104. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ESA

Aldaketa, Eremu publikoko eta herri-lurretako lurzoru, lurgain eta lurpeko aprobetxamendu berezien tasak arautzen dituen ordenantzan. Behin betiko onespena

Esako Udalak, 2021eko otsailaren 4an egin ohiko osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen aldatzea Eremu publikoko eta herri-lurretako lurzoru, lurgain eta lurpeko aprobetxamendu berezien tasa arautzen duen ordenantza. Aldaketak 2021eko urtarrilaren 1etik aurrera izanen ditu ondorioak.

Onespenaren erabakia 2021eko 42. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 24an, eta jendaurreko epean inork ez du alegaziorik aurkeztu; hortaz, behin betiko onetsitzat jotzen da eta, hortaz, eranskina osorik ematen da argitara, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuarekin.

Zenbatekoak:

A) Festetako postuak eta barrakak: 100 euro/epealdia.

B) Kaleko salmenta, merkatu txikia: 240 euro/urtea.

C) Hainbat gaitako postuak ferietan eta beste: 3 euro/eguna.

D) Okupazio berezia biltontziak eta tangak direla eta: 35 euro/urtea.

E) Herritarren mesedetan egiten diren zerbitzuetako jarduera ekonomikoen aprobetxamenduengatik: 1,50 euro m²/eguna.

F) Ibilgailu elektrikoak kargatzeko puntua jartzea:

–Kargatzeko puntua jartzeko baimen bakoitza, 30 euro.

–Aprobetxamendu tasa, 0,15 euro m²/eguna

Esan, 2021eko apirilaren 19an.–Alkatea, Roberto Martínez Luyando.

Iragarkiaren kodea: L2106359