104. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MILAGRO

Xehetasun-azterketa, 1. poligonoko 812. lurzatian. Hasierako onespena

Milagroko Udaleko alkateak, 2021eko apirilaren 15eko 124/2021 Ebazpenaren bidez, hasiera batean onetsi zuen xehetasun-azterketa Milagroko 1. poligonoko 812. lurzatian; Juan Santos Pereira eta Elena Los Arcos Perezek sustatu dute, eta jatorrizko lurzatia bi lurzatitan banatzea proposatzen dute.

Espedientea jendaurrean egonen da 20 egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Epe horretan, interesdunen eskura egonen da udal bulegoetan, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten. Hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. eta 74. artikuluetan xedatuarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Milagron, 2021eko apirilaren 16an.–Alkatea, José Ignacio Pardo Blanco.

Iragarkiaren kodea: L2106254