108. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARTAXOA

Alkatetzaren eskuordetzea ezkontza zibila egiteko

Toki Araubidearen Oinarriei buruzko Legean, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legean eta haiekin bat heldu diren gainerako legeetan ezarritakoari jarraikiz,

EBAZTEN DUT:

–Baimena ematea ezkontza zibila egiteko Artaxoako Udaletxean, 2021eko apirilaren 30ean, eta Udal honetako zinegotzi María Teresa Jurio Vidarteren esku uztea ezkontza zibil hori egiteko ahalmena. Ebazpen hau sinatzen denetik hartuko du indarra eskuordetzeak.

–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Argitara ematen da, interesdun orok jakin dezan.

Artaxoan, 2021eko apirilaren 23an.–Alkatea, Juan Ramón Elorz Domezain.

Iragarkiaren kodea: L2106767