104. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 6a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. LURRALDEAREN ANTOLAMENDUA ETA HIRIGINTZA

12E/2021 EBAZPENA, martxoaren 26koa, Lurralde Antolamenduko zuzendari nagusiak emana, hasiera batez onesten duena Erripagañako Udalez gaindiko Plan Sektorialaren AR-1 banaketa eremuaren D-8 unitate morfologikoaren xehetasun azterketa, solairu kopurua handitzeari eta etxebizitzaren tipologia aldatzeari buruzkoa, Iribarrengoa SLk sustaturik.

Erripagañako Udalez gaindiko Plan Sektorialaren AR-1 banaketa eremuaren D-8 unitate morfologikoa bat dator Burlatako uda mugarteko 2. poligonoko 996. katastro lurzatiarekin.

Espedientearen helburua da solairu kopurua handitzea, B+2 izatetik B+3 izatera pasatzeko, eta, horrenbestez, baita eraikinaren gehieneko altuera, 10,20 metrokoa izatetik 13,20 metrokoa izatera pasatzeko. Etxebizitzaren tipologia ere aldatuko da, familia bakarreko etxebizitza izatetik etxebizitza kolektiboa izatera pasatzeko.

Tresna honen bidez, Erripagañako Udalez gaindiko Plan Sektorialaren hirigintza-antolamendu xehatuaren gaineko determinazio batzuk aldatzen dira. Jarduketaren tramitazioari eta xedeari dagokienez, betetzen da hirigintza arloko legedian ezarritakoa, hots, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Legearen testu bateginaren 63. artikulua (zeina onetsi baitzen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez) eta Udalez gaindiko Plan Sektorialaren hirigintza-araudiaren 9. atala.

Xehetasun azterketa hau tramitatzea eta onestea Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuari dagokio, 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 43.1.d) artikulua aplikatuz, udalez gaindiko plan sektorial bat garatzen duen tresna delako.

Ikusirik Lurralde eta Paisaia Zerbitzuaren 2021eko otsailaren 19ko txostena, eta bat etorriz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginarekin (uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsia), eta erabiliz Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 262/2019 Foru Dekretuaren bidez eman dizkidaten ahalmenak,

EBAZTEN DUT:

1. Hasiera batez onestea Erripagañako Udalez gaindiko Plan Sektorialaren AR-1 banaketa eremuaren D-8 unitate morfologikoaren xehetasun azterketa, solairu kopurua handitzeari eta etxebizitzaren tipologia aldatzeari buruzkoa, Iribarrengoa SLk sustaturik.

2. Espedientea jendaurrean jartzea eta ukitutako udalari entzunaldia ematea, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroan argitaratzen diren egunkarietan argitaratuz. Bi tramite horiek aldi berean eginen dira, eta hogei egun iraunen dute.

Horretarako, espedientea web-orri honetan ikusten ahalko da: www.ExposicionPublicaOT.navarra.es. Epe horretan, nahi beste alegazio aurkezten ahalko dira, idatziz.

3. Ebazpen hau jakinaraztea Burlatako Udalari, Iruñerriko Mankomunitateari eta espedientearen sustatzaileari, jakinaren gainean egon daitezen eta behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2021eko martxoaren 26an.–Lurralde Antolamenduko zuzendari nagusia, Izaskun Abril Olaetxea.

Iragarkiaren kodea: F2105165