108. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FITERO

Udalbatzako kideen ordainsariak eta dedikazio araubidea

Fiteroko Udaleko osoko bilkurak hartutako erabakiz, eta bat etorririk Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 75. artikuluarekin eta Toki Entitateen Antolaketari, Funtzionamenduari eta Araubide Juridikoari buruzko Erregelamendua onesten duen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 13. artikuluarekin, honako erabaki hau hartu zen:

Ordainsari, bilkura-sari eta kalte-ordainen sistema hau ezartzea Fiteroko Udaleko alkatearentzat eta zinegotzientzat:

Lehenbizikoa.–Alkatearen dedikazio osoa ezartzea, urtean 32.000,00 euro gordineko ordain ekonomikoarekin. Hileko ordainsaria 2.666,00 euro gordinekoa izanen da, hamabi pagatan, aparteko sarien hainbanaketa barne. Zenbateko horiei legez dagozkien atxikipenak aplikatuko zaizkie, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari eta Gizarte Segurantzako langile kuotari dagozkienak; Udalak bere gain hartuko du enpresa kuotaren ordainketa.

Bigarrena.–250 euroko saria ezartzea zinegotziendako, Udaleko osoko bilkuretara joateagatik.

200,00 euroko saria ezartzea zinegotziendako, informazio batzordeetara eta Kontuen Batzorde Bereziaren bilerretara joateagatik.

Hala ere, zinegotzi bakoitzak gehienez ere 3.000,00 euro kobratzen ahalko ditu urtean, osoko bilkuretara eta batzordeetara joateagatik.

Hirugarrena.–Alkateak eta zinegotziek kalte-ordainak eskuratzeko eskubidea dute karguan aritzeko benetako gastuen ordainetan, Nafarroako administrazio publikoetako langileendako urtero ordainsari arloetan ezartzen diren baldintza eta zenbatekoen arabera, baldin eta gastu horiek behar bezala baimendu eta justifikatzen badira.

Fiteron, 2021eko apirilaren 26an.–Alkatea, Miguel Aguirre Yanguas.

Iragarkiaren kodea: L2106711