104. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Deialdi publikoa, dirulaguntzak banakako ebaluazio-araubidean emateko, laguntza humanitarioaren eta larrialdien arloan proiektuak gauzatze aldera 2021. urtean. Laburpena. DDBN (Identif.): 557440

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoaren arabera, deialdiaren laburpena argitaratzen da. Haren testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean aurki daiteke (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/557440).

Deialdi honen xedea da jarduketa humanitarioak finantzatzea, berezko hondamendien edo gizakiok sortutako gatazken ondorioz larrialdiko egoeran edo arrisku larrian eta berehalakoan dauden herrialdeei laguntzeko, edo horiek birgaitzeko.

Deialdian edozein kokapen geografikotan larrialdiko jarduketa humanitarioak egiten dituzten GGKEak aurkezten ahalko dira, 2021. urtean abiatzen badira betiere.

Iruñean, 2021eko urtarrilaren 25ean.–Gizarte Zerbitzuetako, Komunitate Ekintzako eta Kiroleko zinegotzi ordezkaria, María Caballero Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2106512