104. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORKOIEN

Deialdia, dirulaguntzak emateko ikastetxe publikoei, eskolaz kanpoko jarduerak egin ditzaten 2020-2021 ikasturtean. Laburpena

DDBN (Identifikazioa): 558847.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra); haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/558847).

A) Onuradunak: Orkoiengo Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoak.

B) Xedea: dirulaguntzak ematea Orkoiengo Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoei, ikasturtean zehar jarduera osagarriak eta eskolaz kanpokoak egin ditzaten, irakaskuntzaren kalitatea hobetzeko helburua duten ekimenei sostengu eman nahian.

C) Oinarri arautzaileak: Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean eta Udalaren webgunean.

D) Zenbatekoa: gehienez ere, 6.000,00 euro.

E) Hilabeteko epea dago eskaerak aurkezteko, iragarkia Udalaren iragarki-taulan argitaratzen denetik hasita. Eskaerak aurkezteko epea ezin izanen da luzatu.

Orkoienen, 2021eko apirilaren 21ean.–Alkatea, Carlos Arróniz Loyola.

Iragarkiaren kodea: L2106523