeleseko jakite-maila neurtzeko proba bat egin beharko dute hala eskatu duten izangaiek eta oinarri honetan ezartzen den epean eskatzen den hizkuntza maila egoki frogatu ez duten izangaiek.

Horretarako, epaimahaiak Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko Berrikuntzaren eta Hizkuntzen Atalaren laguntza eskatuko du. Organo horrek hizkuntza mailaren gaineko berariazko ariketa bat eginen du, eta izangaiei “gai” edo “ez gai” kalifikazioa emanen die eskatzen den ingeleseko jakite-mailarako.

Horretarako, epaimahaiak argitaratuko du probara deitutako izangaien zerrenda, adierazita proba egiteko lekua, eguna eta ordua, deialdiaren 11. oinarrian ezarritakoarekin bat.

Ingelesaren probaren kalifikazioa bukaturik, emaitzak aurreko paragrafoan ezarritako modu berean argitaratuko dira.

8.3. Tramite hori egin eta gero, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak lanpostu hutsak aukeratzeko ekitaldirako deia eginen du, argitara emanez aukera daitezkeen lanpostu hutsen zerrenda eta hautaketa egitera deitutako izangaien zerrenda (lanpostu hutsak hautatzeko lehentasun ordenari jarraituz). Bertan adieraziko da, halaber, izangaiek zer betebehar frogatu dituzten eta zer epe dagoen lanpostu hutsak hautatzeko.

Informazio hori jendaurrean paratuko da deialdiaren fitxan.

Ondoren, izangai bakoitzak jakinaraziko du, horretarako ezarritako epearen barrenean, lanpostu hutsak betetzeko daukan lehentasun-hurrenkera.

8.4. Lanpostu hutsak hautatzerakoan, %33ko desgaitasun aitortua edo handiagoa duten izangaiek lehentasuna izanen dute gainerako izangaien aurretik, kontuan hartu gabe zein txandaren bidez hartu duten parte.

Desgaitasuna deialdiko lanpostuarekin bateragarria dela dioen egiaztagiria, balorazio eta orientazio talde eskudunek eginen dute, ofizioz. Egiaztagiri hori espedienteari erantsiko zaio.

Aurrekoa gorabehera, desgaitasuna duen izangairen bat baldin badago, eta horrek eragina badu lanpostu batean edo bestean jarduteko, lanpostuak banatzen hasi aurretik, desgaitasunera hobekien egokitzen dena eskainiko zaio, balorazio eta orientazio talde eskudunak horren gainean egiten duen txostena aztertu eta gero.

Bestalde, hautaprobak igoera txandan gainditzen dituzten izangaiek deialdiko lanpostuak hautatzeko lehentasuna izanen dute txanda irekiko izangaien aldean, alde batera utzita desgaitasuna duten izangaien salbuespena.

9.–Izendapen proposamena eta agirien aurkezpena.

9.1. Behin lanpostu hutsak hautatzeko tramitea bukaturik, epaimahaiak Funtzio Publikoko zuzendari nagusiari igorriko dio, espediente osoarekin batera, izangaiak izendatzeko proposamena. Proposamen horretan, probak gainditu eta eskainitako lanpostu kopuruan sartzen diren izangaiak egonen dira.

Izendapen proposamen hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, baita deialdiaren fitxan ere, 11. oinarrian ezarritakoarekin bat.

9.2. Proposatzen diren izangaiek dokumentu hauek aurkeztu beharko dituzte izendapen proposamena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta 30 egun naturaleko epearen barnean:

A) Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langile finkoak ez diren izangaien kasuan:

a) Nortasun Agiri Nazionalaren kopia, edo izangaiaren nazionalitatea eta nortasuna frogatzen dituen beste agiri baliokideren batena.

b) Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak emandako txostena, frogatzen duena interesdunak ez duela lanpostuan aritzea eragotziko liokeen gaixotasun edo akats fisiko edo psikikorik.

c) Zinpeko deklarazioa edo deklarazio solemnea, adieraziz ez dagoela desgaitua edo gabetua eginkizun publikoetan aritzeko eta ez dela bereizia izan administrazio publikoren baten zerbitzutik.

d) Zin egin edo hitzematea errespetatuko duela Nafarroako Foru Eraentza, men eginen diela Konstituzioari eta legeei, eta zuzen beteko dituela karguari dagozkion eginkizunak.

B) Deialdi hau egin ez duen Nafarroako beste administrazio publikoren bateko langile finko diren izangaiek edo Nafarroako Foru Komunitateari eskualdatutako Justizia Administrazioko zerbitzuei atxikitako langile finko diren izangaiek, baldin eta igoera txandan parte hartzen badute, aurreko apartatuko dokumentazioaz gainera, jatorrizko administrazioan jarduneko zerbitzuan daudela frogatzen duen ziurtagiria aurkeztu beharko dute.

9.3. Aski justifikaturik dauden ezinbesteko kasuetan izan ezik, agiri horiek aurkezten ez dituzten pertsonak eta, orobat, deialdiko 2. oinarrian eskatutako baldintzetako bat betetzen dutela egiaztatzen ez dutenak ezin izanen dira izendatu, eta baliorik gabe geldituko dira ordura arteko jarduketa guztiak, galarazi gabe beren eskaeraren faltsukeria dela-eta legokiekeen erantzukizuna.

9.4. Aurreko apartatuan aurreikusitako kasuan, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak izangaien zerrendan, 7. eta 8. oinarrietan aipatzen den horretan, hurrengoa den izangaiarekin beteko du lanpostua, baldin eta huts gelditu den lanpostuaren bete beharreko baldintzak betetzen baditu, eta horrekin aurreko apartatuetan adierazitako prozedura bera erabiliko da.

9.5. Deialdi honen xede diren lanpostuetarako baldintzak eta betebeharrak frogatzeko agiriez gainera, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak besteren bat eskatu nahi izanez gero, proposatzen den izangaiari eskatu beharko dio, eta horrek deialdi honen 9.2 apartatuan ezarritako moduan aurkeztu beharko du.

10.–Izendapena, lanpostu hutsen esleipena eta jabetza hartzea.

10.1. Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak, ebazpen baten bitartez, Nafarroako Foru Komunitatearen Administrazioko funtzionario izendatuko ditu aurreko oinarrietan ezarritakoa betetzen duten izangaiak, lanpostuan aritzeko. Ebazpen horren bidez, lanpostuen esleipena ere eginen da.

10.2. Izendapenak eta lanpostuaren jabetza hartzeak nominako eta plantillako funtzionario bilakatuko ditu izendatuak, eta izanen dituzte indarreko xedapenek Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioen arloan ezartzen dituzten eskubide eta betebehar guztiak. Horrekin batera, Gizarte Segurantzako araubide orokorrean afiliatu eta alta emanen zaie, araubide horretan ezarritakoaren babesean.

Aurrekoa gorabehera, abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren bederatzigarren xedapen gehigarriaren 3. puntua aplikatzearen ondorioz (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutua), bi aukera izanen dituzte Nafarroako Administrazio Publikoen edozein montepioren eskubide pasiboen araubide batean afiliaturik daudenek: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren montepioan segitzea (babes dutela martxoaren 5eko 10/2003 Foru Legearen bidez araututako eskubide pasiboen araubidea), edo Gizarte Segurantzako araubide orokorrean sartzea.

10.3. Izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, kontuan izanik argitalpen horrek jakinarazpenaren ondorio berberak izanen dituela, hala ezartzen baitu bere 45. artikuluan urriaren 1eko 39/2015 Legeak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoak.

Izendatutako izangaiek hilabeteko epean hartu beharko dute lanpostuen jabetza, izendapena jakinarazten zaienetik hasita.

Aipatutako epean eta ezinbesteko kasuetan izan ezik, izangairen bat lanpostuaren jabe egiten ez bada, Foru Komunitateko Administrazioko funtzionario izateko eskubide guztiak galduko ditu. Hala bada, deialdiaren 9.4 apartatuan ezarritakoari jarraituko zaio.

10.4. Izangaia funtzionario bihurtu eta, lanpostuan batere aritu gabe, zuzenean eta berak eskatuta, indarreko araudian ezarritako kasuetan, borondatezko eszedentzia ematen bazaio jabetza hartzen duen egunetik beretik, kasuko lanpostu hutsa ere deialdiaren 9.4 apartatuan xedatzen den moduan beteko da.

10.5. Aurreko bi apartatuetan aipatutako kasuetan, ez da aldatuko izendapenaren aurretik egindako lanpostu hutsen hautua. Beraz, funtzionario berriei egoera horien ondoriozko lanpostuak esleituko zaizkie zuzenean.

11.–Jarduketen publizitatea.

Deusetan galarazi gabe Nafarroako Aldizkari Ofizialaren bidez modu ofizialean argitaratu beharreko tramiteak, proben deialdiei eta kalifikazioei buruz epaimahaiak ematen dituen ebazpenen eta haren jarduketaren gaineko informazioa, baita interesdunentzat jakingarri den informazio guztia ere, Interneten argitaratuko da (https://www.navarra.es/eu/enplegu-publikoa helbidean, “Enplegu publikoaren deialdiak” atalean, deialdi honi dagokion fitxan).

12.–Administrazio Erroaren esparruan aldi baterako kontratatzeko izangaien zerrendak.

12.1. Bat etorriz Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamenduaren 42. artikuluan ezarritakoarekin eta, aldi baterako kontratazioa kudeatzeko arauak onesten dituen Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariaren abenduaren 31ko 814/2010 Foru Aginduan eta oinarri honetan ezarritako prozedurarekin, aldi baterako kontratazioetarako zerrenda hauek prestatuko dira hautapen prozesuan parte hartu eta lanposturik lortzen ez duten izangaiekin:

1) Lanposturik gabeko izangai gaindituen zerrenda.

2) Lanposturik gabeko izangai gaindituen zerrendan sartzerik ez duten izangaien zerrenda, honako hauek osatuko baitute:

a) Hautapen prozesuko probaren bat gainditu duten izangaiak.

b) Hautapen prozesuko lehen probarako ezarritako gehieneko puntuazioaren gutxienez %30 lortzen duten izangaiak.

12.2. Lanposturik gabeko izangai gaindituen zerrenda eta lanposturik gabeko gainditu ez duten izangaien zerrendan sartzerik ez duten izangaien zerrenda Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren ebazpenaren bidez onetsiko dira.

Lanposturik gabeko izangai gaindituen zerrendan, hautapen prozesuan lortutako puntuazioaren arabera erabakiko da izangaien ordena, handienetik txikienera. Lanposturik gabeko izangai gaindituen zerrendan sartzerik ez duten izangaien zerrendan, berriz, irizpide hauek erabiliko dira ordena finkatzeko: lehenbizi, prozesuan gainditutako proba kopurua (proba gehien gainditzen dutenak aurretik), eta bigarrenik, gainditutako probetan lortutako puntuazio guztien batura, salbu eta aurreko apartatuko b) letran ezarritakoa; izan ere, kasu horretan lehenengo proban lortutako puntuazioa hartuko da aintzat.

Berdinketarik dagoenean nor nagusitzen den erabakitzeko, deialdi honetan ezarritako irizpideak hartuko dira kontuan, 7.2 oinarrian proben puntuazioari eta zozketari buruz aipatzen direnak, hain zuzen.

12.3. Izangaiei lanerako deitu eta, bidezkoa denean, haiek kontratatzerakoan, honako hauetan xedatutakoari jarraikiz jokatuko da: Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretua; Aldi baterako kontratazioa kudeatzeko arauak onesteko Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariak abenduaren 31n emandako 814/2010 Foru Agindua; eta aplikatzekoak diren gainerako arauak.

12.4. Kontrataziorako deitzen diren izangaiek baizik ez dituzte ekarri beharko deialdian eskatzen diren baldintzak betetzen direla frogatzen duten ziurtagiriak, kontratua formalizatzen denean ekarri ere, kopiak aurkeztuz.

Sarrera-prozedurako eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean bete beharko dira baldintzak, eta, orobat, hautaprobak egin bitartean eta kontratazio aldiak iraun bitartean.

12.5. Eskatzen diren agiriak aurkezten ez dituzten izangaiek eta eskatutako baldintzak betetzen ez dituztenek deialdian parte hartzetik eratorritako eskubide guztiak galduko dituzte, parte hartzeko eskaera faltsutzeagatik legokiekeen erantzukizuna galarazi gabe.

Aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrendan agertzeak ez du esan nahi interesdunei onartzen zaienik deialdian eskatutako baldintzak betetzen dituztela; izan ere, horiek oinarri honetan adierazten den moduan frogatu beharko dituzte.

13.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan aldi baterako kontratatuak izateko izangaien zerrenda.

13.1. Aldi baterako kontratazioetarako zerrendak prestatu eta kudeatzeko orduan, Osasuneko kontseilariaren martxoaren 23ko 347E/2017 Foru Aginduan xedatutakoari jarraikiko zaio, edo zerrendak indarrean daudenean indarreko foru aginduan xedatutakoari; izan ere, foru agindu horren bidez, arauak onetsi ziren Osasun Departamentuari atxikitako erakunde autonomoetako zentro eta establezimenduetan aldi baterako kontratatzeko izangaien zerrendak kudeatzeko (2017ko 72. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, apirilaren 12koa).

13.2. Oposizio deialdiaren amaierako emaitzak argitaratu eta gero, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak izangaien zerrenda bidaliko die Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko organo eskudunei, izangai bakoitzak oposizioaren hautapen prozesuan lortutako puntuazioa adierazita, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak presta eta onar ditzan eremu horretan aldi baterako kontratatzeko izangaien zerrendak.

13.3. Eremuak, kontratazio motak eta aukerak hautatzea.

Oposizioaren deialdian parte hartzeko eskabidean izangaiek adierazi beharko dute zer eremu eta zer kontratazio mota aukeratzen duten, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak aldi baterako kontratazioetarako zerrendak presta ditzan.

Era berean, deialdiaren azkeneko emaitzak argitaratu eta gero, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak hamar egun balioduneko epea irekiko du izangaiek hasieran egindako hautapena murriztu edo zabaldu dezaten eta, orobat, kontratazio zerrendetan sartzeko erakunde horrek zehazten duen dokumentazioa aurkez dezaten.

Esparru bakoitzean bi zerrenda eginen dira aldi baterako kontrataziorako: bata, iraupen laburreko kontratuetarako, eta bestea, iraupen luzeko kontratuetarako. Zerrenda bakoitzerako, izangaiek gehieneko eremu kopuru bat aukeratzen ahalko dute, Osasuneko kontseilariaren martxoaren 23ko 347E/2017 Foru Aginduak ezartzen duenarekin bat etorriz.

Hori hala izanik ere, hautapen prozesua gainditu baina lanposturik lortzen ez duten izangaiak lan eremu guztietako zerrendetan egonen dira, kontratazio luzeetarako, salbu eta eskatzen badute zentro edo unitate baterako edo gehiagotarako kontratazio zerrendetatik ateratzea. Horretarako, hamar eguneko epea izanen dute dagokion deialdiaren behin betiko emaitzak argitaratu eta biharamunetik hasita. Iraupen laburreko zerrendak aukeratzeko, nahi dituzten eremu/aukera guztiak hauta ditzakete izangai horiek, inolako mugarik gabe.

Izangaiek bere burua baztertzen ahalko dute deialditik eskaintzen den kontratuaren lanaldia heren batekoa edo hortik beherakoa denean.

13.4. Kontratazio zerrenda horietan sartzen diren izangaiek deialdiaren 2.1.1 oinarrian eskatutako baldintzak bete beharko dituzte.

Aurreko paragrafoan ezarritakoa betetzen ez dutenak kontratazio zerrendatik kanpo utziko dira.

13.5. Izangaiaren desgaitasuna aldi baterako kontratazioaren bidez bete beharreko lanpostuarekin bateragarria dela egiaztatu beharra:

Aldi baterako kontrataziorako deituz gero, egiaztatu beharko da izangaiaren desgaitasuna bateragarria dela kontratazioaren xede den lanpostuarekin. Egiaztagiri hori ofizioz eginen dute balorazio eta orientazio talde eskudunek, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan eskumena duen unitateak eskatuta.

14.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan aldi baterako barne igoeran aritzeko izangaien zerrendak.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko lanpostuetan aritzeko aldi baterako barne igoerako zerrendak prestatzeko orduan, azaroaren 22ko 347/1993 Foru Dekretuari jarraikiz jokatuko da, horren bidez arautzen baita Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan sartu eta bertako lanpostuak betetzea, baita zerrenda horiek indarra hartzean foru dekretu hori garatzen duen indarreko araudiari jarraikiz ere.

Oposizio deialdiaren amaierako emaitzak argitaratu eta gero, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak izangaien zerrenda bidaliko die Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko organo eskudunei, izangai bakoitzak oposizioaren hautapen prozesuan lortutako puntuazioa adierazita, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak presta eta onar ditzan eremu horretan aldi baterako barne igoerarako izangaien zerrendak.

Oposizioaren deialdian parte hartzeko eskabidean, izangaiek adieraziko dute Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan aldi baterako barne igoeran aritzeko zerrendetan egon nahi dutela, erakunde autonomoak aintzat har ditzan zerrendak prestatzeari begira.

Aldi baterako barne igoerako zerrendetan parte hartu nahi duten izangaiek baldintza hauek bete behar dituzte: Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko langile finkoa izatea, lanpostuarena baino maila-talde edo kategoria beheragoko batean sailkatua egotea eta 2.1.1 oinarrian lanpostu horretarako eskatzen diren baldintzak betetzea.

Zerrenda horretan sartzeko, oposizioaren lehenengo proba gainditu beharko da.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak aldi baterako barne igoerarako izangaien zerrendak prestatuko eta onetsiko ditu mailaz igotzeko moduan dauden izangaiekin, lortutako puntuazioaren arabera ordenatuta.

15.–Errekurtsoak.

Kalifikazio epaimahaiak ematen dituen egintzen eta ebazpenen kontra gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko da, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritu nahi den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Deialdiaren, oinarrien eta oinarriak aplikatzeko egintzen kontra, kalifikazio epaimahaiak hartutakoen kontra izan ezik, zilegi izanen da gora jotzeko errekurtsoa jartzea, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariari zuzendua, errekurritu nahi den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.

Hori guztia Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126. artikuluarekin bat eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluei jarraikiz.

I. ERANSKINA

Gai-zerrenda

Lehen zatia.

1. gaia.–Espainiako 1978ko Konstituzioa: Atariko titulua. Oinarrizko eskubideak eta betebeharrak. Koroa. Gorte Nagusiak: osaera eta eginkizunak. Gobernua eta Estatuko Administrazioa. Botere judiziala. Konstituzio Auzitegia: osaera, izaera eta eskumenak.

2. gaia.–Europar Batasuna: Europako Parlamentua. Kontseilu Europarra. Europar Batasuneko Kontseilua: eskumenak, egitura eta funtzionamendua. Europako Batzordea: osaera, antolaketa eta funtzionamendua. Justizia Auzitegia.

3. gaia.–Europako Erkidegoko zuzenbidea: haren iturriak. Sorrerako zuzenbidea eta zuzenbide eratorria. Tratatuak. Erregelamenduak, zuzentarauak eta erabakiak. Europako Erkidegoko zuzenbidearen eta estatu kideen antolamendu juridikoaren arteko loturak. Politika erkideak.

4. gaia.–Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoa: izaera eta esanahia. Atariko titulua. Nafarroaren eskumenak.

5. gaia.–Nafarroako Parlamentua edo Gorteak: osaera, antolaketa eta eginkizunak. Nafarroako Kontuen Ganbera: eskumen esparrua, eginkizunak eta organoak. Nafarroako Foru Komunitateko Arartekoa: eginkizunak, prozedurak eta ebazpenak.

6. gaia.–14/2004 Foru Legea, abenduaren 3koa, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzkoa: Nafarroako Gobernua: Eginkizunak. Osaera, izendapena, eraketa eta kargu-uztea. Eskudantziak eta eskumenak. Funtzionamendua. Sostengu eta laguntzarako organoak. Erantzukizun politikoa, Parlamentuaren kontrola eta Parlamentua desegitea. Nafarroako Gobernuko lehendakaria. Nafarroako Gobernuko lehendakariordeak eta kontseilariak.

7. gaia.–Zuzenbidearen iturriak: iturrien hierarkia. Legea. Lege maila duten gobernuaren xedapenak. Legegintzako ekimena eta lege mailako arauak emateko ahala. Erregelamendua: kontzeptua, motak eta mugak. Gobernuaren erregelamendu-ahala.

8. gaia.–40/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzkoa: xedapen orokorrak, jarduteko printzipioak eta sektore publikoaren funtzionamendua. Administrazio publikoen organoez. Hitzarmenak. Administrazioen arteko harremanak.

9. gaia.–11/2019 Foru Legea, martxoaren 11koa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzkoa: I. titulua: “Xedapen orokorrak”. II. titulua: I. kapitulua, “Foru Administrazio Publikoa”. II. kapitulua, “Foru Administrazio Publikoaren antolaketa”. III. kapitulua, “Eskumenen erabileraren araubide juridikoa”. IV. kapitulua, “Kide anitzeko organoak”. III. titulua: I. kapitulua, “Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren antolaketa”. VI. titulua: I. kapitulua, “Pertsonen eskubideak”. II. kapitulua, “Foru Administrazio Publikoaren betebeharrak izapidetze elektronikoaren arloan”.

10. gaia.–39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa: Administrazio-prozedurari buruzko xedapen orokorrak: administrazio prozeduretako interesdunak. Administrazio publikoen jarduna: jarduteko arau orokorrak; baldintzak eta epeak.

11. gaia.–39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa: administrazio egintzak: administrazio egintzen betebeharrak. Egintzen eraginkortasuna. Deuseztasuna eta deuseztagarritasuna.

12. gaia.–39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa: prozeduraren bermeak. Prozeduraren hasiera, antolamendua, instrukzioa eta amaiera. Egikaritzea. Egintzak administrazio bidean berrikustea: ofiziozko berrikuspena eta administrazio errekurtsoak.

13. gaia.–Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutua: langile motak. Funtzionario publikoak hautatzea. Funtzionario izaera eskuratzea eta galtzea. Administrazio karrera. Egoera administratiboak. Lanpostuak betetzea. Eskubideak eta betebeharrak.

14. gaia.–13/2007 Foru Legea, apirilaren 4koa, Nafarroako Ogasun Publikoari buruzkoa: aplikazio eremua eta Nafarroako Ogasun Publikoa. Nafarroako Aurrekontu Orokorrak: edukia eta onespena; exekuzioa eta likidazioa.

15. gaia.–2/2018 Foru Legea, apirilaren 13koa, kontratu publikoei buruzkoa: Atariko titulua. Kontratistak. Kontratuen tipologia eta araubide juridikoa. Publizitate arauak eta adjudikazio prozedurak.

16. gaia.–11/2005 Foru Legea, azaroaren 9koa, Dirulaguntzei buruzkoa.

17. gaia.–Sektore publikoaren funtzionamendu elektronikoa Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legean. 11/2019 Foru Legea, martxoaren 11koa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzkoa: IV. titulua: Foru Administrazio Publikoaren funtzionamendu elektronikoa.

18. gaia.–5/2018 Foru Legea, maiatzaren 17koa, Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeari eta gobernu onari buruzkoa: xedapen orokorrak. Gardentasuna: gardentasuna jarduera publikoan eta publizitate aktiboa. Informazio publikoa eskuratzeko eskubidea: arau orokorrak, hura gauzatzeko prozedura eta aurkaratzeko araubidea. Nafarroako Gardentasunaren Kontseilua.

19. gaia.–3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babestekoa eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa: xedapen orokorrak. Datu babesaren printzipioak. Pertsonen eskubideak.

20. gaia.–Genero berdintasuna: 3/2007 Lege Organikoa, martxoaren 22koa, Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasun Eragingarriari buruzkoa: berdintasunaren printzipioa eta bazterkeriaren kontrako babesa. 17/2019 Foru Legea, apirilaren 4koa, Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunari buruzkoa.

Bigarren zatia.

1. gaia.–Osloko Eskuliburua berrikuntzari buruz: UNED - OTRI, laburpena, 2010eko iraila.

2. gaia.–Nafarroako Espezializazio Adimentsuaren Estrategia (S3): 2016-2030 eguneraketa: Laburpen agiria: 1. apartatutik 4.era.

3. gaia.–Nafarroako Espezializazio Adimentsuaren Estrategia (S3): 2016-2030 eguneraketa: Laburpen agiria: 5. eta 6. apartatuak eta 1. eranskina.

4. gaia.–15/2018 Foru Legea, ekainaren 27koa, Zientziari eta Teknologiari buruzkoa: Hitzaurrea. I. kapitulua: Xedapen orokorrak. II. kapitulua: Nafarroako I+G+b Sistema, SINAI.

5. gaia.–15/2018 Foru Legea, ekainaren 27koa, Zientziari eta Teknologiari buruzkoa: III. kapitulua: Ikerketa zientifiko eta teknikoa, ezagutzaren transferentzia, hedapena eta zientziaren, teknologiaren eta berrikuntzaren kultura bultzatzea. IV. kapitulua: Zientzia, teknologia eta berrikuntza plana. Xedapen gehigarri bakarra: I+G+b arloko inbertsio helburuak Nafarroan.

6. gaia.–Espainiako Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzari buruzko 2021-2027 Estrategia: Egikaritze-laburpena eta 3. apartatua (SECTIri eta bere inguruneari buruzko azterketa).

7. gaia.–14/2011 Legea, ekainaren 1ekoa, Zientziari, Teknologiari eta Berrikuntzari buruzkoa: Hitzaurrea. Atariko titulua: Xedapen orokorrak. I. titulua: Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzari buruzko Sistemaren gobernantza. II. titulua: Ikerketari jarritako giza baliabideak.

8. gaia.–14/2011 Legea, ekainaren 1ekoa, Zientziari, Teknologiari eta Berrikuntzari buruzkoa: III. titulua: Sistema nazioartekotzea eta garapenerako lankidetza. IV. titulua: Estatuko Administrazio Orokorrean ikerketa zientifikoa eta teknikoa sustatzea eta koordinatzea.

9. gaia.–24/2015 Legea, uztailaren 24koa, Patenteei buruzkoa: Hitzaurrea. I. titulua: Atariko xedapenak. II. titulua: Patentegarritasuna. III. titulua: Patenterako eta izendatzeko asmatzailearen eskubidea. IV. titulua: Enplegu edo zerbitzu harreman batean egindako asmakuntzak. V. titulua: Patentea eskatzea eta emateko prozedura.

10. gaia.–24/2015 Legea, uztailaren 24koa, Patenteei buruzkoa: VI. titulua: Patentearen eta patentea eskatzearen ondorioak. VII. titulua: Patenterako eskubidea urratzeagatiko ekintzak. VIII. titulua: Patentea eskatzea eta patente bera, jabetza eskubidearen xede. IX. titulua: Ustiatzeko betebeharra eta nahitaezko lizentziak. X. titulua: Patentea deuseztatzea, errebokatzea eta iraungitzea.

11. gaia.–1406/1986 Errege Dekretua, ekainaren 6koa, Garapen Teknologiko eta Industrialerako Zentroaren Erregelamendua onesten duena.

12. gaia.–Erabiltzailearen gida ETE kontzeptuaren definizioari buruz. Europar Batasuna, 2020.

13. gaia.–I+G proiektuak egiteko laguntzak: 91/2016 Foru Agindua, maiatzaren 20koa, I+G proiektuetarako laguntzen araubidea ezartzen duena.

14. gaia.–I+G proiektu estrategikoak egiteko. 2021-2024ko laguntzak: 4E/2021 Ebazpena, urtarrilaren 27koa, Industriaren, Energiaren eta S3 Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusiak emana, deialdia onesten duena.

15. gaia.–Zentro teknologikoek eta ikertu eta ezagutza hedatzen duten erakundeek I+G proiektuak egiteko laguntzak: 245E/2018 Ebazpena, azaroaren 14koa, laguntzen deialdia onesten duena.

16. gaia.–Kenkari fiskalak ikerketa, garapen eta berrikuntzako (I+G+b) proiektuetarako: 26/2016 Foru Legea, abenduaren 28koa, Sozietateen gaineko Zergari buruzkoa. 39., 61., 62. eta 78. artikuluak.

17. gaia.–I+G+b finantzatzen duten nazioarteko eta Europar Batasuneko programetarako proiektuak prestatu eta aurkezteko laguntzak: 58E/2019 Ebazpena, apirilaren 30ekoa, deialdia onesten duena.

18. gaia.–Ikerkuntza eta teknologiaren arloetako langileak kontratatzeko laguntzak: 14E/2018 Ebazpena, urtarrilaren 17koa, Industriaren, Energiaren eta Berrikuntzaren zuzendari nagusiak emana, “Ikerkuntza eta teknologiaren arloetako langileak kontratatzeko laguntzak” izeneko 2018ko deialdia onesten duena.

19. gaia.–Ikertu eta ezagutza hedatzen duten enpresa eta erakundeetan doktoregaiak kontratatzeko laguntzak: 283E/2020 Ebazpena, abenduaren 23koa, Berrikuntzaren zuzendari nagusiak emana, deialdi hau onesten duena: “Enpresa, ikerketa-zentro eta zentro teknologikoek doktoregaiak kontratatzeko laguntzak” izeneko deialdia: 2021eko Industriako doktoregoak”.

20. gaia.–2E/2020 Foru Agindua, otsailaren 28koa, Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko kontseilariak emana, zeinaren bidez arautzen baita Nafarroako I+G+b Sisteman integratutako exekuzioko eragileen egiaztapenerako prozedura eta beren inskripzioa aipatu eragileen erregistro publikoan.

Hirugarren zatia.

1. gaia.–21/1992 Legea, uztailaren 16koa, Industriari buruzkoa.

2. gaia.–2200/1995 Errege Dekretua, abenduaren 28koa, Industriaren Kalitate eta Segurtasunerako Azpiegituraren Erregelamendua onesten duena.

3. gaia.–559/2010 Errege Dekretua, maiatzaren 7koa, Industrien Erregistro Integratuaren Erregelamendua onesten duena.

4. gaia.–2060/2008 Errege Dekretua, abenduaren 12koa, Presiozko Ekipoen Erregelamendua eta bere jarraibide tekniko osagarriak onesten dituena: Presiozko Ekipoen Erregelamendua (1. artikulutik 15.era eta I. eranskinetik IV.era). ITC EP-1 jarraibide tekniko osagarria. ITC EP-6 jarraibide tekniko osagarria.

5. gaia.–60/2015 Foru Agindua, martxoaren 5ekoa, Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilariak emana, industria segurtasunaren arloko erregelamenduzko arauak bete behar dituzten instalazioen titularrek eta agenteek jarraitu beharreko prozedura arautzen duena, segurtasun baldintzak betetzen dituztela frogatzeko.

6. gaia.–1644/2008 Errege Dekretua, urriaren 10ekoa, makinak merkaturatzeko eta zerbitzuan jartzeko arauak ezartzen dituena: Hitzaurrea. I. kapitulua: Xedapen orokorrak. II. kapitulua: Merkaturatzea eta zerbitzuan jartzea. III. kapitulua: Neurri bereziak. IV. kapitulua: CE onespenaren eta markatzearen ebaluazioa. V. kapitulua: Printzipio operatiboak.

7. gaia.–34/1998 Legea, urriaren 7koa, Hidrokarburoen Sektoreari buruzkoa: Hitzaurrea. I. titulua: Xedapen orokorrak. II. titulua: Hidrokarburoen esplorazioa, ikerketa eta ustiaketa. III. titulua: Petroliotik eratorritako produktuen merkatua antolatzea. IV. titulua: Kanalizazio bidezko gas erregaien hornidura antolatzea. V. titulua: Jabari publikoa okupatzeko eskubideak, nahitaezko desjabetzea, zortasunak eta jabetzako mugak.

8. gaia.–1434/2002 Errege Dekretua, abenduaren 27koa, gas naturala garraiatu, banatu, merkaturatu eta horniketa egiteko jarduerak eta instalazioak baimentzeko prozedurak arautzen dituena: Hitzaurrea. I. titulua: Xedapen orokorrak. II. titulua: Gas naturala garraiatzeko, banatzeko eta merkaturatzeko jarduerak. III. titulua: Hornikuntza. IV. titulua: Biltegiratzeko, birgasifikatzeko, garraiatzeko eta banatzeko instalazioak baimentzeko prozedurak.

9. gaia.–919/2006 Errege Dekretua, uztailaren 28koa, Gas erregaien banaketari eta erabilerari buruzko erregelamendu teknikoa eta bere jarraibide tekniko osagarriak (ICG 01etik 11ra) onesten dituena: Gas erregaien banaketari eta erabilerari buruzko erregelamendu teknikoa (1. artikulutik 14.era). ITC-ICG 01. ITC-ICG 02. ITC-ICG 07. ITC-ICG 08.

10. gaia.–24/2013 Legea, abenduaren 26koa, Sektore Elektrikoari buruzkoa: Hitzaurrea. I. titulua: Xedapen orokorrak. II. titulua: Hornidura antolatzea. III. titulua. Sistema elektrikoaren jasangarritasun ekonomikoa eta finantzarioa. IV. titulua: Energia elektrikoa ekoiztea.

11. gaia.–24/2013 Legea, abenduaren 26koa, Sektore Elektrikoari buruzkoa: V. titulua: Sistema elektrikoaren kudeaketa ekonomikoa eta teknikoa. VI. titulua: Energia elektrikoa garraiatzea. VII. titulua: Energia elektrikoa banatzea. VIII. titulua: Energia elektrikoa hornitzea. IX. titulua: Baimenak, desjabetzea eta zortasunak.

12. gaia.–1955/2000 Errege Dekretua, abenduaren 1ekoa, Energia elektrikoa garraiatu, banatu, merkaturatu eta horniketa egiteko jarduerak eta instalazioak baimentzeko prozedurak arautzen dituena: Hitzaurrea. I. titulua: Xedapen orokorrak. II. titulua: Energia elektrikoa garraiatzea. III. titulua: Banaketa. IV. titulua: Garraio eta banaketa sareen sarbidea. Lerro zuzenak.

13. gaia.–1955/2000 Errege Dekretua, abenduaren 1ekoa, Energia elektrikoa garraiatu, banatu, merkaturatu eta horniketa egiteko jarduerak eta instalazioak baimentzeko prozedurak arautzen dituena: VI. titulua: Hornidura. VII. titulua: Ekoizteko, garraiatzeko eta banatzeko instalazioak baimentzeko prozedurak.

14. gaia.–223/2008 Errege Dekretua, otsailaren 15ekoa, Goi tentsioko linea elektrikoetako baldintza teknikoei eta segurtasun bermeei buruzko erregelamendua, eta jarraibide tekniko osagarriak (ITC-LAT 01etik 09ra bitarte), onesten dituena: Goi tentsioko linea elektrikoetako baldintza teknikoei eta segurtasun bermeei buruzko erregelamendua (1. artikulutik 21.era). ITC-LAT 03tik ITC-LAT 09ra.

15. gaia.–337/2014 Errege Dekretua, maiatzaren 9koa, Goi tentsioko linea elektrikoetako baldintza teknikoei eta segurtasun bermeei buruzko erregelamendua eta jarraibide tekniko osagarriak (ITC-RAT 01etik 23ra bitarte) onesten dituena. Goi tentsioko linea elektrikoetako baldintza teknikoei eta segurtasun bermeei buruzko erregelamendua (1. artikulutik 21.era). ITC-RAT 03tik ITC-RAT 13ra.

16. gaia.–337/2014 Errege Dekretua, maiatzaren 9koa, Goi tentsioko linea elektrikoetako baldintza teknikoei eta segurtasun bermeei buruzko erregelamendua eta jarraibide tekniko osagarriak (ITC-RAT 01etik 23ra bitarte) onesten dituena. ITC-RAT 14tik ITC-RAT 23ra.

17. gaia.–842/2002 Errege Dekretua, abuztuaren 2koa, Behe tentsiorako erregelamendu elektroteknikoa onesten duena: Behe tentsiorako erregelamendu elektroteknikoa (1. artikulutik 29.era) eta ITC-BT-03tik ITC-BT-10era.

18. gaia.–842/2002 Errege Dekretua, abuztuaren 2koa, Behe tentsiorako erregelamendu elektroteknikoa onesten duena: ITC-BT-11tik ITC-BT-24ra.

19. gaia.–842/2002 Errege Dekretua, abuztuaren 2koa, Behe tentsiorako erregelamendu elektroteknikoa onesten duena: ITC-BT-28tik ITC-BT-40ra.

20. gaia.–413/2014 Errege Dekretua, ekainaren 6koa, Energia elektrikoa energia-iturri berriztagarrien, kogenerazioaren eta hondakinen bidez ekoizteko jarduera arautzen duena: Hitzaurrea. I. titulua: Xedapen orokorrak. II. titulua. Energia elektrikoa energia-iturri berriztagarrien, kogenerazioaren eta hondakinen bidez ekoizteko instalazioen eskubideak eta betebeharrak. III. titulua. Elektrizitatearen merkatuan parte hartzea. IV. titulua. Ordainsarien araubide berariazkoa. V. titulua. Administrazio prozedurak eta erregistroak.

21. gaia.–1183/2020 Errege Dekretua, abenduaren 29koa, Energia elektrikoa garraiatzeko eta banatzeko sareetarako sarbide eta konexioari buruzkoa: Hitzaurrea. I. kapitulua. Xedapen orokorrak. II. kapitulua. Sarerako sarbide eta konexioari buruzko prozeduraren alderdi orokorrak. III. kapitulua: Sarbide eta konexioari buruzko baimenak lortzeko prozedura orokorra. IV. kapitulua: Prozedura laburtua eta salbuespenak. V. kapitulua: Sarbiderako ahalmenari buruzko lehiaketak. VI. kapitulua: Sarbide eta konexioari buruzko baimenak lortu ondorengo jarduketak. VII. kapitulua: Sarbide eta konexioari buruzko baimenen berme ekonomikoak eta iraungipena. VIII. kapitulua. Instalazioak hibrido bihurtu.

22. gaia.–1/2021 Zirkularra, urtarrilaren 20koa, Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalak emana, zeinaren bidez metodologia eta baldintzak ezartzen baitira energia elektrikoa ekoizteko instalazioetako garraio eta banaketa sareen sarbiderako eta konexiorako.

23. gaia.–56/2019 Foru Dekretua, maiatzaren 8koa, zeinaren bidez arautzen baita parke eolikoetarako baimena Nafarroan.

24. gaia.–1699/2011 Errege Dekretua, azaroaren 18koa, Energia elektrikoa ekoizteko potentzia txikiko instalazioen sarerako konexioa arautzen duena: Hitzaurrea. I. kapitulua: Xedapen orokorrak. II. kapitulua: Instalazioen sarbidea eta konexioa banaketa sarean. III. kapitulua: Instalazioen baldintza teknikoak. IV. kapitulua: Neurtzeko eta fakturatzeko prozedura. Xedapen gehigarriak.

25. gaia.–244/2019 Errege Dekretua, apirilaren 5ekoa, Energia elektrikoaren autokontsumorako baldintza administratibo, tekniko eta ekonomikoak arautzen dituena: Hitzaurrea. I. kapitulua: Xedapen orokorrak. II. kapitulua: Sailkapena eta definizioak. III. kapitulua: Autokontsumoko modalitateen araubide juridikoa. IV. kapitulua: Energia neurtzeko eta kudeatzeko betekizunak. V. kapitulua: Ekoiztutako eta kontsumitutako energia elektrikoaren kudeaketa. VI. kapitulua. Garraio eta banaketa sareetarako sarbide ordainsariak eta autokontsumoko modalitateen karguak aplikatzea. VII. kapitulua. Erregistroa, ikuskapena eta zehapen araubidea.

26. gaia.–32/2014 Legea, abenduaren 22koa, Metrologiari buruzkoa: Hitzaurrea. I. kapitulua: Xedapen orokorrak. II. kapitulua: Neurketa unitateen legezko sistema. III. kapitulua: Estatuaren kontrol metrologikoa. IV. kapitulua: Ondare historikoa babestea. V. kapitulua: Antolaketa.

27. gaia.–244/2016 Errege Dekretua, ekainaren 3koa, Metrologiari buruzko abenduaren 22ko 32/2014 Legea garatzen duena: Hitzaurrea. I. kapitulua: Xedapen orokorrak. II. kapitulua: Neurketa unitateen legezko sistema. III. kapitulua: Estatuaren kontrol metrologikoa. IV. kapitulua: Metrologiaren antolaketa Espainian. V. kapitulua: Jakinarazitako erakundeak, kontrol metrologikoa egiteko erakundeak eta egiaztapen metrologikoa egiteko baimendutako erakundeak.

28. gaia.–920/2017 Errege Dekretua, urriaren 23koa, ibilgailuen azterketa teknikoa arautzen duena: Hitzaurrea. I. kapitulua: Xedea, aplikazio eremua, definizioak eta xedapen orokorrak. II. kapitulua: Azterketa teknikoei aplikatu beharreko xedapenak. III. kapitulua: IAT guneei aplikatu beharreko xedapenak.

29. gaia.–262/1989 Foru Dekretua, azaroaren 9koa, Nafarroako Foru Komunitatean ibilgailuen azterketa teknikoaren zerbitzu publikoa arautzen duena.

30. gaia.–272/1989 Foru Dekretua, abenduaren 13koa, Nafarroako Foru Komunitatean ibilgailuen azterketa teknikoaren zerbitzuko administrazio emakiden antolamenduaren eta araubide juridikoaren erregelamendua onesten duena.

Laugarren zatia.

1. gaia.–1/2016 Legegintzako Errege Dekretua, abenduaren 16koa, Kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko Legearen testu bategina onesten duena.

2. gaia.–815/2013 Errege Dekretua, urriaren 18koa, Kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legea garatzeko eta industriako emisioei buruzko Erregelamendua onesten duena.

3. gaia.–17/2020 Foru Legea, abenduaren 16koa, Ingurumenean eragina duten jarduerak arautzen dituena.

4. gaia.–508/2007 Errege Dekretua, apirilaren 20koa, E-PRTR Erregelamenduko emisioei buruzko eta ingurumen baimen integratuei buruzko informazioa ematea arautzen duena.

5. gaia–21/2013 Legea, abenduaren 9koa, Ingurumen ebaluazioari buruzkoa.

6. gaia.–6/2002 Foru Dekretua, urtarrilaren 14koa, atmosferara kutsatzaileak botatzeko gai diren jardueren ezarpenari eta funtzionamenduari aplikatu beharreko baldintzak ezartzen dituena.

7. gaia.–100/2011 Errege Dekretua, urtarrilaren 28koa, atmosfera kutsa dezaketen jardueren katalogoa eguneratu eta haren aplikaziorako oinarrizko xedapenak ematen dituena. 1042/2017 Errege Dekretua, abenduaren 22koa, errekuntza instalazio ertainetatik atmosferara egiten diren zenbait agente kutsatzaileren emisioak mugatzeari buruzkoa, eta airearen kalitateari eta atmosferaren babesari buruzko azaroaren 15eko 34/2007 Legearen IV. eranskina eguneratzen duena.

8. gaia.–117/2003 Errege Dekretua, urtarrilaren 31koa, jarduera batzuetan disolbatzaileak erabiltzeagatik aireratzen diren konposatu organiko lurrunkorrak mugatzeari buruzkoa. 227/2006 Errege Dekretua, otsailaren 24koa, ibilgailuen akabera berritzeko produktuetan eta pinturak eta berniz batzuetan aireratzen diren konposatu organiko lurrunkorrak mugatzeari buruzko araubide juridikoa osatzen duena.

9. gaia.–12/2006 Foru Dekretua, otsailaren 20koa, urak saneamenduko kolektore publikoetara isurtzen ahal dituzten jarduerak ezartzeko eta funtzionatzeko baldintza teknikoak ezartzen dituena.

10. gaia–1/2001 Legegintzako Errege Dekretua, uztailaren 20koa, Uraren Legearen testu bategina onesten duena. 4/2007 Legegintzako Errege Dekretua, apirilaren 13koa, zeinak aldatzen baitu Uraren Legearen testu bategina (uztailaren 20ko 1/2001 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onetsia).

11. gaia.–22/2011 Legea, uztailaren 28koa, Hondakin eta lurzoru kutsatuei buruzkoa.

12. gaia.–553/2020 Errege Dekretua, ekainaren 2koa, Estatuko lurraldearen barrenean hondakinak garraiatzea arautzen duena.

13. gaia.–646/2020 Errege Dekretua, uztailaren 7koa, hondakinak hondakindegira eramanez ezabatzea arautzen duena.

14. gaia.–9/2005 Errege Dekretua, urtarrilaren 14koa, lurzorua kutsatzen ahal duten jardueren zerrenda eta lurzoru kutsatuak adierazteko irizpide eta estandarrak ezartzen dituena. PRA/1080/2017 Agindua, azaroaren 2koa, urtarrilaren 14ko 9/2005 Errege Dekretuaren I. eranskina aldatzen duena (dekretu horretan lurzorua kutsatzen ahal duten jardueren zerrenda eta lurzoru kutsatuen deklarazioa egiteko irizpide eta estandarrak ezartzen dira).

15. gaia.–37/2003 Legea, azaroaren 17koa, Zaratari buruzkoa, eta 1367/2007 Errege Dekretua, urriaren 19koa, Zaratari buruzko azaroaren 17ko 37/2003 Legea garatzen duena soinu-eremuen banaketari, kalitate-helburuei eta emisio akustikoei dagokienez.

16. gaia.–Batzordearen 2020ko ekainaren 22ko 2020/2009 (EB) Betearazpen Erabakia, zeinaren bidez ezartzen baitira teknika erabilgarri onenei (TEO) buruzko ondorioak, Europako Parlamentuak eta Kontseiluak onetsitako 2010/75/EB Zuzentarauari jarraikiz (industriako isurtzeei buruzkoa), zehazki disolbatzaile organikoekin egindako azaleren tratamendurako, zura eta zuretik eratorritako produktuak produktu kimikoak erabiliz kontserbatzekoa barne.

17. gaia.–Batzordearen 2019ko azaroaren 12ko 2019/2031 (EB) Betearazpen Erabakia, zeinaren bidez ezartzen baitira teknika erabilgarri onenei (TEO) buruzko ondorioak, Europako Parlamentuak eta Kontseiluak onetsitako 2010/75/EB Zuzentarauari jarraikiz, zehazki elikagaien, edarien eta esnearen industrietan.

18. gaia.–Batzordearen 2019ko azaroaren 12ko 2019/2010 (EB) Betearazpen Erabakia, zeinaren bidez ezartzen baitira teknika erabilgarri onenei (TEO) buruzko ondorioak, Europako Parlamentuak eta Kontseiluak onetsitako 2010/75/EB Zuzentarauari jarraikiz, zehazki hondakinen errausketarako.

19. gaia.–Batzordearen 2018ko abuztuaren 10eko 2018/1147 (EB) Betearazpen Erabakia, zeinaren bidez ezartzen baitira teknika erabilgarri onenei (TEO) buruzko ondorioak, Europako Parlamentuak eta Kontseiluak onetsitako 2010/75/EB Zuzentarauari jarraikiz, zehazki hondakinen tratamendurako.

20. gaia.–Batzordearen 2017ko azaroaren 21eko 2017/2117 (EB) Betearazpen Erabakia, zeinaren bidez ezartzen baitira teknika erabilgarri onenei (TEO) buruzko ondorioak, Europako Parlamentuak eta Kontseiluak onetsitako 2010/75/EB Zuzentarauari jarraikiz, zehazki ekoizpen bolumen handiko industria kimiko organikoan.

21. gaia.–Batzordearen 2017ko otsailaren 15eko 2017/302 (EB) Betearazpen Erabakia, zeinaren bidez ezartzen baitira teknika erabilgarri onenei (TEO) buruzko ondorioak, Europako Parlamentuak eta Kontseiluak onetsitako 2010/75/EB Zuzentarauari jarraikiz, zehazki hegaztien edo zerri aziendaren hazkuntza intentsiboari buruz.

22. gaia.–Batzordearen 2016ko maiatzaren 30eko 2016/902 (EB) Betearazpen Erabakia, zeinaren bidez ezartzen baitira teknika erabilgarri onenei (TEO) buruzko ondorioak, Europako Parlamentuak eta Kontseiluak onetsitako 2010/75/EB Zuzentarauari jarraikiz, zehazki sektore kimikoan hondakin ur eta gasen tratamendu eta kudeaketa sistema komunetarako.

23. gaia.–Batzordearen 2016ko ekainaren 13ko 2016/1032 (EB) Betearazpen Erabakia, zeinaren bidez ezartzen baitira teknika erabilgarri onenei (TEO) buruzko ondorioak, Europako Parlamentuak eta Kontseiluak onetsitako 2010/75/EB Zuzentarauari jarraikiz, zehazki burdinazkoak ez diren metalen industrietarako.

24. gaia.–Batzordearen 2013ko martxoaren 26ko Betearazpen Erabakia, zeinaren bidez ezartzen baitira teknika erabilgarri onenei (TEO) buruzko ondorioak, Europako Parlamentuak eta Kontseiluak onetsitako 2010/75/EB Zuzentarauari jarraikiz (industriako isurtzeei buruzkoa), zehazki zementua, karea eta magnesio-oxidoa fabrikatzeko.

25. gaia.–Batzordearen 2013ko otsailaren 11ko Betearazpen Erabakia, zeinaren bidez ezartzen baitira teknika erabilgarri onenei (TEO) buruzko ondorioak, Europako Parlamentuak eta Kontseiluak onetsitako 2010/75/EB Zuzentarauari jarraikiz (industriako isurtzeei buruzkoa), zehazki larruen ontzerako.

26. gaia.–Batzordearen 2012ko otsailaren 28ko Betearazpen Erabakia, zeinaren bidez ezartzen baitira teknika erabilgarri onenei (TEO) buruzko ondorioak, Europako Parlamentuak eta Kontseiluak onetsitako 2010/75/EB Zuzentarauari jarraikiz (industriako isurtzeei buruzkoa), zehazki beira fabrikatzeko.

27. gaia.–Batzordearen 2014ko irailaren 26ko Betearazpen Erabakia, zeinaren bidez ezartzen baitira teknika erabilgarri onenei (TEO) buruzko ondorioak, Europako Parlamentuak eta Kontseiluak onetsitako 2010/75/EB Zuzentarauari jarraikiz (industriako isurtzeei buruzkoa), zehazki orea, papera eta kartoia ekoizteko.

28. gaia.–Hondakinak: balorizatzeko eta ezabatzeko lanak. Lehentasun hierarkikoa kudeaketan. Sortzaileen eta kudeatzaileen eginbeharrak. Hondakin organiko biodegradagarrien tratamenduak: konpostatzea eta biometanizazioa. Hiri-hondakin solidoak: hiri-hondakin solidoen sorrera eta konposaketa; hiri-hondakinekin parekatutako industria-hondakinak; hondakinen ukipenak hiri-ingurunean. Hiri-hondakinak tratatzeko instalazioak: errefusako zatia aprobetxatzea; ontziak hautatzeko instalazioak eta berreskuratutako produktuak merkaturatzea; zati organikoa aprobetxatzea. Abeltzaintzako hondakinak: ingurumenean duten eragina.

29. gaia.–Hondakin-uren arazketa: aurretiko tratamenduak edo aurretratamenduak. Lehen mailako tratamenduak: materia koloidala eta esekia bereiztea. Tratamendu biologikoaren printzipioak: iragazki biologikoa; iragazki biologiko mugikorra eta aireratua (MBBR); lohi aktiboen prozesua; prozesu anaerobikoak; urmaeleratzea; tratamendu biologikoko sistema bat hautatzeko irizpideak. Hirugarren mailako tratamenduak: Nitrogenoa eta fosforoa ezabatzea. Lohien tratamendua.

30. gaia.–Atmosferako kutsadura: kutsatzaile nagusiak eta haiei loturiko arazoak. Kutsatzaile nagusien isuriak murrizteko sistemak: karbono monoxidoa, sufre oxidoak, nitrogeno oxidoak, partikula solidoak. Konposatu organiko lurrunkorren isuriak: isurtzen duten jarduerak eta isuriak murrizteko sistemak; oxidazio termikoa eta adsortzioa.

II. ERANSKINA

Industria ingeniariaren lanpostu hutsak

LANPOSTUA

DEPARTAMENTUA

ATXIKIPEN ESPARRUA

HERRIA

ARAUBIDE JURIDIKOA

HIZKUNTZAK

8641

GARAPEN EKONOMIKO ETA ENPRESARIALEKO DEP.

INDUSTRIAREN, ENERGIAREN ETA S3 PROIEKTU ESTRATEGIKOEN ZN

IRUÑA

MISTOA

FUNTZIONARIOA

10984

GARAPEN EKONOMIKO ETA ENPRESARIALEKO DEP.

INDUSTRIAREN, ENERGIAREN ETA S3 PROIEKTU ESTRATEGIKOEN ZN

IRUÑA

MISTOA

FUNTZIONARIOA

3903

GARAPEN EKONOMIKO ETA ENPRESARIALEKO DEP.

INDUSTRIAREN, ENERGIAREN ETA S3 PROIEKTU ESTRATEGIKOEN ZN

IRUÑA

MISTOA

FUNTZIONARIOA

2614

GARAPEN EKONOMIKO ETA ENPRESARIALEKO DEP.

INDUSTRIAREN, ENERGIAREN ETA S3 PROIEKTU ESTRATEGIKOEN ZN

IRUÑA

MISTOA

FUNTZIONARIOA

10676

GARAPEN EKONOMIKO ETA ENPRESARIALEKO DEP.

INDUSTRIAREN, ENERGIAREN ETA S3 PROIEKTU ESTRATEGIKOEN ZN

IRUÑA

MISTOA

FUNTZIONARIOA

2605

UNIBERTSITATEKO, BERRIKUNTZAKO ETA ERALDAKETA DIGITALEKO DEP.

BERRIKUNTZAKO ZN

IRUÑA

MISTOA

FUNTZIONARIOA

6856

LANDA GARAPENEKO ETA INGURUMENEKO DEP.

INGURUMENEKO ZN

IRUÑA

MISTOA

FUNTZIONARIOA

INGELESA, B2

B

6934

LANDA GARAPENEKO ETA INGURUMENEKO DEP.

INGURUMENEKO ZN

IRUÑA

MISTOA

FUNTZIONARIOA

Iragarkiaren kodea: F2106679