104. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NOAIN ELORTZIBAR

Zuluetako 1. eremuko U.E. 1.2 exekuzio unitatea urbanizatzeko proiektua. Behin betiko onespena

Noain Elortzibarko alkateak behin betiko onespena eman zion Zuluetako 1. eremuko U.E. 1.2 exekuzio unitatea urbanizatzeko proiektuari, 2021eko apirilaren 13ko 2021-0404 Ebazpenaren bidez. Proiektua Jesús Iribarren Martínek eta Celia Iribarren Martínek sustatu dute.

Argitara ematen da, bat etorriz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 134.5 artikuluan xedatuarekin.

Noain Elortzibarren, 2021eko apirilaren 13an.–Alkate udalburua, Sebastián Marco Zaratiegui.

Iragarkiaren kodea: L2106225