104. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NOAIN ELORTZIBAR

Kultur Kontseiluaren erregelamendua, Kirol Kontseiluaren erregelamendua, Kultur Etxearen eta hari atxikitako espazioen erabilerarako eta antolamendurako araudia, eta Bidezarra udal informazio aldizkariaren erredakzio kontseiluaren osaera eta araudia. Hasierako onespena

Noain Elortzibarko Udalak, 2021eko apirilaren 13an egin osoko bilkuran, aho batez erabaki zuen hasiera batez onestea Noain Elortzibarko Kultur Kontseiluaren erregelamendua, Noain Elortzibarko Kirol Kontseiluaren erregelamendua, Kultur Etxearen eta hari atxikitako espazioen erabilerarako eta antolamendurako araudia eta Bidezarra udal informazio aldizkariaren erredakzio kontseiluaren osaera eta araudia.

Espedientea udal bulegoetan egonen da jendaurrean 30 egunez, haren aurkako erreklamazioak edo alegazioak aurkezteko aukera izan dadin.

Hasierako onespenaren erabakia behin betikoa bilakatuko da, baldin eta erreklamaziorik eta/edo alegaziorik aurkezten ez bada.

Noain Elortzibarren, 2021eko apirilaren 14an.–Alkate udalburua, Sebastián Marco Zaratiegui.

Iragarkiaren kodea: L2106206