104. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

10. araua, Desinfekzio-parkearen zerbitzuengatik ordaindu beharreko prezio publikoak erregulatzen dituena, aldatzea, arratoi-garbiketak egiteko zerbitzuak zein kasutan ez diren lotuta egonen arautzeko. Hasierako onespena

Udaleko Osoko Bilkurak, 2021eko apirilaren 15ean, hasiera batez onetsi zuen honako erabaki hau:

“Ikusirik espedientean jasotako agiriak eta Tokiko Gobernu Batzarrak 2021eko apirilaren 8an 10. araua aldatzeko proiektua, Erabakitzen da 10. araua, Desinfekzio-parkeko zerbitzuen prezio publikoak erregulatzen dituena, aldatzea, I. epigrafea-Desinfekzio-parkea izeneko epigrafean honako testu hau txertatuz:

“Udal plan edo programa bat garatzeko egiten diren arratoi-garbiketako zerbitzuak ez dira tarifari lotuta egonen”.

Indarra duten xedapenak betez, espedientea jendaurrean ikusgai egonen da Zerbitzu Orokorretako Alorreko Ogasuneko Zuzendaritzan –Udaletxe plaza z.g., 1. solairua, 948420206–, hogeita hamar egun baliodunez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina. Espedientea kontsultatu nahi dutenek adierazitako telefono zenbakira deitu beharko dute aurretiko hitzordua eskatzeko. Behin epe hori iraganda erreklamazio, eragozpen edo oharrik aurkeztu gabe, aipatutako aldaketa behin betiko onetsi dela joko da. Kasu horretan, ondorio juridikorik eragiteko, hala gertatu dela argitaratu beharko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean, behin betiko testuarekin batera.

Hori guztia argitara ematen da jende orok jakin dezan.

Iruñean, 2021eko apirilaren 16an.–Alkate udalburua, Enrique Maya Miranda.

Iragarkiaren kodea: L2106255