108. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SAKANAKO MANKOMUNITATEA

Aldaketa, ordenantza fiskaletan. Hasierako onespena

Sakanako Mankomunitatearen Batzar Orokorrak, 2021eko apirilaren 29an egin ohiko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen aldaketa honako ordenantza fiskal hauetan, 2021eko ekitaldirako:

–Ordenantza fiskala, Hiri hondakin solidoak edo horien antzekoak bildu, tratatu eta aprobetxatu edo ezabatzeko eta zerbitzu horri loturik dauden gainerako jarduerak egiteko tasak arautzen dituena.

–Ordenantza fiskala, Ur horniduraren eta uraren ziklo integralarekin zerikusia duten gainerako zerbitzu eta jardueren tasa arautzen duena.

–Ordenantza fiskala, Arbizuko zabortegian industrietako hondakinak botatzeko prezio publikoak arautzen dituena.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoari jarraituz, onetsitako ordenantzak jendaurrean egonen dira hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Inork erreklamazio, kexa edo oharrik aurkezten badu, Mankomunitatearen Batzarrak ebatziko eta behin betiko onetsiko ditu.

Jendaurreko epean inork alegaziorik egin ezean, ordenantza behin betiko onetsitzat joko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Lakuntzan, 2021eko apirilaren 30ean.–Mankomunitateko burua, David Oroz Alonso.

Iragarkiaren kodea: L2106869