104. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DEIERRI

Hirigintza-hitzarmena, Gorozingo UE-GRO-7 lurzatirako. Hasierako onespena

2020ko apirilaren 20an, Deierriko Udalak hasiera batean onetsi zuen urte bereko apirilaren 7ko kudeaketarako hitzarmen proposamena, alkatearen eta Jose Luis Larraion Zugastiren artekoa, hain zuzen ere Gorozingo UE-GRO-7. lurzatiko aprobetxamenduaren %10 eskudirutan ordaintzeko. Jendaurrean egonen da hogei eguneko epean, eta Udalaren ediktuen taulan, nahi duenak azter dezan eta egokitzat jotzen diren alegazio edo oharrak aurkez daitezen.

Aritzalan, 2021eko apirilaren 22an.–Alkate udalburua, Eduardo Lezáun Echalar.

Iragarkiaren kodea: L2106559