108. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SAKANAKO MANKOMUNITATEA

2021eko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Sakanako Mankomunitatearen Batzar Orokorrak, 2021eko apirilaren 29an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2021eko plantilla organikoa.

Onetsitako plantilla Mankomunitateko idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluarekin (foru lege horrek hizpide du Nafarroako Toki Administrazioa).

Lakuntzan, 2021eko apirilaren 30ean.–Mankomunitateko burua, David Oroz Alonso.

Iragarkiaren kodea: L2106883