104. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UTERGA

Xehetasun-azterketa UO-9 unitatean. Hasierako onespena

Udalburuaren 2021eko apirilaren 14ko 2021-0036 zenbakidun Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zen xehetasun-azterketa bat UO-9 unitatean. Azterketaren xedea da portxearen gehieneko zabalera 2,00 metrotik 3,00 metrora handitzea, handitu gabe haren azalera (14 m²), eta aldatu gabe gainerako determinazioak (materialak, altuera, etab.).

Espedientea ikusgai dago Udal Idazkaritzan, eta jendaurrean egonen da hogei egunez, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdun guztiek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten epe horretan.

Utergan, 2021eko apirilaren 19an.–Udalburua, Pablo Lizarrondo Beriain.

Iragarkiaren kodea: L2106468