108. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 10a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.3. Foru Aginduak

45/2021 FORU AGINDUA, maiatzaren 4koa, Hezkuntzako kontseilariak emana, zeinaren bidez aldatzen baita uztailaren 3ko 80/2019 Foru Dekretuaren eranskina. Foru dekretu horren bidez Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe publikoen sarea berrantolatu zen.

Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe publikoen sarea berrantolatu zuen uztailaren 3ko 80/2019 Foru Dekretuaren 2. artikuluan ezartzen da zer egin behar den ikastetxeak eta hezkuntza ildoak eta unitateak sortu, aldatu, bateratu, kendu, integratu eta atxikitzeko. Aipatutako artikuluaren 1. apartatuan xedatzen da foru dekretu honi gehitu zaion eranskineko ikastetxeen sarearen egituran edozein aldaketa egin nahi bada Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak administrazio espedientea tramitatu beharko duela. Aldaketa horretan sartzen dira ikastetxe berriak sortzea, ikastetxeen osaera aldatzea, ikastetxeak bateratzea, hainbat ikastetxe batean integratzea eta, azkenik, ikastetxeen eta hezkuntza ildo eta unitateen atxikipenak aldatzea.

Era berean, 2. apartatuan hau eransten da: “hezkuntza arloko eskumenak esleiturik dituen departamentuko kontseilariari ahalmena ematen zaio honako hauek jasotzen dituen administrazio espedientea tramitatu eta onesteko: ikastetxeen osaera aldatzea, ikastetxeak bateratzea, ikastetxeen eta hezkuntza ildo eta unitateen atxikipenak aldatzea edo antolaketaren beste edozein alderdi aldatzea; baina ez ikastetxeak sortzeko edo kentzekoa. Izan ere, eskumen hori Nafarroako Gobernuari dagokio, Hezkuntzarako Eskubidea arautzen duen uztailaren 3ko 8/1985 Lege Organikoaren 17. artikuluan xedatutakoarekin bat”.

Estamentu batek baino gehiagok aldatzeko eskaerak aurkeztu ondoren, Hezkuntza Departamentuak beharrezkotzat jo du aipatu arauko eranskina berrikusi eta aldatzea, gaur egungo ikastetxeen erroldaren errealitate berriari egokitzeko eta Nafarroako hezkuntza sistemaren programazioa hobetzeko.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41 artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

Artikulu bakarra.–Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe publikoen sarea berrantolatzen duen uztailaren 3ko 80/2019 Foru Dekretuaren eranskina honela aldatzea:

1. B/D ereduan, Lizoainibar-Arriasgoiti udalerriko Galdurotz, Lerrutz, Lizoain, Mendiorotz, Urotz, Iheltz eta Erredin herriek Lehen Hezkuntzako eremua Agoizko “San Miguel” HLHIP dute; Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako azpizona: Agoizko “Aoiz” DBHI; Bigarren Hezkuntzako zona: Iruñeko “Eunate” BHI; barrutia: “Eunate” BHI Iruñeko Ipar-ekialdea; eta departamentua: Iruñeko Ipar-ekialdea. Hemendik aitzina Lehen Hezkuntzako eremua Uharteko “Virgen Blanca” HLHIP izanen dute; Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako azpizona: Atarrabiako “Pedro de Atarrabia” DBHI; Bigarren Hezkuntzako zona: Burlatako “Askatasuna” BHI; barrutia: “Askatasuna” BHI Burlata-Atarrabia-Uharte, eta departamentua: Burlata-Atarrabia-Uharte.

A/G ereduan, Lizoainibar-Arriasgoiti udalerriko Galdurotz, Lerrutz, Lizoain, Mendiorotz, Urotz, Iheltz eta Erredin herriek Lehen Hezkuntzako eremua Agoizko “San Miguel” HLHIP dute; Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako azpizona: Agoizko “Aoiz” DBHI; Bigarren Hezkuntzako zona: Iruñeko “Padre Moret-Irubide” BHI; barrutia: “Padre Moret-Irubide” BHI Iruñeko Ipar-ekialdea; eta departamentua: Iruñeko Ipar-ekialdea. Hemendik aitzina Lehen Hezkuntzako eremua Uharteko “Virgen Blanca” HLHIP izanen dute; Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako azpizona: Atarrabiako “Pedro de Atarrabia” DBHI; Bigarren Hezkuntzako zona: Burlatako “Ibaialde” BHI; barrutia: “Ibaialde” BHI Burlata-Atarrabia-Uharte; eta departamentua: Burlata-Atarrabia-Uharte.

2. A/G ereduan, Urrotz-Hiria udalerriko Urrotz-Hiria herriak Lehen Hezkuntzako eremua “Urroz-Villa” HLHIP du; Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako azpizona: Agoizko “Aoiz” DBHI; Bigarren Hezkuntzako zona: Iruñeko “Padre Moret-Irubide” BHI; barrutia: “Padre Moret-Irubide” BHI Iruñeko Ipar-ekialdea; eta departamentua: Iruñeko Ipar-ekialdea. Hemendik aitzina Lehen Hezkuntzako eremua “Urroz-Villa” HLHIP izanen du; Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako azpizona: Burlatako “Ibaialde” BHI; Bigarren Hezkuntzako zona: Burlatako “Ibaialde” BHI; barrutia: “Ibaialde” BHI Burlata-Atarrabia-Uharte; eta departamentua: Burlata-Atarrabia-Uharte.

3. B/D ereduan, Urraulbeiti udaleko Artieda, Geretz, Nardoze Andurra eta Santsoain herriek Lehen Hezkuntzako eremua Zangozako “Luis Gil” HLHIP dute; Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako azpizona: Zangozako “Sierra de Leyre” BHI; Bigarren Hezkuntzako zona: Zangozako “Sierra de Leyre” BHI; barrutia: Zangoza-Irunberri; eta departamentua: Zangoza-Irunberri. Hemendik aitzina Lehen Hezkuntzako eremua Agoizko “San Miguel” HLHIP izanen dute; Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako azpizona: “Aoiz” DBHI; Bigarren Hezkuntzako zona: “Eunate” BHI; barrutia: “Eunate” BHI Iruñeko Ipar-ekialdea; eta departamentua: Iruñeko Ipar-ekialdea.

A/G ereduan, Urraulbeiti udaleko Artieda, Geretz, Nardoze Andurra eta Santsoain herriek Lehen Hezkuntzako eremua Irunberriko “San Juan” HLHIP dute; Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako azpizona: Zangozako “Sierra de Leyre” BHI; Bigarren Hezkuntzako zona: Zangozako “Sierra de Leyre” BHI; barrutia: Zangoza-Irunberri; eta departamentua: Zangoza-Irunberri. Hemendik aitzina Lehen Hezkuntzako eremua Agoizko “San Miguel” HLHIP izanen dute; Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako azpizona: “Aoiz” DBHI; Bigarren Hezkuntzako zona: Iruñeko “Padre Moret-Irubide” BHI; barrutia: “Padre Moret-Irubide” BHI Iruñeko Ipar-ekialdea; eta departamentua: Iruñeko Ipar-ekialdea.

4. A/G ereduan, Iruñeko “José María Huarte” HLHIP-k Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako azpizona Iruñeko “Basoko” BHI du; Bigarren Hezkuntzako zona: Iruñeko “Basoko” BHI; barrutia: Iruñeko “Basoko” BHI Iruñeko Erdialdea; eta departamentua: Iruñeko Erdialdea. Hemendik aitzina Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako azpizona Iruñeko “Navarro Villoslada” BHI izanen du; Bigarren Hezkuntzako zona: Iruñeko “Navarro Villoslada” BHI; barrutia: Iruñeko “Navarro Villoslada” BHI Iruñeko Ipar-mendebaldea; eta departamentua: Iruñeko Ipar-mendebaldea.

5. B/D ereduan, Aranguren udalerriko Aranguren, Gongora, Ilundain, Labio, Lakidain, Taxoare, Zolia eta Mutiloa (udalburua) herriek Lehen Hezkuntzako eremua Mutiloabeitiko “San Pedro” HLHIP dute; Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako azpizona: Iruñeko “Mendillorri” BHI; Bigarren Hezkuntzako zona: Iruñeko “Mendillorri” BHI; barrutia: “Mendillorri” BHI Iruñeko Erdialdea; eta departamentua: Iruñeko Erdialdea. Hemendik aitzina Lehen Hezkuntzako eremua “Irulegi” HLHIP izanen dute; Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako azpizona: Iruñeko “Mendillorri” BHI; Bigarren Hezkuntzako zona: Iruñeko “Mendillorri” BHI; barrutia: “Mendillorri” BHI Iruñeko Erdialdea; eta departamentua: Iruñeko Erdialdea.

6. B/D ereduan, Mendigorria udalerriko Mendigorria, Muruzabal Andion eta Andiongo Andre María herriek Lehen Hezkuntzako eremua “Puente la Reina” HLHIP dute; Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako azpizona: Zizur Nagusiko “Zizur” BHI; Bigarren Hezkuntzako zona: Zizur Nagusiko “Zizur” BHI; barrutia: Zizur Nagusia-Zizur; eta departamentua: Zizur Nagusia-Zizur. Hemendik aitzina Lehen Hezkuntzako eremua Mendigorriko “Julian María Espinal Olcoz” HLHIP izanen dute; Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako azpizona: Tafallako “Sancho III el Mayor” BHI; Bigarren Hezkuntzako zona: Tafallako “Sancho III el Mayor” BHI; barrutia: Tafalla; eta departamentua: Tafalla-Azkoien-Martzilla.

Azken xedapen bakarra.–Indarra hartzea.

Foru agindu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2021eko maiatzaren 4an.–Hezkuntzako kontseilaria, Carlos Gimeno Gurpegui.

Iragarkiaren kodea: F2107278