104. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VIANA

Xehetasun-azterketa, 6. poligonoko 1569. lurzatian. Hasierako onespena

Vianako Udaleko alkate udalburuak 2021eko apirilaren 16an ebazpena eman zuen hasiera batez onesteko 6. poligonoko 1569. lurzatiaren xehetasun-azterketa. Sustatzaileak dira Daniel Gutiérrez Bezares, Christian Antoñanzas Manuel, Fernando Giménez Arnedo eta Germán Sánchez Domínguez.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Hori dena, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. eta 74. artikuluekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezkoa bada.

Vianan, 2021eko apirilaren 20an.–Alkatea, Yolanda González García.

Iragarkiaren kodea: L2106351