108. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALLO

2021eko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

Udalak, 2021eko urtarrilaren 29an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen langileen 2021eko plantilla organikoa; erabakia 2021eko 40. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 22an.

Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, behin betiko onetsi da 2021eko plantilla organikoa, bat etorriz 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

2021eko PLANTILLA ORGANIKOA

Lanpostuen zerrenda

Funtzionarioak.

1.–Izena: idazkaria. Maila: A. Lanpostuko osagarria: %35. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Egoera: hutsik.

2.–Izena: administraria. Maila: C. Mailako osagarria: %12. Lanpostuko osagarria: %15. Diruzaintzako osagarria: %10 (A mailakoa). Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Egoera: hutsik.

3.–Izena: zerbitzu anitzetako enplegatua. Maila: D. Lanpostuko osagarria: %9. Lanaldiaren luzapeneko osagarria: %10. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Egoera: hutsik.

4.–Izena: zerbitzu anitzetako enplegatua. Maila: C. Mailako osagarria: %12. Lanpostuko osagarria: %14, behin-behineko peoiak zuzentzeagatik. Lanaldiaren luzapeneko osagarria: %10. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Egoera: jardunean.

Izenen zerrenda

Funtzionarioak.

Sarasola Seguin, Javier. Maila: C. Zerbitzu anitzetako enplegatua. Antzinatasuna: 1994ko uztailaren 1a.

Administrazio-araubideko kontratudunak.

–Borda Martín, Daniel. Maila: A. Idazkaria. Antzinatasuna: 2020ko urriaren 5a.

–Zaracain Pérez, M.ª Blanca. Maila: C. Administraria. Antzinatasuna: 1994ko irailaren 1a.

–Aramendía Díaz, Ana I.Maila: D. Zerbitzu anitzetako enplegatua. Antzinatasuna: 2009ko uztailaren 1a.

Lan-kontratudunak

5.–Garbiketako langilea. Maila: E. Mailako osagarria: %15. Hutsik.

Kontratu mugagabea duten langileak

Gonzalez Amador, Mirian. Garbiketako langilea. E maila. Antzinatasuna: 2015eko urtarrilaren 1a.

Argitaratzen da orok jakin dezan, eta ohartarazten da, onespen honen kontra aurkezten ahal direla uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 333. artikuluaren 1. zenbakian aipatzen diren errekurtsoak.

Allon, 2021eko apirilaren 22an.–Alkatea, Susana Castanera Gómez.

Iragarkiaren kodea: L2106525