108. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 10a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.3. Foru Aginduak

47/2021 FORU AGINDUA, maiatzaren 4koa, Hezkuntzako kontseilariak emana, apirilaren 29ko 54/2016 Foru Agindua aldatzen duena. Horren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe publikoetan eta pribatu itunduetan ikasleak onartzeko prozedura arautzen duten oinarriak onetsi ziren, hezkuntza sistemako Lanbide Heziketako eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko ikasketetako erdi mailako eta goi mailako heziketa zikloetarako, eta goi mailako zikloetan sartzeko kurtsorako.

Apirilaren 29ko 54/2016 Foru Aginduaren bidez aratu zen, 2016-2017 ikasturtetik, funts publikoekin finantzatutako Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxeetan ikasleak onartzeko prozesua, Lanbide Heziketako zikloetarako, Arte Plastikoetako eta Diseinuko lanbide irakaskuntzetarako eta goi mailako zikloetara sartzeko kurtsorako.

Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoan egindako aldaketen ondorioz, abenduaren 29ko 3/2020 Lege Organikoaren bidez, eta bertan ezarritako printzipioak betetze aldera, beharrezkoa izan da ikasleak Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe publikoetan eta itunpeko ikastetxe pribatuetan onartzeko araudia eguneratzea, bai eta onarpen horri guztiari dagokionez efizientzia eta eraginkortasun handiagoak lortzen jarraitzeko mekanismoak ezartzea ere.

Horretarako, 33/2021 Foru Dekretua eman da, apirilaren 28koa, zeinaren bidez arautzen baita Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe publikoetan eta itunpeko ikastetxe pribatuetan ikasleak onartzeko prozesua, betiere honako printzipio hauek azpimarratuta: hezkuntzarako eskubidea bermatzea eta baldintza berdinetan sartzea. Hartan, halaber, neurri batzuk xedatzen dira, beharrezkoak direnak ikasleak bereizi ez daitezen arrazoi sozioekonomikoengatik edo bestelako arrazoiengatik. Horrez gain, kontuan izan da hezkuntza laguntzako berariazko premia duten ikasleak modu egoki eta orekatuan banatu behar direla ikastetxeen artean.

Lanbide Heziketaren eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko lanbide irakaskuntzen arloan, abenduaren 29ko 3/2020 Lege Organikoak zenbait aldaketa egin zituen maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoan, Lanbide Heziketako eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko erdi mailako eta goi mailako zikloetan sartzeko baldintzei buruz. Hori dela eta, egokitu beharra dago Nafarroako Foru Komunitatean irakaskuntza eta maila horietan ikasleak onartzeko prozesua arautzen duen araudia.

Horregatik guztiagatik, zenbait aldaketa egin behar dira apirilaren 29ko 54/2016 Foru Aginduan, zeinaren bidez onetsi baitziren ikasleak ikastetxe publikoetan eta pribatu itunduetan onartzeko prozedura arautzen duten oinarriak, bai hezkuntza sistemako Lanbide Heziketako irakaskuntzetako eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko lanbide irakaskuntzetako erdi eta goi mailako heziketa zikloak egiteko, bai goi mailako zikloetan sartzeko ikastaroa egiteko. Aldaketak egitea beharrezkoa da, batetik, foru agindu horrek egon behar duelako apirilaren 28ko 33/2021 Foru Dekretua garatzeko arauen artean (foru dekretu horren bidez arautzen da Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe publikoetan eta itunpeko ikastetxe pribatuetan ikasleak onartzeko prozesua) eta, bestetik, sartzeko baldintzak eta eskakizunak egokitu behar direlako Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren aldaketetara.

Nafarroako Eskola Kontseiluak nahitaezko txostena eman ondoren, eta Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41.1 g) artikuluak ematen dizkidan eskumenak baliatuta, honako hau

AGINTZEN DUT:

Artikulu bakarra.–Hezkuntzako kontseilariaren apirilaren 29ko 54/2016 Foru Agindua aldatzea. Foru agindu horren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe publikoetan eta pribatu itunduetan ikasleak onartzeko prozedura arautzen duten oinarriak onetsi ziren, hezkuntza sistemako Lanbide Heziketako eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakaskuntzetako erdi mailako eta goi mailako heziketa zikloetarako, eta goi mailako zikloetan sartzeko kurtsorako.

Aldaketa hauek egiten dira apirilaren 29ko 54/2006 Foru Legean:

Bat.–Apirilaren 29ko 54/2016 Foru Aginduaren izena aldatzen da, honela idatzita uzteko:

“54/2016 Foru Agindua, apirilaren 29koa, Hezkuntzako kontseilariak emana, zeinaren bidez garatzen eta onesten baitira ikasleak Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe publikoetan eta pribatu itunduetan onartzeko prozedura arautuko duten oinarriak, hezkuntza sistemako Lanbide Heziketako eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakaskuntzetako erdi mailako eta goi mailako heziketa zikloak egiteko”.

Bi.–Artikulu bakarraren testua aldatzen da, honela idatzita uzteko:

“Artikulu bakarra.–Foru agindu honen eranskinean jasotako oinarriak onestea, zeinen bidez garatzen eta arautzen baita ikasleak Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe publikoetan eta pribatu itunduetan onartzeko prozesua, egin ditzaten, modalitate orokor eta presentzialean, hezkuntza sistemako Lanbide Heziketako irakaskuntzen eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko lanbide irakaskuntzen erdi mailako eta goi mailako heziketa zikloak”.

Hiru.–Lehen xedapen gehigarria aldatzen da, honela idatzita uzteko:

“Lehen xedapen gehigarria.–Datu pertsonalen babesa eta konfidentzialtasun betebeharra.

1. Ikasleen eta horien familien datu pertsonalak lortzeko, tratatzeko eta ikastetxe batetik bestera igortzeko, datu pertsonalak babesteari buruz indarrean dagoen legerian xedatutakoa bete beharko da.

2. Foru agindu honetan xedatutakoa aplikatuz lortutako informazio guztia bertan aurreikusitako helburuetarako baino ezin izanen da erabili, eta isilpekotasun eta konfidentzialtasun betebeharraren eraginpean egonen dira ikasleak onartzeko eta matrikulatzeko prozesuan betetzen duten eginkizunagatik informazio hori eskuratzeko aukera duten pertsona guztiak.”

Lau.–Bigarren xedapen gehigarria aldatzen da, honela idatzita uzteko:

“Bigarren xedapen gehigarria.–Hezkuntza Departamentuari buruzko aipamenak.

Hurrengo oinarrietan Hezkuntza Departamentua aipatzen denean, Lanbide Heziketaren Zuzendaritza Nagusia arduratuko da kudeaketaz.”

Bost.–Xedapen gehigarri bat eransten zaio, hirugarrena. Hona testua:

“Hirugarren xedapen gehigarria.–Ikasle adingabearen guraso-ahala duten pertsonen arteko desadostasunak.

1. Ikasle adingabearen guraso-ahala duten pertsonen artean desadostasunak sortzen diren kasu guztietan, ebazpen judizialetan xedaturikoari jarraikiko zaio, edo, hala badagokio, pertsona horiek onartutako bitartekariak hezkuntza gaietan guraso-ahala baliatzeari buruz hartutako erabakian ezarritakoari.

2. Ebazpen judizialik -edo, hala badagokio, bitartekariaren akordiorik edo ebazpenik- aurkeztu ez bada, edo emandako ebazpenetik ez bada ondorioztatzen nori dagokion erabakia, harik eta hura aurkezten den edo hori argitzen den arte, honako irizpide hauek aplikatuko dira:

a) Nafarroako hezkuntza sisteman lehen aldiz sartzen diren ikasleak onartzean, honako alderdi hauek hartu beharko dira kontuan, betiere ikaspostu hutsak egonez gero:

–Desadostasuna eskolatzeko udalerriari buruzkoa bada, eta gurasoek edo legezko tutoreek ez badute bizilekurik udalerri berean, lehentasuna emanen zaio ikasle adingabearen zaintza esleituta duen edo adingabearekin bizi ohi den gurasoaren edo legezko tutorearen udalerrian eskolatzeari. Zaintza partekatua bada edo ikaslea bi gurasoekin edo legezko tutoreekin berdin bizi bada, lehentasuna emanen zaio, lehenik eta behin, ikasle adingabeak anai-arrebak dituen ikastetxeari, eta, halakorik ezean, gurasoetako edozeinen bizilekutik hurbilen dagoen ikastetxeari.

–Desadostasuna udalerri berean eskolatzeko ikastetxeari buruzkoa bada, lehentasuna emanen zaio ikasle adingabeak anai-arrebak dituen ikastetxean eskolatzeari, eta, halakorik ezean, berriz, ikasle adingabearen zaintza esleituta duen edo adingabearekin bizi ohi den gurasoaren edo legezko tutorearen bizilekutik hurbilen dagoen ikastetxean eskolatzeari. Zaintza partekatua bada edo ikaslea bi gurasoekin edo legezko tutoreekin berdin bizi bada, lehentasuna emanen zaio, lehenik eta behin, ikasle adingabeak anai-arrebak dituen ikastetxeari, eta, halakorik ezean, gurasoetako edo legezko tutoreetako edozeinen bizilekutik hurbilen dagoen ikastetxeari.

b) Ikasleak ikastetxez aldatzeko kasuetan, lehentasuna emanen zaio ikasle adingabeak eskolatuta dagoen ikastetxean jarraitzeari, salbu eta aldaketa hori ikasle adingabearen zaintza esleituta duen gurasoaren edo adingabearekin bizi ohi den gurasoaren bizileku aldaketaren ondorio bada. Zaintza partekatua bada edo ikaslea bi gurasoekin edo legezko tutoreekin berdin bizi bada, lehentasuna emanen zaio ikaslea eskolatuta dagoen ikastetxean jarraitzeari, harik eta dagokion ebazpen judiziala edo bitartekariaren akordioa edo ebazpena aurkezten den arte.”

Sei.–Xedapen gehigarri bat eransten zaio, laugarrena. Hona testua:

“Laugarren xedapen gehigarria.–Itundu gabeko ikastetxe pribatuak.

Itundu gabeko zenbait ikastetxe pribatuk Hezkuntza Departamentuaren baimena dute Lanbide Heziketako irakaskuntzak, Arte Plastikoetako lanbide irakaskuntzak eta Kirol irakaskuntzak emateko. Ikastetxe horiek nahitaez eman behar dizkiote Hezkuntza Departamentuari, hark ezarritako moduan eta epeetan, ikastetxe horietan matrikula formalizatu duten ikasleen datuak, zeinak beharrezkoak baitira ikasle horiekin lotura duten prozesu akademikoak edo administratiboak behar bezala tramita daitezen, eta Hezkuntza Departamentuak datu estatistikoak presta ditzan.”

Zazpi.–Xedapen gehigarri bat eransten zaio, bosgarrena. Hona testua:

“Bosgarren xedapen gehigarria.–Hezkuntza laguntzako berariazko premia duten ikasleen erroldan ikasleak sartu izana jakinaraztea.

Indarreko araudiak ikasleen gurasoei eta legezko tutoreei aitortzen dizkien informazio eskubideak betetze aldera, hezkuntza laguntzako berariazko premia duten ikasleen erroldan ikasleak sartzen diren kasu guztietan, funts publikoekin finantzatutako ikastetxeek berehala eman beharko diete egoera horren berri ikaslearen guraso-ahala duten gurasoei edo legezko tutoreei, eta berariaz adierazi beharko da aipatu legezko ordezkariek jakinarazpen hori jaso dutela”.

Zortzi.–Xedapen gehigarri bat eransten zaio, seigarrena. Hona testua:

“Seigarren xedapen gehigarria.–Dokumentazioa artxibatzea eta zaintzea.

1. Ikastetxeek eta administrazio organo edo unitate eskudunek (eskumena dutenek ikasleak eskolatzearen eta foru agindu honen xedeko irakaskuntzetan onartzearen arloan) ikasleak onartzeko prozesuko dokumentazio guztia artxibatuko eta gutxienez ere bost urtez zainduko dute, ikasturte bakoitzean ikasleak onartzeko prozesua bukatzen den egunetik aurrera.

2. Dokumentazio hori Hezkuntza Administrazioaren eskura egonen da, egoki iritzitako egiaztapenak eta analisiak egiteko.”

Bederatzi.–Xedapen iragankor bat eransten zaio, lehena. Hona testua:

“Lehen xedapen iragankorra.–Modalitate orokor eta presentziala, Lanbide Heziketa Dualeko prestakuntza programen, programa elebidunen edota ezar litekeen beste mota bateko programen bitartez garatutakoa.

LH Dualeko prestakuntza programen, programa elebidunen edo ezar litekeen beste mota bateko programen bitartez garatzen den modalitate orokor eta presentzialaren eskaintzak beteko du, ikasleak onartzeari dagokionez, Hezkuntza Departamentuak xedatzen duen araudi espezifikoan ezarritakoa. Berariazko arauak garatzen ez diren bitartean modalitate orokor eta presentzialeko eskaintzen mota horiek onartzeko, ikasleak onartzeko prozesua gauzatuko da bat etorriz Lanbide Heziketako irakaskuntzen eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko lanbide irakaskuntzen arloan eskumena duen zuzendaritza nagusiak urtero ematen duen ebazpenean xedatutako irizpideekin (ebazpen hori aipatzen da foru agindu honen eranskinaren 2. oinarriko 3. apartatuan).”

Hamar.–Xedapen iragankor bat eransten zaio, bigarrena. Hona testua:

“Bigarren xedapen iragankorra.–Hezkuntza laguntzako berariazko premiak dituen ikaslearen ziurtagiria ofizioz aurkeztea.

Hezkuntza Departamentuak ofizioz aurkeztuko du, 2022-2023 ikasturteko onartze prozesutik aurrera (hura barne), hezkuntza laguntzako berariazko premiak dituen ikaslearen ziurtagiria, zeina ezartzen baita foru agindu honen eranskinaren 14 bis oinarrian”.

Hamaika.–Azken xedapen bakarra aldatzen da, honela idatzita uzteko:

“Azken xedapen bakarra.–Garatzea eta indarra hartzea.

1. Baimena ematen zaie bai Lanbide Heziketako irakaskuntzen eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko lanbide irakaskuntzen arloko eskumena duen zuzendaritza nagusiari, bai eskolatzearen arloan eskumena duen zuzendaritza nagusiari, gauza ditzaten foru agindu honetan xedatutakoa aplikatzeko eta garatzeko beharrezkoak diren jarduketa guztiak.

2. Foru agindu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.”

Hamabi.–Eranskinaren izenburua aldatzen da, honela idatzita uzteko:

“Ikasleak Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe publikoetan eta pribatu itunduetan onartzeko prozesua garatzen eta arautzen duten oinarriak, hezkuntza sistemako Lanbide Heziketako irakaskuntzen eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko lanbide irakaskuntzen erdi mailako eta goi mailako heziketa zikloak egiteko, modalitate orokor eta presentzialean”.

Hamahiru.–Eranskinaren 1. oinarria aldatzen da, honela idatzita uzteko:

“1. oinarria. Xedea eta aplikazio eremua. Jarduketak planifikatzea.

1. Foru agindu honen xedea da garatzea eta arautzea ikasleak Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe publikoetan eta pribatu itunduetan onartzeko prozesua, funts publikoekin finantzaturik dauden Lanbide Heziketako irakaskuntzen eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko lanbide irakaskuntzen erdi mailako eta goi mailako zikloak egiteko.

2. Foru agindu hau aplikatuko zaie foru agindu honen xedean ezarritako irakaskuntzak egiteko asmoz Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe publiko eta itunpeko ikastetxe pribatuetan sartzeko eskabidea egiten duten ikasleei, bai eta, eskolatuta egonik ere, arestian aipatutako unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzetan ikasketak amaitu aurretik ikastetxez aldatzeko eskabidea egiten duten ikasleei ere.

3. Funts publikoekin finantzaturiko Lanbide Heziketako irakaskuntzak eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko lanbide irakaskuntzak egin nahi dituzten ikasleak onartzeko prozesua gauzatuko da apirilaren 28ko 33/2021 Foru Dekretuan eta foru agindu honetan ezarritakoaren arabera.

4. Foru agindu honetan eta apirilaren 28ko 33/2021 Foru Dekretuan araututakoaren arabera, foru agindu honen xedeko irakaskuntzetan eskumena duen zuzendaritza nagusiak planifikatuko ditu ikasleak onartzeko prozesuan gauzatu behar diren jarduketak, eta ezarriko du zer epetan eta egunetan gauzatu behar diren horietako bakoitza.

5. Horretarako, eta urtero, ikasleak onartzeko prozesua hasiko da foru agindu honen xedeko irakaskuntzetan eskumena duen zuzendaritza nagusiaren ebazpen bidez. Ebazpen hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, eta jasoko ditu, besteak beste, dagokion onarpen prozesuko jarduketen egutegia eta hezkuntza laguntzako berariazko premia duten ikasleen eskolatze indizea. Azken hori aipatzen da apirilaren 28ko 33/2021 Foru Dekretuaren 36.2 artikuluan eta eranskin honen 14 bis oinarrian.”

Hamalau.–Eranskinaren 2. oinarriaren 1. apartatua aldatzen da, honela idatzita uzteko:

“1. Hezkuntza sistemako Lanbide Heziketako eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko lanbide irakaskuntzetako erdi mailako eta goi mailako heziketa zikloetan, modalitate orokor eta presentzialean, onarpen prozesuak epe bakarra izanen du, epe arrunta izenekoa. Bertan, foru agindu honen 14. oinarrian zehaztutako ikaspostu erreserba aplikatuko da. Ikasturtearen gainerakoa epez kanpoko garaitzat joko da.

Bi fasetan egiten da onarpen prozesua epe arruntean:

–Lehen fasea. Epe arruntean inskribatutakoek hartuko dute parte, frogatzen badute ekainean betetzen dituztela sartzeko baldintzak. Foru agindu honen 4. oinarriko 7. apartatuan eta 5. oinarritik 8.era bitarteko apartatuetan xedatutakoarekin bat garatuko da.

–Bigarren fasea. Epe arruntean inskribaturik, lehenbiziko fasean ikasposturik eskuratu ez dutenek hartuko dute parte edo, matrikulaturik egonda, “aukera hobetzea” hautatu badute. Foru agindu honen 4. oinarriko 8. apartatuan eta 5. oinarritik 8.era bitarteko apartatuetan xedatutakoarekin bat garatuko da.”

Hamabost.–Eranskinaren 2. oinarriaren 2. apartatuaren azken paragrafoa aldatzen da, honela idatzita uzteko:

“Garatuko da bat etorriz foru agindu honen eranskineko 4. oinarriko 10. apartatuan eta 5. oinarritik 8.era bitarteko apartatuetan xedatutakoarekin”.

Hamasei.–Eranskinaren 2. oinarriaren 3. apartatua aldatzen da, honela idatzita uzteko:

“3. Foru agindu honen xedeko irakaskuntzetan eskumena duen zuzendaritza nagusiaren ebazpen batean finkatuko dira, ikasturte bakoitzerako, onarpen prozesuaren epe arruntaren datak eta jarraibideak eta ikaspostu hutsak esleitzeko ondoko prozedurarenak, baita horiek garatzeko beste puntu batzuk ere”.

Hamazazpi.–Eranskinaren 2. oinarriaren 4. apartatuaren lehen paragrafoa aldatzen da, honela idatzita uzteko:

“4. Erdi mailako eta goi mailako Lanbide Heziketako zikloak, oro har, hogei ikasle sartu berrirekin eta errepikatzen dutenekin antolatuko dira, eta gehienez ere hogeita bost ikasle izanen dituzte guztira. Baldin ikasle errepikatzaileen kopurua dela-eta ezin badira hogei ikasle sartu berri izan, ikastetxeko zuzendariak Hezkuntza Departamentuari proposatzen ahal izanen dio murritz dezala sartu berrientzako ikaspostuen kopurua, bat etorriz 2. oinarri honetako 7. apartatuan ezarritakoarekin. Hezkuntza Departamentuak erabakiko du zenbat ikaspostu izanen diren sartu berrientzat, departamentu horrek berak egindako plangintzaren arabera”.

Hemezortzi.–Eranskinaren 2. oinarriaren 6. apartatua kentzen da.

Hemeretzi.–Eranskinaren 2. oinarriaren 7. apartatua aldatzen da, honela idatzita uzteko:

“7. Ikastetxeko zuzendaritzak adierazi behar du, Hezkuntza Departamentuak zehazten duen prozeduraren bidez, zein den ikasle sartu berrientzako proposamena, eskaintzen duen ziklo, kurtso eta lantegi bakoitzerako. Ikasle sartu berrien kopurua izan daiteke aurreko apartatuetan oro har ezarritakoa baino handiagoa edo txikiagoa.

Hezkuntza Departamentuak zehaztuko du, onartze prozesuan barrena, zein den sartu berrientzako ikaspostuen kopurua talde bakoitzean. Horretarako, honako hauek izanen ditu kontuan: zein den foru agindu honetan ezarritako ikaspostuen erreserba, ea badagoen hurrengo ikasmailara igaroko ez den ikaslerik, eta zenbat ikaslek egin duten matrikula ikasketekin jarraitzeko ikasturte berean edo hurrengoan. Matrikula egin beharko da oinarri honetako 3. apartatuan aipatzen den urteko ebazpenean adierazitako egunetan.”

Hogei.–Eranskinaren 4. oinarriko 1. eta 2. apartatuak aldatzen dira, honela idatzita uzteko:

“1. Onartze prozesuko epe arruntean, eskatzaile bakoitzak eskabide bakarra aurkeztu beharko du, behar bezala beterik. Eredu ofiziala bete beharko da, zeina eranskin honetako 2. oinarriko 3. apartatuan aipatutako urteko ebazpenean zehaztuko baita. Eskabidearekin batera, errekeritutako dokumentu guztiak aurkeztu beharko dira. Izena emateko orria telematika bidez aurkeztuko da, Hezkuntza Departamentuak horretarako gaitzen duen webgunean; edo, bestela ere, lehen aukera moduan hautatutako ikastetxearen idazkaritzan, bertara joanda. Webgune hori irisgarria izanen da pertsona guztientzat, indarreko arauetan xedatutakoaren arabera.

Izena emateko orria aurkeztean joko da interesdunak baimena ematen duela onartutako ikasleen zerrendetan agertu behar duten datu pertsonalak argitaratzeko.

2. Ikasle berarentzat eskabide bat baino gehiago aurkezten bada, ikasle hori kanporatu eginen da onartzeko prozesuko epe arruntetik.

Kasu horietan, eskabideak aurkezteko ohiko epearen ondoren horietako bati uko egiten bazaio ere, bikoiztutzat joko da eskabidea.”

Hogeita bat.–Eranskinaren 4. oinarriari 2 bis apartatua gehitzen zaio. Hona testua:

“2 bis. Ikasleak izena emateko eskaera egiten duen ikasturtean zer ikastetxetan egon den matrikulaturik, ikastetxe horrek izena emateko orria izapidetzeko laguntza emanen dio hala eskatzen duen ikasleari (ikaslea adinez nagusia denean) edo ikaslearen guraso-ahala duten gurasoei edo legezko ordezkariei (ikaslea adingabea denean). Hortaz, eskatzaileek hala eskatzen badiote, ikastetxe horrek telematika bidez aurkeztu beharko du eskaera, eskuordeturik.

Horretarako, eskatzaileek dagozkien ikastetxeetako idazkaritzara jo ahal izanen dute laguntza hori eskatzeko. Ikastetxeek zainduko dute izena emateko orriak behar bezala betetzen direla, eta haiekin batera aurkeztu beharreko dokumentazioa aurkezten dela.”

Hogeita bi.–Eranskinaren 4. oinarriaren 3. apartatuaren lehen gidoia aldatzen da, honela idatzita uzteko:

“–Lehentasun ordenaren arabera, kasuan kasuko eskaerak edo aukerak. Aukera bakoitzean, ikasmaila (1.a edo 2.a), heziketa zikloa, ikastetxea, hizkuntza eta, kasua bada, txanda agertuko dira beti. Eskatzaile bakoitzak gehienez ere 6 aukera jar ditzake izena emateko orrian. Baldin ikasleek ikastetxez aldatu nahi badute eta ez badakite hurrengo mailara igaroko diren edo ez, 1. eta 2. ikasmailetarako egin dezakete eskaera. Horrelakoetan, ikasleak hautara dituen 6 aukeretatik bi bete dituela zenbatuko da”.

Hogeita hiru.–Eranskinaren 4. oinarriaren 6. apartatua aldatzen da, honela idatzita uzteko:

“6. Izena emateko orriko datuak eskabideak aurkezteko epe arrunta amaitu arte aldatzen edo zuzentzen ahalko dira.

Izena emateko orriak aurkezteko epe arrunta bukatu ondoan, ezin izanen da inolako arrazoirengatik beste eskaerarik egin edo eskaerak aldatu, ezta bertan eskatutako aukeren lehentasun ordena ere.

Eskatutako aukera bakoitzeko, ikasle bakoitza ikaspostu batean ageriko da lehentasun hurrenkeraren araberako zerrendan, zeina foru agindu honetan ezarritako irizpideen arabera eratuko baita. Eskatzaileari ikaspostu hau esleituko zaio: ikaslea onartu duten ikastetxeen artetik lehena, ikasleak izena emateko orrian adierazitako lehentasun ordenaren arabera.”

Hogeita lau.–Eranskinaren 4. oinarrian 6 bis apartatua gehitzen da. Hona testua:

“6 bis. Onartze prozesuaren emaitza argitara emanen da Hezkuntza Departamentuak horretarako gaitzen duen webgunean, zeina irisgarria izanen baita indarrean dagoen araudian xedatutakoaren arabera. Eskaeren zerrendan adieraziko da zein ikasle geratu diren onarpen prozesutik kanpo, zein onartu diren eta zein dauden itxarote zerrendan, bakoitza bere baremazioarekin. Era berean, ikastetxeek informazio hori bera emanen dute argitara, zeinek bere ikastetxeari buruzkoa baino ez.

Erreklamazioa aurkeztu ahal izanen da parte hartzen ez duten ikasleen, ikasle onartuen eta itxaron zerrendan daudenen behin-behineko zerrenden aurka, edo onartze prozesuari uko egin ahal izanen zaio. Ikasleak zer ikastetxetan aurkeztu zuen izena emateko orria, berdin bertara joanda edo telematika bidez aurkeztu, ikastetxe horretako idazkaritzara bidali beharko da erreklamazioa edo ukoa. Hiru egun balioduneko epea izanen da horretarako, hizpide ditugun behin-behineko zerrendak argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera zenbatzen hasita.

Onartze prozesuari uko eginez gero, izena emateko orrian adierazitako aukera guztiei eginen zaie uko, beti. Prozesu osoan barrena egin ahal izanen zaio uko onartze prozesuari berari.

Behin erreklamazioak ebatzita, aurkeztutako ukoak aplikatuta eta, kasua bada, matrikula ez formalizatzeagatik eskatzaileak baztertuta, behin betiko zerrendak argitaratuko dira, bakoitzean dagokion baremazioa adierazita. Zerrenda horiek argitaratuko dira Hezkuntza Departamentuak horretarako gaitzen duen webgunean, baita ikastetxe bakoitzean ere (ikastetxe bakoitzak berari dagokin informazioa baizik ez du argitaratuko).”

Hogeita bost.–Eranskinaren 4. oinarriaren 7. apartatuaren bigarren paragrafoa aldatzen da, honela idatzita uzteko:

“Zerrenda horietan aplikatzekoak dira erreserba portzentajeak eta lehentasun irizpideak, foru agindu honen 5. oinarritik 8.era bitarte lehenbiziko fase horretarako ezarritakoak”.

Hogeita sei.–Eranskinaren 4. oinarriaren 8. apartatuaren bigarren paragrafoa aldatzen da, honela idatzita uzteko:

“Zerrenda horretan aplikatzekoak dira foru agindu honen 5. oinarritik 8.era bitarte bigarren fase horretarako ezarritako lehentasun irizpideak”.

Hogeita zazpi.–Eranskinaren 4. oinarriaren 10. apartatua aldatzen da, honela idatzita uzteko:

“10. Epe arrunteko onarpen prozesua bukatutakoan, hutsik gelditzen diren ikaspostuak multzokaturik eskainiko dira, ikaspostu hutsak esleitzeko prozedura baten bidez. Horretarako, eskatzaile bakoitzak eskabide bakarra aurkeztu beharko du, eredu ofizialaren araberakoa. Bertan, hamar aukera jar daitezke gehienez, lehentasun ordenaren arabera.

Ikaspostu hutsak esleitzeko prozeduran onartuta daudenen behin betiko zerrenda argitaratu ondoren, baliorik gabe geldituko dira osatu gabeko eskaerak, existitzen ez direnak, datuak behar ez diren laukitxoetan dituztenak edo parte-hartzaileak eskatzen ahal dituen ikaspostuekin bat ez datozenak. Halaber, eskatzaileak daturen bat oker ematen badu edo eman gabe uzten badu, ezin izanen du halakorik aipatu geroko erreklamazioetan, ez eta ondorioztatu ere hargatik bere interes nahiz eskubideak urratu direla.

Izena emateko orriko datuak aldatu edo zuzendu ahal izanen dira harik eta ikaspostu hutsak esleitzeko prozedurarako eskaerak aurkezteko epea amaitzen den arte. Epe hori bukatu ondoan, ezin izanen da inolako arrazoirengatik beste eskaerarik egin edo eskaerarik aldatu, ezta bertan eskatutako aukeren lehentasun ordena ere.

Foru agindu honen 5. oinarritik 8.era bitarte horretarako ezarritako irizpideak betez eginen da ikaspostu hutsak esleitzeko prozedura.

Ikasturte bakoitzerako onarpen prozesuko egutegia eta jarraibideak onesten dituen urteko ebazpen batean zehaztu eta finkatuko da egutegia.”

Hogeita zortzi.–Eranskinaren 4. oinarriari 10 bis apartatua gehitzen zaio. Hona testua:

“10 bis. Eskabideak ikasturtea hasi ondoren egiteko aldia: Gerta daiteke zenbait ziklo eta ikastetxetan ikaspostu hutsak egotea ikaspostu hutsak esleitzeko prozeduraren matrikulazioa bukatu ondoren eta, gainera, ez egotea itxaron zerrendarik, ez prozedura horren ondoriozkorik ez eta onartze epe arruntaren ondoriozkorik ere. Horrelakoetan, ikaspostu bat eskatzen ahalko dute honako hauek:

a) Onartze prozesuan izena emateko orria aurkeztu dutenek eta, apartatu honetan aipatzen den epea hasteko unean, ikasposturik ez dutenek Nafarroako hezkuntza sisteman.

b) Ikaspostua eskatzen dutenek, baldin eta eskabidea gerora sortutako salbuespenezko beste inguruabar batzuen ondorioz egin bada. Kasu horietan, Nafarroako Eskolatze Batzorde Nagusia arduratuko da aipatutako salbuespenezko inguruabarrak aztertzeaz eta, hala badagokio, dagozkion eskabideak baimentzeaz.

Ikasturtea hasi ondotik egiten diren gainerako eskabideei aplikatuko zaie apirilaren 28ko 33/2021 Foru Dekretuaren 36.1 artikuluan ezarritakoa (artikulu horretan adierazten da ehuneko 10 ere handitu daitekeela ikasleen kopuru maximoa taldeko). Horri dagokionez, zainduko da, batik bat, hezkuntza laguntzako berariazko premia duten ikasleek presentzia orekatua dutela funts publikoekin finantzatutako ikastetxeetan; horretarako, kontuan hartu beharko da zein den hezkuntza laguntzako berariazko premia duten ikasleen eskolatze indizea -ikastetxe bakoitzari dagokiona eta eranskin honen 14 bis oinarrian adierazitakoa-.

Eranskin honetako 2. oinarriko 3. apartatuan aipatzen den urteko ebazpenean, epealdi honetako eskaerei buruzko jarraibideak garatuko dira.”

Hogeita bederatzi.–Eranskinaren 5. oinarriaren 1. apartatuaren d) letra kentzen da.

Hogeita hamar.–Eranskinaren 5. oinarriaren 4. apartatuaren c) letrako hirugarren gidoia kentzen da (hasierako lanbide kualifikazioko programei buruzkoa).

Hogeita hamaika.–Eranskinaren 5. oinarriaren 7. apartatuaren c) letraren lehen gidoia aldatzen da, honela idatzita uzteko:

“–Lehena: gainditurik dutenak erdi mailako heziketa zikloetara sartzeko proba edo erdi mailako zikloetara sartzeko prestakuntza ikastaro espezifikoa, baldin eta ez badituzte betetzen erdi mailako heziketa zikloetan sartzeko beste baldintza batzuk”.

Hogeita hamabi.–Eranskinaren 5. arauaren 9. apartatuaren b) letra aldatzen da, honela idatzita uzteko:

“b) Bigarrena: Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatuaren titulua edo horren baliokidea aurreko ikasturteetan eskuratu dutenak, eta erdi mailako heziketa zikloetan sartzeko beste baldintzarik betetzen ez dutenak, edo inskripzioaren xedeko erdi mailako heziketa zikloan sartzeko lehentasunik ematen duen, edo ez duen, Oinarrizko Lanbide titulua lortzen dutenak lehenagoko ikasturteetan, edo gainditurik dutenak erdi mailako zikloetan sartzeko proba, erdi mailako zikloetan sartzeko berariazko prestakuntza ikastaro bat, baldin eta erdi mailako heziketa zikloetan sartzeko beste baldintzarik betetzen ez badute”.

Hogeita hamahiru.–Eranskinaren 5. arauaren 12. apartatuaren b) letra aldatzen da, honela idatzita uzteko:

“b) Bigarrena: Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatuaren titulua edo horren baliokidea aurreko ikasturteetan eskuratu dutenak, eta erdi mailako heziketa zikloetan sartzeko beste baldintzarik betetzen ez dutenak, edo inskripzioaren xedeko erdi mailako heziketa zikloan sartzeko lehentasunik ematen duen, edo ez duen, Oinarrizko Lanbide titulua lortzen dutenak lehenagoko ikasturteetan, edo gainditurik dutenak erdi mailako zikloetan sartzeko proba, erdi mailako zikloetan sartzeko berariazko prestakuntza ikastaro bat, baldin eta erdi mailako heziketa zikloetan sartzeko beste baldintzarik betetzen ez badute”.

Hogeita hamalau.–Eranskinaren 6. oinarriko 4. apartatuko a) eta b) letrak aldatzen dira, honela idatzita uzteko:

“a) 1. sarrera taldea: 6. oinarri honen 1.a) apartatuan adierazitako titulu edo ziurtagirietako bat duten ikasleak, sarrera proba gainditu izanaren ziurtagiria izan ezik, eta, zein den kasua, Gaitasun Artistikoaren Proba gainditu izanaren ziurtagiria dutenak. Oro har, ikaspostuen %80-90eko erreserba izanen du.

b) 2. sarrera taldea: zikloetan sartzeko proba gainditu izanaren ziurtagiria duten ikasleak, eta, hala badagokio, Gaitasun Artistikoaren Proba gainditu izanaren ziurtagiria, eta, gainera, sarrerako beste baldintzarik betetzen ez dutenak. Oro har, ikaspostuen %10-20ko erreserba izanen du.”

Hogeita hamabost.–Eranskinaren 7. oinarriaren 1. apartatuaren a) letra aldatzen da, honela idatzita uzteko:

“a) Honako titulu hauetako bat, gutxienez, edo haien baliokideak izatea:

–Lanbide Heziketako teknikari titulua.

–Arte Plastikoetako eta Diseinuko teknikari titulua.

–Batxilergo titulua.

–Goi Mailako teknikari titulua.

–Unibertsitateko gradudun titulua.”

Hogeita hamasei.–Eranskinaren 7. oinarriaren 4. apartatuaren a), b) eta c) letrak aldatzen dira, honela idatzita uzteko:

“a) 1. sarrera taldea: Batxilergo titulua edo baliokidea duten ikasleak. Oro har, ikaspostuen %50-60ko erreserba izanen du.

b) 2. sarrera taldea: Lanbide Heziketako teknikari titulua edo Arte Plastikoetako eta Diseinuko teknikari titulua duten ikasleak. Oro har, ikaspostuen %35-45eko erreserba izanen du.

Sarrera talde horren barnean daude Nafarroan prestakuntza ikastaroa edo borondatezko irakasgaien ikastaroa egin duten ikasleak nahiz egin ez dutenak.

c) 3. sarrera taldea: baldintza hauetako bat betetzen dutela frogatzen duten ikasleak:

–Gainditurik izatea goi mailako zikloetan sartzeko proba bat eta ez betetzea goi mailako heziketa zikloetan sartzeko beste baldintzarik.

–Goi Mailako teknikari titulu baten edo Unibertsitateko gradudun titulu baten jabe izatea.

–Apartatu honetan aipatutako titulu edo ziurtagiri baten baliokide den titulu baten jabe izatea.

Oro har, ikaspostuen %5-10eko erreserba izanen du.”

Hogeita hamazazpi.–Eranskinaren 7. oinarriaren 7. apartatuaren b) letra aldatzen da, honela idatzita uzteko:

“b) 2. sarrera taldea:

–Lehendabizikoa: aurreinskripzioa egiten den ikasturte berean Lanbide Heziketako teknikari titulua edo Arte Plastikoetako eta Diseinuko teknikari titulua lortzen dutenak eta aurreinskripzioa egiten den ikasturte berean sarbide ikastaroa (aukerako irakasgaiak) Nafarroan egin dutenak.

–Bigarrena: Lanbide Heziketako teknikari titulua edo Arte Plastikoetako eta Diseinuko teknikari titulua lortu eta lehen apartatuko egoeran ez daudenak eta, gainera, goi mailako heziketa zikloetan sartzeko beste baldintzarik betetzen ez dutenak.”

Hogeita hemezortzi.–Eranskinaren 7. oinarriaren 7. apartatuaren c) letra aldatzen da, honela idatzita uzteko:

“–Lehena: Nafarroan goi mailako zikloetan sartzeko probaren bat gainditzen dutenak, inskripzioaren xedeko goi mailako heziketa ziklo batean sartzeko lehentasuna ematen duen proba-modalitate batean, edo beste autonomia erkidego batean inskripzioaren xedeko goi mailako heziketa ziklo batean sartzeko modua ematen duen proba bat, edo 25 urtetik gorakoentzat unibertsitatean sartzeko probaren bat, inskripzioaren xedeko goi mailako heziketa zikloan lehentasunez sartzeko aukera ematen duena, eta goi mailako heziketa zikloetan sartzeko beste baldintzarik betetzen ez dutenak.

–Bigarrena: Nafarroan goi mailako zikloetan sartzeko probaren bat gainditzen dutenak, inskripzioaren xedeko goi mailako heziketa ziklo batean lehentasunik gabe sartzeko aukera ematen duen modalitate batean, edo 25 urtetik gorakoentzat unibertsitatean sartzeko probaren bat, inskripzioaren xedeko goi mailako heziketa zikloan lehentasunik gabe sartzeko modua ematen duen aukera batean, eta goi mailako heziketa zikloetan sartzeko beste baldintzarik betetzen ez dutenak.”

Hogeita hemeretzi.–Eranskinaren 7. oinarriaren 9. apartatuaren a), b) eta c) letrak aldatzen dira, honela idatzita uzteko:

“a) Lehendabizikoa: aurreinskripzioa egiten den ikasturte berean Lanbide Heziketako teknikari titulua edo Arte Plastikoetako eta Diseinuko teknikari titulua lortzen dutenak; aurreinskripzioa egiten den ikasturte berean sarbide ikastaroa (aukerako irakasgaiak) Nafarroan egin dutenak; aurreinskripzioa egiten den ikasturte berean Batxilergo titulua edo baliokidea inskripzioaren xedeko goi mailako heziketa zikloan sartzeko lehentasuna ematen duen modalitate batean lortu dutenak, eta gainera, inskripzioaren xedeko goi mailako heziketa zikloan sartzeko lehentasuna ere ematen duten batxilergoko irakasgaiak egin dituztenak; aurreinskripzioa egiten den ikasturte berean Batxilergo titulua edo baliokidea inskripzioaren xedeko goi mailako heziketa zikloan sartzeko lehentasuna ematen duen modalitate batean lortu dutenak, eta inskripzioaren xedeko goi mailako heziketa zikloan sartzeko lehentasuna ere ematen duten batxilergoko irakasgaiak egin ez dituztenak; eta aurreinskripzioa egiten den ikasturte berean Batxilergo titulua edo baliokidea lortzen dutenak inskripzioaren xedeko goi mailako heziketa zikloan sartzeko lehentasunik ematen ez duen modalitate batean.

b) Bigarrena: goi mailako zikloetan sartzeko probaren bat Nafarroan gainditu dutenak, inskripzioaren xedeko goi mailako heziketa ziklo batean sartzeko lehentasuna ematen duena, edo goi mailako zikloetan sartzeko probaren bat beste erkidego autonomo batean, inskripzioaren xedeko goi mailako heziketa ziklo batean sartzeko aukera ematen duena, edo 25 urtetik gorakoentzat unibertsitatean sartzeko probaren bat, inskripzioaren xedeko goi mailako heziketa zikloan sartzeko lehentasuna ematen duen aukera batean, eta goi mailako heziketa zikloetan sartzeko beste baldintzarik betetzen ez dutenak.

c) Hirugarrena: Lanbide Heziketako teknikari titulua edo Arte Plastikoetako eta Diseinuko teknikari titulua lortu dutenak, eta lehen apartatuko egoeran ez daudenak eta, gainera, goi mailako heziketa zikloetan sartzeko beste baldintzarik betetzen ez dutenak; aurreko ikasturteetan Batxilergo titulua edo baliokidea inskripzioaren xedeko goi mailako heziketa ziklo batean sartzeko lehentasuna ematen duen modalitate batean lortu dutenak, inskripzioaren xedeko goi mailako heziketa zikloan sartzeko lehentasuna ere ematen duten batxilergoko irakasgaiak egin eta goi mailako heziketa zikloetan sartzeko beste baldintzarik betetzen ez dutenak; aurreko ikasturteetan Batxilergo titulua edo baliokidea inskripzioaren xedeko goi mailako heziketa ziklo batean sartzeko lehentasuna ematen duen modalitate batean egin dutenak, eta goi mailako heziketa zikloetan sartzeko beste baldintzarik betetzen ez dutenak; eta aurreko ikasturteetan Batxilergo titulua edo baliokidea inskripzioaren xedeko goi mailako heziketa ziklo batean sartzeko lehentasuna ematen ez duen modalitate batean lortu dutenak, eta goi mailako heziketa zikloetan sartzeko beste baldintzarik betetzen ez dutenak.”

Berrogei.–Eranskinaren 8. oinarriaren 1. apartatuaren a) letra aldatzen da, honela idatzita uzteko:

“a) Honako titulu edo ziurtagiri hauetako bat izatea, gutxienez:

–Arte Plastikoetako eta Diseinuko teknikari titulua.

–Lanbide Heziketako teknikari titulua.

–Batxilergo titulua.

–Goi Mailako teknikari titulua.

–Unibertsitateko gradudun titulua.

–Arte Aplikatuen eta Lanbide Artistikoen gradudun titulua, 1963ko ikasketa planari edo plan esperimentalari dagokiona.

–Ondorio akademikoetarako aurreko horietakoren baten baliokide diren beste ikasketa batzuk gaindituak izatea.

–Goi mailako heziketa zikloetan sartzeko proba edo 25 urtetik gorakoak unibertsitatean sartzeko proba”.

Berrogeita bat.–Eranskinaren 8. oinarriaren 2. apartatua aldatzen da, honela idatzita uzteko:

“2. Sarrera proba gaindituta izateagatik sartzen bada, beharrezkoa da gutxienez hemeretzi urte izatea proba egiten den urtean beteta. Halaber, ez da beste titulu edo ziurtagirirako baldintzarik bete beharko Arte Plastikoetako eta Diseinuko goi mailako heziketa zikloetarako”.

Berrogeita bi.–Eranskinaren 8. oinarriaren 4. apartatuko a) eta b) letrak aldatzen dira, honela idatzita uzteko:

“a) 1. sarrera taldea: 8. oinarri honen 1.a) apartatuan adierazitako titulu edo ziurtagirietako bat duten ikasleak, sarrera proba gainditu izanaren ziurtagiria izan ezik, eta, hala badagokio, Gaitasun Artistikoaren Proba gainditu izanaren ziurtagiria dutenak. Oro har, ikaspostuen %80-90eko erreserba izanen du.

b) 2. sarrera taldea: zikloetan sartzeko proba gainditu izanaren ziurtagiria duten ikasleak, edo Gaitasun Artistikoaren Proba gainditu izanaren ziurtagiria, hala badagokio, eta sarrerako beste baldintzarik betetzen ez dutenak. Oro har, ikaspostuen %10-20ko erreserba izanen du”.

Berrogeita hiru.–Eranskinaren 8. oinarriaren 7. apartatuaren a) letraren lehen gidoitik laugarren gidoira aldatzen dira, honela idatzita uzteko:

“–Lehena: Batxilergo titulua Arte modalitatean edo baliokidea lortzen dutenak, edo Arte Plastikoetako eta Diseinuko teknikari titulua, edo baliokidea, aurreinskripzioa egiten den ikasturtean berean.

–Bigarrena: beste modalitate batean Batxilergo titulua edo baliokidea edo Lanbide Heziketako titulua edo baliokidea aurreinskripzioa egiten den ikasturtean berean lortu eta Gaitasun Artistikoaren Proba gainditzen dutenak.

–Hirugarrena: Arte modalitatean Batxilergo titulua edo baliokidea edo Arte Plastikoetako eta Diseinuko titulua edo baliokidea aurreko ikasturteetan lortu eta sartzeko beste baldintzarik betetzen ez dutenak.

–Laugarrena: beste modalitate batean Batxilergo titulua edo baliokidea edo Lanbide Heziketako teknikari titulua edo baliokidea aurreko ikasturteetan lortu, Gaitasun Artistikoaren Proba gainditu eta sartzeko beste baldintzarik betetzen ez dutenak.”

Berrogeita lau.–Eranskinaren 8. oinarriaren 7. apartatuaren b) letraren lehen eta bigarren gidoiak aldatzen dira, honela idatzita uzteko:

“–Lehena: goi mailako zikloetan sartzeko probaren bat Nafarroan gainditu dutenak, inskripzioaren xedeko goi mailako heziketa ziklo batean sartzeko lehentasuna ematen duen proba-modalitate batean; edo goi mailako zikloetan sartzeko probaren bat beste autonomia erkidego batean gainditu dutenak, inskripzioaren xedeko goi mailako heziketa ziklo batean sartzeko aukera ematen duena; edo 25 urtetik gorakoentzat unibertsitatean sartzeko probaren bat, inskripzioaren xedeko goi mailako heziketa zikloan lehentasunez sartzeko aukera ematen duena, eta goi mailako heziketa zikloetan sartzeko beste baldintzarik betetzen ez dutenak.

–Bigarrena: goi mailako zikloetan sartzeko probaren bat Nafarroan gainditzen dutenak, inskripzioaren xedeko goi mailako heziketa ziklo batean lehentasunik gabe sartzeko aukera ematen duen proba-modalitate batean, edo 25 urtetik gorakoentzat unibertsitatean sartzeko probaren bat, inskripzioaren xedeko goi mailako heziketa zikloan lehentasunik gabe sartzeko aukera ematen duena, eta goi mailako heziketa zikloetan sartzeko beste baldintzarik betetzen ez dutenak.

Dagokion ikasturteko onarpen prozeduraren jarraibideak eta egutegia onesten dituen urteroko ebazpenaren eranskinetan agertuko dira Nafarroan Arte Plastikoetako eta Diseinuko lanbide ikasketen goi mailako heziketa zikloetan sartzeko lehentasuna ematen duten goi mailako heziketa zikloetako sarrera probaren modalitateak, eta 25 urtetik gorakoak unibertsitatean sartzeko probarako aukerak.”

Berrogeita bost.–Eranskinaren 8. oinarriaren 9. apartatuaren a)tik e)ra doazen letrak aldatzen dira, honela idatzita uzteko:

“a) Lehenbizikoa: Batxilergo titulua Arte modalitatean edo baliokidea lortzen dutenak, edo Arte Plastikoetako eta Diseinuko teknikari titulua, aurreinskripzioa egiten den ikasturtean berean.

b) Bigarrena: beste modalitate batean Batxilergo titulua edo baliokidea edo Lanbide Heziketako teknikari titulua edo baliokidea aurreinskripzioa egiten den ikasturtean berean lortu, eta Gaitasun Artistikoaren Proba gainditzen dutenak.

c) Hirugarrena: Arte modalitatean Batxilergo titulua edo baliokidea edo Arte Plastikoetako eta Diseinuko teknikari titulua edo baliokidea aurreko ikasturteetan lortu, eta sartzeko beste baldintzarik betetzen ez dutenak.

d) Laugarrena: beste modalitate batean Batxilergo titulua edo baliokidea edo Lanbide Heziketako teknikari titulua edo baliokidea aurreko ikasturteetan lortu, Gaitasun Artistikoaren Proba gainditu, eta sartzeko beste baldintzarik betetzen ez dutenak”.

e) Bosgarrena: goi mailako zikloetan sartzeko probaren bat Nafarroan gainditu dutenak, inskripzioaren xedeko goi mailako heziketa ziklo batean sartzeko lehentasuna ematen duen proba-modalitate batean; edo goi mailako zikloetan sartzeko probaren bat beste autonomia erkidego batean gainditu dutenak, inskripzioaren xedeko goi mailako heziketa ziklo batean sartzeko aukera ematen duena; edo 25 urtetik gorakoentzat unibertsitatean sartzeko probaren bat, inskripzioaren xedeko goi mailako heziketa zikloan lehentasunez sartzeko aukera ematen duena, eta goi mailako heziketa zikloetan sartzeko beste baldintzarik betetzen ez dutenak.”

Berrogeita sei.–Eranskinaren 8. oinarriaren 12. apartatuaren a)tik e)ra doazen letrak aldatzen dira, honela idatzita uzteko:

“a) Lehenbizikoa: Batxilergo titulua Arte modalitatean edo baliokidea lortzen dutenak, edo Arte Plastikoetako eta Diseinuko teknikari titulua, edo baliokidea, aurreinskripzioa egiten den ikasturtean berean.

b) Bigarrena: beste modalitate batean Batxilergo titulua edo baliokidea edo Lanbide Heziketako teknikari titulua edo baliokidea aurreinskripzioa egiten den ikasturtean berean lortu, eta Gaitasun Artistikoaren Proba gainditzen dutenak.

c) Hirugarrena: Arte modalitatean Batxilergo titulua edo baliokidea edo Arte Plastikoetako eta Diseinuko teknikari titulua edo baliokidea aurreko ikasturteetan lortu, eta sartzeko beste baldintzarik betetzen ez dutenak.

d) Laugarrena: beste modalitate batean Batxilergo titulua edo baliokidea edo Lanbide Heziketako teknikari titulua edo baliokidea aurreko ikasturteetan lortu, Gaitasun Artistikoaren Proba gainditu, eta sartzeko beste baldintzarik betetzen ez dutenak.

e) Bosgarrena: goi mailako zikloetan sartzeko probaren bat Nafarroan gainditu dutenak, inskripzioaren xedeko goi mailako heziketa ziklo batean sartzeko lehentasuna ematen duen proba-modalitate batean; edo goi mailako zikloetan sartzeko probaren bat beste autonomia erkidego batean gainditu dutenak, inskripzioaren xedeko goi mailako heziketa ziklo batean sartzeko aukera ematen duena; edo 25 urtetik gorakoentzat unibertsitatean sartzeko probaren bat, inskripzioaren xedeko goi mailako heziketa zikloan lehentasunez sartzeko aukera ematen duena, eta goi mailako heziketa zikloetan sartzeko beste baldintzarik betetzen ez dutenak.”

Berrogeita zazpi.–Apirilaren 29ko 54/2016 Foru Aginduaren eranskinaren 9. oinarria kentzen da.

Berrogeita zortzi.–Eranskinaren 10. oinarriaren 1. apartatua aldatzen da, honela idatzita uzteko:

“1. Heziketa ziklo bateko bigarren ikasmailara sartzeko, baldintza hau bete beharko da: bigarren ikasmailara igotzeko moduan egotea, Nafarroan Lanbide Heziketako zikloen eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko zikloen ebaluazioa arautzen duen indarreko araudiak ezartzen duenarekin bat”.

Berrogeita bederatzi.–Eranskinaren 10. oinarriaren 2. apartatuaren b) letra aldatzen da, honela idatzita uzteko:

“b) Bigarrena: igotzeko moduan daudenak, moduluren bat gainditu ez badute ere”.

Berrogeita hamar.–Eranskinaren 11. oinarriari hirugarren eta laugarren paragrafoak gehitzen zaizkio, idazketa honekin:

“Eskolatuta eta matrikulatuta dagoena ez den beste ikastetxe batean onartutako ikasle bat ikaspostu batean matrikulatzen denean, automatikoki galduko du jatorrizko ikastetxeko ikaspostua. Onarpena eskatu den ikasturtean izanen ditu ondorioak erabaki horrek.

Ikasle bat ikastetxe publiko edo ikastetxe pribatu itundu batean matrikulatzen denean, nahitaez errespetatu beharko da ikastetxearen hezkuntza proiektua edo proiektu funtzionala, dagokionaren arabera, baita ikastetxearen berezko nortasuna ere, alde batera utzi gabe indarreko araudiak ikasleei eta horien familiei aitortzen dizkien eskubideak.”

Berrogeita hamaika.–Eranskinaren 12. oinarriaren 4. apartatuaren l) letra kentzen da.

Berrogeita hamabi.–Eranskinaren 12. oinarriaren 5. apartatuaren b) letraren lehen paragrafoa aldatzen da, honela idatzita uzteko:

“b) Lanbide Heziketako teknikari titulua edo Arte Plastikoetako eta Diseinuko teknikari titulua duten ikasleak: hurrengo formularen arabera kalkulatuko da sarrerako nota, eta bi dezimalekin adieraziko da; horiek ehunen hurbilenera biribilduko dira eta, erdian izanez gero, gora biribilduta”.

Berrogeita hamahiru.–Eranskinaren 12. oinarriaren 5. apartatuaren b) letraren azken laugarren paragrafoa eta azken hirugarren paragrafoa aldatzen dira, honela idatzita uzteko:

“Goi mailako zikloan sartu nahi duten Lanbide Heziketako teknikari titulua edo Arte Plastikoetako eta Diseinuko teknikari titulua duten ikasleen sarrerako nota 14 puntukoa izaten ahal da, gehienez ere.

Erdi mailako heziketa zikloko batez besteko nota, Lanbide Heziketako zikloen, Arte Plastikoetako eta Diseinuko zikloen eta Kirol Ikasketetako zikloen ebaluazioa arautzen duten foru aginduetan ezartzen denaren arabera kalkulatuko da.”

Berrogeita hamalau.–Apirilaren 29ko 54/2016 Foru Aginduaren eranskinaren 12. oinarriaren 6. apartatua kentzen da.

Berrogeita hamabost.–Eranskinaren 12. oinarriaren 7. apartatua aldatzen da, honela idatzita uzteko:

“7. Honela lortuko da heziketa zikloetako bigarren ikasmailan sartzeko nota: Nafarroaren curriculumaren arabera lehen ikasmailan sekuentziatutako prestakuntza moduluen edo, hala badagokio, blokeen batezbesteko aritmetikoa izanen da, Lanbide Heziketako zikloen kasuan; Arte Plastikoetako eta Diseinuko zikloen kasuan, Nafarroaren curriculumaren arabera lehen ikasmailan sekuentziatutako prestakuntza moduluen edo, hala badagokio, blokeen batezbesteko aritmetiko haztatua izanen da”.

Berrogeita hamasei.–Eranskinaren 13. oinarriaren 1. apartatuaren hirugarren paragrafoa aldatzen da, honela idatzita uzteko:

“Ikastetxeek irakaskuntza bakoitzean eta ikasmaila bakoitzean matrikula formalizatzeko eskatuko den dokumentazioa erakutsi beharko dute, ikastetxean bertan zein euren webgunean”.

Berrogeita hamazazpi.–Eranskinaren 13. oinarriaren 4. apartatuari bigarren paragrafo bat gehitzen zaio, idazketa honekin:

“Aukera hobetzeko prozedura aplikatzeak ikaspostuak askatzea ekarriko du, eta ikaspostu horiek dagokion behin betiko zerrendan esleituko dira”.

Berrogeita hemezortzi.–Eranskinaren 13. oinarriaren 8. apartatua aldatzen da, honela idatzita uzteko:

“8. Ikastetxe batean matrikulatutako ikasleek ikasturtea hasteko zehazturiko epeetan ikastetxe horretara bertaratzeko betebeharra izanen dute.

Matrikula erdi mailako edo goi mailako prestakuntza zikloetan egin duten ikasleak, arrazoirik azaldu gabe, 15 eguneko epean (ikasturtea hasten denetik) klaseetan hasten ez badira, ikastetxeak ofizioz baja emanen die eta matrikularen ondoriozko eskubide guztiak galduko dituzte. Alabaina, eta kasu zehatz bakoitzerako, Hezkuntza Departamentuak epe hori luzatzen ahalko du, alegatutako arrazoiak aztertu eta baietsi ondoren. Nolanahi ere, arrazoiak epe hori baino lehen jakinarazi beharko dira. Horretarako, ikastetxeek inguruabar horren berri emanen diote Hezkuntza Departamentuari, jakinaren gainean egon dadin eta behar bezala balora dezan.

Sartu behar hori -eta beharra ez betetzeak dakartzan ondorioak- ikasleei aplikatuko zaie baldin eta, onartzeko ohiko prozesuan parte hartu ez arren, ikastetxe batean matrikulatuta badaude igotzearen edo ikasmaila errepikatzearen ondorioz.”

Berrogeita hemeretzi.–Eranskinaren 14. oinarriaren 1. apartatuaren lehen eta bigarren paragrafoak aldatzen dira, honela idatzita uzteko:

“1. Maiatzaren 3ko Hezkuntzari buruzko 2/2006 Lege Organikoaren 75.4 artikuluan xedatutakoarekin bat, heziketa zikloetan, lehen ikasmailan onartua izateko prozesuko ohiko epearen barruan, ikaspostu bat gordeko da desgaitasunen bat dutenentzat ikasle-talde bakoitzeko. Ikaspostu hori kenduko da, sarbide berriko ikaspostu guztietatik, erreserbako plazaren esleipena jaso duen desgaitasuna duen pertsonari dagokion sarbide-taldetik.

Batek baino gehiagok frogatzen badute desgaitasunen bat dutela sarbide-talde berean edo beste sarbide-talde batean, lehentasun-zerrendan lehena dagoen pertsonari erreserbatuko zaio ikaspostua, foru agindu honetan onarpen-epe arruntaren bigarren faserako adierazitako lehentasun-irizpideak aplikatuta, maila eta ikasketa bakoitzerako, eta dagokion lehentasun-zerrendan duen kokapenaren ondorioz ikasposturik lortu ez badu.”

Hirurogei.–Apirilaren 29ko 54/2016 Foru Aginduaren eranskinaren 14. oinarriaren 2. apartatuaren lehendabiziko paragrafoa aldatzen da, honela idatzita uzteko:

“2. Heziketako zikloetan, onarpen prozesuaren epe arruntean, ikaspostu bat gordeko da talde bakoitzean goi mailako edo goi errendimenduko ikasle kirolarientzat. Ikaspostu hori kenduko da, sarbide berriko plaza guztietatik, erreserbako plazaren esleipena jaso duen goi mailako edo goi errendimenduko kirolariari dagokion sarbide-taldetik”.

Hirurogeita bat.–Eranskinaren 14. oinarriaren 3. apartatuaren lehen eta bigarren paragrafoak aldatzen dira, honela idatzita uzteko:

“3. Maiatzaren 3ko Hezkuntzari buruzko 2/2006 Lege Organikoaren 87.2 artikuluan eta apirilaren 28ko 33/2021 Foru Dekretuaren 36.1 artikuluan xedatutakoarekin bat, heziketa zikloetan, lehen ikasmailan onartua izateko prozesuko ohiko epearen barruan, ikaspostu bat gordeko da hezkuntza laguntzako berariazko premiak dituztenentzat ikasle-talde bakoitzeko. Ikaspostu hori kenduko da, sarbide berriko plaza guztietatik, erreserbako plazaren esleipena jaso duen eta hezkuntza laguntzako berariazko premiak dituen pertsonari dagokion sarbide-taldetik. Hezkuntza laguntzako berariazko premiak dituen ikasletzat hartua izateko, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 71.2 artikuluak ezartzen duenari begiratuko zaio.

Batek baino gehiagok frogatzen badute hezkuntza laguntzako berariazko premiak dituztela sarbide-talde berean edo sarbide-talde desberdinetan, lehentasun-zerrendan lehena dagoen pertsonari erreserbatuko zaio ikaspostua, foru agindu honetan onarpen-epe arruntaren bigarren faserako adierazitako lehentasun-irizpideak aplikatuta, maila eta irakaskuntza bakoitzerako, eta dagokion lehentasun-zerrendan duen kokapenaren ondorioz ikasposturik lortu ez badu.”

Hirurogeita bi.–Eranskinari 14. bis oinarria gehitzen zaio, idazketa honekin:

“14.bis oinarria. Hezkuntza laguntzako berariazko premia duten ikasleen eskolatzearen indizea.

1. Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 87.1 artikuluan xedatutakoa betetzeko eta hartu beharreko neurriak ezartzeko ikastetxe batean hezkuntza laguntzako berariazko premiak dituzten ikasleen proportzio handia biltzen denean helburua baita hezkuntza berdintasunean jasotzeko eskubidea bermatzea ikasle guztiei, Hezkuntza Departamentuak urtero prestatuko du, ikastetxe bakoitzean, hezkuntza laguntzako berariazko premiak dituzten ikasleen eskolatze-indizea.

Indize horrek aintzat hartuko ditu, gutxienez, honako hauek: hezkuntza laguntzako berariazko premien baldintza pertsonalak, eta hartutako hezkuntza-neurriak.

2. Ikastetxe bakoitzeko hezkuntza laguntzako berariazko premiak dituzten ikasleen eskolatze-indize hori sartuko da Lanbide Heziketako eta Arte Plastiketako eta Diseinuko irakaskuntza profesionalen gaian eskumena duen eta onarpen prozesua zehaztuko duen zuzendaritza nagusiaren urteko ebazpenean, eta aintzat hartuko da eskolatzeari dagokionez, foru agindu honetan ezartzen denarekin bat.

3. Hezkuntza laguntzako berariazko premia duten ikasleen eskolaratze indizeak halako ikasleek ikastetxe bakoitzean duten eskolatze egoera islatuko du, Nafarroako hezkuntza sistemaren batezbestekoarekin alderatuta, bai eta ikastetxe bakoitzaren eskolatze indizea ere eragin eremukoei dagokienez. Indize hori banakatuta egonen da, batetik, oinarrizko Lanbide Heziketako prestakuntza zikloetan eta erdi mailako zikloetan, eta, bestetik, goi mailako zikloetan. Indize hori interpretatzeko, honako alderdi hauek hartu beharko dira kontuan:

a) Ulertuko da ikastetxean hezkuntza laguntzako berariazko premia duten ikasleen eskolatze indizea batez bestekoa baino txikiagoa dela, baldin eta ikastetxe hartan ikasten duten ikasleen artean berariazko hezkuntza laguntzako premia dutenen ehuneko handiagoa badute.

b) Ulertuko da ikastetxean hezkuntza laguntzako berariazko premia duten ikasleen eskolatze indizea batez bestekoa baino handiagoa dela, baldin eta ikastetxe hartan ikasten duten ikasleen artean berariazko hezkuntza laguntzako premia dutenen ehuneko txikiagoa badute.

4. Modu banakatuan aztertu ahal izanen dira beste kontzeptu batzuk, modu arrazoituan zehazten direnak Lanbide Heziketako eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakaskuntzen arloan eskumena duen eta irakaskuntza horietan onarpen prozesua zehazten duen zuzendaritza nagusiaren urteko ebazpenean.

5. Hezkuntza Departamentuak, hezkuntza laguntzako berariazko premia duten ikasleen eskolatze indizea kontuan izanik, orokorrean ezarritakoak baino ratio txikiagoak aurreikusten ahalko ditu, eta hezkuntza sistemaren kalitatea eta ekitatea faboratzen duten beste neurri batzuk ere hartzen ahalko ditu.

6. Honela frogatuko da hezkuntza laguntzako berariazko premiak dituen ikasleak izaera hori duela:

a) Hezkuntza Departamentuak ofizioz emanen du ziurtagiri hori, Nafarroako hezkuntza sistemaren barruan hezkuntza laguntzako berariazko premiak dituzten ikasleen errolda kontuan hartuz.

b) Informazio hori ezin bada jaso dagokion erroldatik, nahitaezkoa izanen da eranskin honen 2. oinarriaren 3. apartatuan aipatzen den urteko ebazpenean ezartzen diren frogagiriak aurkeztea.”

Hirurogeita hiru.–Eranskinaren 15. oinarria aldatzen da, honela idatzita uzteko:

“15. oinarria. Informazioa.

1. Ikastetxeen informazioa.

a) Funts publikoekin sostengatutako ikastetxeek onarpen prozesuari buruzko informazioa eman beharko diete ikaspostuaren eskatzaileei, bai ikastetxean bertan, bai euren webgunean.

b) Apirilaren 28ko 33/2021 Foru Dekretuaren 3.2 artikuluaren j) letran ezarritakoarekin bat, ikastetxeek eman beharreko informazioak dagokion hezkuntza proiektua edo proiektu funtzionala bildu beharko du, eta, hala badagokio, baita ikastetxearen berezko izaera ere.

c) Gainera, ikastetxeek onarpen prozesua erregulatzeko araudiari buruzko informazioa jarriko dute eskatzaileen eskura, prozesua ezagutzen eta ebazten laguntzeko, eta, horretarako, mekanismo apropos guztiak egokituko dituzte, onarpen prozesu osoan zehar parte-hartzaileei gardentasuna, publizitatea eta oinarrizko informazioa emateko eginbeharra betetzen dutela bermatzeko. Horretarako, eta pertsona interesdunek horren berri izan dezaten, informazio hori jendaurrean jarri beharko dute, eranskin honen 2. oinarriaren 3. apartatuan aipatzen den urteko ebazpena ere barne hartuta. Ebazpen hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik ikasleak onartzeko eta matrikulatzeko ohiko prozesua amaitzen den egunera arte utzi beharko da ikusgai.

2. Hezkuntza Departamentuaren informazioa.

a) Hezkuntza Departamentuak onarpen prozesuari buruzko oinarrizko informazioa emanen die foru agindu honen xede diren ikasketak eskaintzen dituzten ikastetxeei.

b) Hezkuntza Departamentuak funts publikoekin sostengatutako ikastetxeei buruzko oinarrizko informazioa zabaltzen lagunduko du, eta Lanbide Heziketaren Plangintza eta Berrikuntzarako Zerbitzuari dagokio ikastetxe guztiek ikaspostuen eskatzaileei oinarri honetan aipatzen den informazioa ematen dietela zaintzeko ardura.”

Azken xedapen bakarra.–Indarra hartzea.

Foru agindu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2021eko maiatzaren 4an.–Hezkuntzako kontseilaria, Carlos Gimeno Gurpegui.

Iragarkiaren kodea: F2107267