104. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEKUNBERRI

Ondarea ikertzeko espedientearen hasiera, 13. poligonoko 137. lurzatian

Lekunberriko Udalak, 2021eko apirilaren 16ko 39/2021 Ebazpenaren bitartez, erabaki du ondarea ikertzeko espedientea hastea, 13. poligonoko 137. lurzatiaren 104m²-ko finkaren zati bati dagokionez. Aralar kaleko 17 zenbakian dago, jabeen erkidegoaren izenean, eta gaur egun zoladura gisa konfiguratua dago. Xedea da haren titulartasun publikoa egiaztatzea.

Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen gaineko Erregelamendua onesten duen urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren 40. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoarekin bat, erabaki hau jendaurrean egonen da hamabost egunean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan argitaratuta, espedienteak ukitutako pertsonek beren eskubideen alde egoki iruditzen zaiena alega dezaten, idatziz, alegazioen oinarri diren dokumentu guztiekin batera.

Jendaurreko epea hilabetez luzatuko da, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Lekunberrin, 2021eko apirilaren 20an.–Alkatea, Gorka Azpiroz Razquin.

Iragarkiaren kodea: L2106333