108. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARGUEDAS

Aldaketa, hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zergaren koefizienteetan 2021erako. Behin betiko onespena

Arguedasko Udalak, 2021eko otsailaren 19an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zergaren koefizienteak aldatzea 2021erako. Espedientea jendaurrean egon da 30 egun baliodunean, aurrez iragarkia argitaraturik 2021eko 54. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, martxoaren 9an, eta toki erakunde honen iragarki-taulan. Jendaurreko epea iragan denez inork erreklamazio, kexa edo oharrik aurkeztu gabe, hasierako onespenaren erabakia behin betikoa bilakatu da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legeren 325. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Hona hemen hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zergaren koefizienteetan 2021erako egindako aldaketaren behin betiko onespenaren testua:

Lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga

SORTZEALDIA

KOEFIZIENTEA

Urtebetetik behera

0,045

Urtebete

0,055

2 urte

0,11

3 urte

0,2

4 urte

0,25

5 urte

0,29

6 urte

0,3

7 urte

0,13

8 urte

0,06

9 urte

0,06

10 urte

0,06

11 urte

0,06

12 urte

0,06

13 urte

0,06

14 urte

0,06

15 urte

0,06

16 urte

0,06

17 urte

0,13

18 urte

0,14

19 urte

0,35

20 urte

0,36

Aditzera ematen da orok jakin dezan, eta ohartarazten da onespen honen kontra bide hauetakoren bat erabil daitekeela:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Arguedasen, 2021eko apirilaren 26an.–Alkatea, José M.ª Pardo Ayala.

Iragarkiaren kodea: L2106699