104. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OBANOS

Kudeaketa-esleipena Nafarroako Erdialdea Garatzeko Partzuergoari, emakumeen aurkako indarkeriaren arloan protokolo bat partaidetzan prestatzeko, Nafarroako Erdialdea Garatzeko Partzuergoaren eta Izarbeibarko Mankomunitatearen jarduketa esparruan

Iragarki honen bidez aditzera ematen da Obanosko Udalak, 2021eko martxoaren 9ko osoko bilkuran, onetsi zuela hitzarmen bat, Nafarroako Erdialdea Garatzeko Partzuergoaren aldeko kudeaketa-esleipena gauzatzeko, emakumeen aurkako indarkeriaren arloko protokolo bat partaidetzan presta dezan, Nafarroako Erdialdea Garatzeko Partzuergoaren eta Izarbeibarko Mankomunitatearen jarduketa esparruan.

Argitara ematen da behar diren ondorioak izan ditzan, bat etorriz Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearen 11.3.b) artikuluan xedatutakoarekin.

Obanosen, 2021eko martxoaren 10ean.–Alkatea, Arantxa Hernández Lacalle.

HITZARMENA, NAFARROAKO ERDIALDEA GARATZEKO PARTZUERGOAREN ALDEKO KUDEAKETA-ESLEIPENA GAUZATZEN DUENA, LAGUNTZA TEKNIKOA KONTRATA DEZAN EMAKUMEEN AURKAKO INDARKERIAREN ARLOAN PROTOKOLO BAT PARTAIDETZAN PRESTATZEKO, NAFARROAKO ERDIALDEA GARATZEKO PARTZUERGOAREN, IZARBEIBARKO MANKOMUNITATEAREN ETA IZARBEIBARKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEAREN JARDUKETA ESPARRUAN

Erriberrin, sinadura elektronikoaren egunean.

BILDURIK:

Alde batetik, Alejandro Antoñanzas Salvo, Erdialdea Garatzeko Partzuergoko burua, haren ordezkari gisa.

Bestetik, Arantxa Hernández Lacalle, Obanosko Udaleko alkatea.

ADIERAZTEN DUTE:

I.–Guztien interesekoa da, eta esku hartzen duten alderdi guztien borondatea, emakumeen aurkako indarkeriaren arloan protokoloak partaidetzan prestatzea.

II.–Hitzarmen hau sinatzen duten toki-erakundeak kokatzen dira Erdialdea Garatzeko Partzuergoaren, Izarbeibarko Mankomunitatearen eta Izarbeibarko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen lurralde-eremuen barnean.

III.–Hitzarmen honen xedea Berdintasunerako Estatuko Idazkaritzak emandako Transferentzia Ebazpenaren helburuen barruan dago, zeina eman baitzuen Genero Indarkeriaren aurkako Estatu Itunean toki-erakundeei erreserbatutako eskumen berriak edo zabalduak garatzeko 2020-2021 ekitaldian.

IV.–Aurreko I. apartatuan aipatzen diren protokoloak prestatzeko laguntza teknikoaren kontratazioa ahal den heinean erraztu eta bateratzeko, horixe baita gero zehaztuko den kudeaketa-esleipenaren xedea, uste da Partzuergoa izan daitekeela kontratazio hori zentralizatzeko erakundea, zuzenbide publikoko erakundea den heinean, horretarako behar besteko esperientzia eta gaitasun teknikoa baititu.

V.–Kudeaketa-esleipena aurreko apartatuko helburuak lortzeko kudeaketa-teknika egokia dela uste da. Kudeaketa-esleipena baliagarria izan daiteke jarduera material edo teknikoak gauzatzeko, dela eraginkortasun arrazoiengatik dela horiek gauzatzeko baliabide tekniko egokirik ez dagoelako, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearen 11. artikulutik ondorioztatzen den bezala.

Kudeaketa-esleipenaren formalizazioari dagokionez, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko Legeak hitzarmenaren figura aipatzen du, eta 47-53 bitarteko artikuluetan arautzen.

VI.–Halaber, apirilaren 13ko 2/2018 Foru Legearen 11. artikuluak onartzen du adjudikazio botereek aukera dutela berariazko kontratazio batzuk elkarrekin kontratatzeko.

VII.–Hori guztia ikusirik, agertu diren erakundeak akordio batera iritsi dira, zeinak klausula hauek baititu:

KLAUSULAK

Lehenbizikoa.–Esleipenaren xedea. Hitzarmen honen bitartez formalizatzen den kudeaketa-esleipenaren xedea da laguntza teknikoa kontratatzeko legez ezarrita dagoen prozedura izapidetzea, laguntza horrekin emakumeen aurkako indarkeriaren arloan protokoloak partaidetzan prestatu ahal izateko, Nafarroako Erdialdea Garatzeko Partzuergoaren, Izarbeibarko Mankomunitatearen eta Izarbeibarko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen jarduketa esparruan.

Bigarrena.–Esleipenaren norainokoa. Kudeaketa-esleipenak barnean hartuko du kontratua formalizatzeko prozeduraren baldintza eta izapide guztiak gauzatu beharra.

Udalerri esleitzaile bakoitzak bere aldetik formalizatuko du kontratua.

Kontratuaren adjudikazioaren inguruan sortzen diren gorabehera guztien erantzule izanen da esleipena hartu duen erakundea.

Udalerri esleitzaile bakoitzaren erantzukizuna izanen da udalerri bakoitzean kontratuaren exekuzio eta betetzearekin zerikusia duten gaiak eta zalantzak interpretatu eta ebaztea, laguntzaren adjudikazioa jaso duen pertsona edo enpresaren aurrean.

Horrenbestez, kontratuaren adjudikazioa jaso duen enpresak edo pertsonak dagokion faktura eginen dio udal bakoitzari, kontratuaren finantzaketan bakoitzak egindako ekarpenaren arabera.

Kontratua gauzatu eta betetzeko fasean, Partzuergoak jarraituko du jarduketak koordinatzen udalen eta enpresa edo pertsona adjudikaziodunaren artean.

Hirugarrena.–Laguntza teknikoa. Nafarroako Erdialdea Garatzeko Partzuergoak eta Izarbeibarko Mankomunitateak, berdintasunerako zerbitzuen bitartez, laguntza tekniko espezializatua emanen dute jarduketa hau garatzeko.

Laugarrena.–Kontratuaren finantzaketa eta ordainketa. Kontratuaren gehieneko kostua, guztira 12.000,00 eurokoa dela kalkultatu da (14.520,00 eurokoa BEZarekin), eta udal bakoitzak bere gain hartzen du bakoitzarendako ezarritako gehieneko zenbateko hauen konpromiso ekonomikoa:

Adios

249,86

Murillo el Fruto

271,03

Añorbe

268,50

Obanos

763,59

Artaxoa

316,36

Erriberri

895,33

Artazu

248,15

Oloritz

251,96

Barasoain

270,25

Orisoain

246,53

Beire

255,59

Pitillas

743,85

Berbintzana

271,73

Gares

846,94

Caparroso

843,70

Puiu

258,43

Zarrakaztelu

831,84

San Martin Unx

739,83

Eneritz

255,59

Santakara

281,31

Garinoain

264,91

Tirapu

244,82

Girgillao

246,49

Uxue

251,04

Larraga

333,86

Zirauki

743,99

Leotz

252,70

Mañeru

262,06

Mélida

754,75

Muruzabal

253,27

Mendigorria

290,59

Miranda Arga

759,39

Murillo el Cuende

751,77

GUZTIRA

14.520,00

Ordainketa ekainaren 30a baino lehen egin beharko da, dagokion faktura jaso ondotik.

Kontratua garatu eta gauzatzerakoan izandako gorabeheren ondorioz zerbitzuaren azken kostu osoa txikiagoa bada goian zehaztutako zenbatekoen batura baino, udal bakoitzaren ekarpena dagokion ehunekoan murriztuko da.

Hitzarmen honek ez dio Garapenerako Partzuergoari inolako konpromiso ekonomikorik ekarriko, ez esleipena egin duten udalen aurrean, ez eta kontratuaren balizko adjudikaziodunen aurrean ere. Udal sinatzaileek konpromisoa hartzen dute beren aurrekontuei beharrezko partidak eta funts ekonomikoak emateko, laguntza-kontratuen ondoriozko prestazioak ordaintzeko betebehar ekonomikoei aurre egiteko, bakoitzari esleitutako zenbatekoetan.

Bosgarrena.–Bestelako konpromisoak. Nafarroako Erdialdea Garatzeko Partzuergoak konpromisoa hartzen du esleitutako lanak 2021eko ekainaren 15a baino lehen egin eta entregatzeko.

Garapen Partzuergoak konpromisoa hartzen du aurrekontu barneko proposamenaren eskaera prestatzeko udalerri esleitzaileekin koordinatuta. Bertan jasoko dira hitzarmen honetan hartutako konpromisoak betetzeko behar diren zehaztapen guztiak.

Kontratua gauzatzeko epeek aukera eman beharko diete udalei kontratazioaren ondoriozko gastuaren frogagiriak aurkezteko Berdintasun Ministerioari, horretarako ezarritako epeen barruan; hau da, Genero Indarkeriaren aurkako Estatu Itunaren ondoriozko laguntzak jasotzen dituzten jarduerak gauzatzeko eta justifikatzeko ezarritako epeen barruan.

Nafarroako Erdialdea Garatzeko Partzuergoaren lankidetza eta koordinazioa ezertan ukatu gabe, udal bakoitzaren ardura izanen da dagokion dokumentazioa izapidetzea Berdintasun Ministerioan, Genero Indarkeriaren aurkako Itunaren babesean diruz lagundutako gastuak justifikatze aldera. Nolanahi ere, 2021eko irailaren 30a baino lehen justifikatu beharko dituzte hitzarmen honetan aurreikusitako jarduketak.

Seigarrena.–Hitzarmen honen indarraldia. Hitzarmen honek indarra hartuko du sinatu beharreko udalerri guztiek sinatzen duten egunean, organo eskudunak onetsi ondotik.

Hitzarmenaren indarraldia eta ondorioak luzatuko dira udalek laguntza teknikoa kontratatzearen gastua justifikatzeko dokumentazioa izan arte, laguntza hori baita kudeaketa-esleipen hau justifikatzen duen kontratazioaren xedea.

Zazpigarrena.–Jarraipen batzordea. Jarraipen-batzorde bat eratuko da hitzarmen honen betetze-maila eta ondorioak aztertzeko.

Batzorde hori osatuko dute hitzarmen hau sinatzen duten erakundeetako ordezkariek, bakoitzetik batek, Erdialdeko Partzuergoa barne.

Horretarako, Udalek izendatu dituzten ordezkarien berri emanen diote Partzuergoari; ordezkari horiek dagokien udalbatzetako kideak izanen dira.

Zortzigarrena.–Hitzarmen honen azkentzea. Honako hauek izanen dira hitzarmen hau azkentzeko arrazoiak:

–Indarraldia igarotzeagatik.

–Aldeek ados jarrita hala erabakita.

–Sinatzaileetako batek hartutako betebehar eta konpromisoak ez betetzea.

–Hitzarmenaren deuseztasuna deklaratzen duen epai judiziala.

Alderdietako batek hautematen badu beste alderdiaren ez-betetzeren bat, Jarraipen Batzordea deitu ahal izanen du, jakinarazpena jaso eta gehienez astebeteko epearen barnean ezarritako egun eta orduan, sortutako desadostasunak konpontzen saiatzeko.

Bilkura horretan ados jarri ezean, alderdietako edozeinek errekerimendu bat jakinarazten ahal dio ez-betetzea egin duen alderdiari, epe jakin batean bete ditzan ez-betetzat jotzen dituen betebeharrak edo konpromisoak. Errekerimendu hori jakinaraziko zaie hitzarmenaren exekuzioaren jarraipen, zaintza eta kontrol mekanismoaren arduradunari eta izenpetu duten gainerako alderdiei.

Errekerimenduan adierazitako epea igarota ez-betetzeak jarraitzen badu, errekerimendua egin zuen alderdiak alderdi sinatzaileei jakinaraziko die hitzarmena suntsiarazteko arrazoiak bere horretan dirauela eta hitzarmena suntsiarazitzat joko da. Hitzarmena arrazoi horregatik suntsitzeak eragin dezake sorrarazitako kalte-galerak ordaindu behar izatea hitzarmena bete duten gainerako udalerriei.

Eta bat etorrita daudela, agertutako alderdi adina aletan, idazpuruan adierazitako tokian eta egunean sinatzen da.

Nafarroako Erdialdea Garatzeko Partzuergoko burua, stua.: Alejandro Antoñanzas Salvo.

Obanosko Udaleko alkatea, stua.: Arantxa Hernández Lacalle.

Iragarkiaren kodea: L2104934