104. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ATARRABIA

Aparteko laguntzak, Atarrabian jendearentzako irekitako lokala duten ostalaritzako jardueren titularrentzat. Laburpena

DDBN (identifikazioa): 558124.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra); haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/558124).

Apirilaren 12ko 292/2021Ebazpenaren bidez onetsi ziren; banakako ebaluazio-sistemaren bidezkoak, oinarri arautzaileei jarraikiz.

Eskaerak egiteko, interesdunek eskabidea aurkeztuko dute, eskatzaileak sinatua eta dagokion deialdiari erantsitako eredu normalizatuaren araberakoa (Eskabideak Atarrabiako Udaleko herritarren arretarako bulegoko erregistro orokorrean aurkeztu beharko dira, edo Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan ezarritako bideetako edozein erabiliz).

Eskaerak aurkezteko epea 30 egun naturalekoa izanen da, 2021eko apirilaren 13tik hasita, egun horretan argitaratu baitzen deialdia udalaren www.villava.es web-orrian eta iragarki-taulan.

Atarrabian, 2021eko apirilaren 12an.–Alkate udalburua, Mikel Oteiza Iza.

Iragarkiaren kodea: L2106275