104. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EGUESIBAR

Ordenantza, apustu-etxeak ezartzea arautzen duena. Hasierako onespena

Honen bidez aditzera ematen da Eguesibarko Udalak, 2021eko apirilaren 6ko osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuela Eguesibarren joko eta apustuetarako aretoak ezartzea arautzen duen ordenantza.

Iragarki honen bidez betetzen da jendaurrean hogeita hamar egun baliodunean egoteko izapidea. Epe horretan, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoren, herritarrek eta bidezko interesa dutenek espedientea aztertzen ahalko dute, eta egokitzat jotzen dituzten erreklamazioak, kexak edo oharrak egin. Halakorik aurkezten ez bada, behin betikoa bilakatuko da hasierako onespena.

Sarrigurenen, 2021eko apirilaren 19an.–Alkatea, Amaia Larraya Marco.

Iragarkiaren kodea: L2106280