108. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 10a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

1096/2021 EBAZPENA, apirilaren 12koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzen duena Anuska Pastor Gómez andrea, Anatomia Patologikoaren arloko teknikari espezialistaren (APTE) lanpostuan aritzeko, eta lanpostua esleitzen diona.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen ekainaren 21eko 739E/2019 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Anatomia Patologikoaren arloko teknikari espezialisten (APTE) 4 lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan aritzeko. Deialdi hori 2019ko 138. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 17an.

2019ko 146. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, uztailaren 29koan, akats zuzenketa argitaratu zen deialdiaren gai zerrenda orokorrari zegokionez. Deialdi hori onetsi zen Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen ekainaren 21eko 739E/2019 Ebazpenaren bidez.

Uztailaren 29ko 903E/2019 Ebazpenaren bidez (2019ko 155. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abuztuaren 9koa), deialdiaren 6.2 oinarria zuzendu zen.

Abuztuaren 26ko 3011E/2019 Ebazpenaren bidez (2019ko 177. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, irailaren 9koa), deialdian onartu eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen.

Urriaren 25eko 3432E/2019 Ebazpenaren bidez (2019ko 220. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, azaroaren 7koa), behin betiko zerrenda onetsi zen.

Lehiaketaldia eta oposizioaldia amaiturik, hautapen prozesua puntuazio handienekin gainditu eta bete beharreko lanpostuetan sartzen ziren izangaiak izendatzeko proposamena argitaratu zen 2020ko 245. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urriaren 21ekoan.

Eta Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren abenduaren 9ko 2892/2020 Ebazpenaren bidez (2021eko 5. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, urtarrilaren 11koan), funtzionario izendatu ziren eta lanpostua esleitu zitzaien.

Igoera txandako izangai bati, Olivia Zabalza De Esteban andreari, borondatezko eszedentzia eman zitzaion lanpostuaren jabetza hartu zuen egunetik beretik, EZLT-erizaintzako zainketa lagungarrietako teknikari lanpostu batean lanean segitu ahal izateko, Administrazio Publiko honetan.

Deialdiaren oinarrietan ezarritakoarekin bat, bidezko da bajak betetzea gaindituen zerrendan hurrengoak diren izangaiekin. Hortaz, igoera txandan gainditu duten beste izangairik ez dagoenez, 2021eko 63. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, martxoaren 18koan, Anuska Pastor Gómez andrea, txanda librekoa, izendatzeko proposamen osagarria argitaratu zen, hura baitzen hurrengoa probak gainditu dituzten izangaien zerrendan.

Deialdian eskatutako dokumentazioa aurkeztuta, egiaztatu da izangaiak deialdian eskatutako baldintzak betetzen dituela. Horregatik, bidezko da izendatzea eta plaza esleitzea.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Anuska Pastor Gómez andrea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzea, Anatomia Patologikoaren arloko teknikari espezialistaren (APTE) lanpostuan aritzeko, eta plantillan 61797 zenbakia duen lanpostu hutsa esleitzea, funtzionario araubidekoa, Nafarroako Ospitaleguneari atxikia.

2. Izendatutako izangaiak hilabeteko epean jabetu behar du lanpostuaz, izendapena jakinarazi eta biharamunetik hasita. Epe horretan lanpostuaz jabetzen ez bada, ezinbesteko kasuetan salbu, Foru Komunitateko Administrazioko funtzionario izateko eskubide guztiak galduko ditu.

3. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzura (Langileriaren eta Lan Harremanen Zuzendariordetzara eta Nafarroako Ospitaleguneko Langileriaren Zuzendaritzara), eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Kudeaketako Zerbitzura, eta interesdunari jakinaraztea, eta adieraztea ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahalko dela, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluekin bat etorriz.

Iruñean, 2021eko apirilaren 12an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.

Iragarkiaren kodea: F2106492