108. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARROITZ

Aldaketa 2021eko plantilla organikoan. Behin betiko onespena

Arroizko Udalak, 2021eko martxoaren 4an egin bilkura berezian, hasiera batean onetsi zuen aldaketa Udalaren 2021eko plantilla organikoan; erabakia 60. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 16an.

Jendaurreko epea iragan baita alegaziorik aurkeztu gabe, espedientea behin betiko onetsita gelditzen da, bat etorriz Nafarroako Toki Administraziori buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 276. artikuluan ezarritakoarekin, eta argitara ematen da, betetzeko Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 19. eta 20. artikuluetan ezarritakoa.

Lan-kontratudunak: liburutegiaren eta gizarte eta kultur animazioaren arduraduna. Lanaldi erdia. D maila. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Mailako osagarria: %12. Egoera: hutsik.

Arroitzen, 2021eko apirilaren 20an.–Alkatea, Antonio Ángel Moleón Segura.

Iragarkiaren kodea: L2106498