104. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LARRION

Oihan aprobetxamendua salgai

Kontzeju honek, Nafarroako Gobernuak baimendurik, iragartzen du enkante publikoa eginen duela, plegu itxien bidez, honako baso aprobetxamendu hau saltzeko:

Lote bakarra: 197,25 m³ makal. “Llano del Puente” deritzon alderdian daude, eta hasierako prezioa 4.662,27 euro da, gehi BEZa.

Proposamenak aurkeztuko dira Larriongo Kontzejuaren Erregistroan, gutun-azal itxietan, baldintza-agirian ezarritako dokumentazioarekin batera. Aurkeztu beharko dira iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita hamabosgarren egun balioduneko eguerdiko hamabiak baino lehen. 48 ordu geroago, plikak irekiko dira. Proposamenekin batera, aurkeztu beharko da fidantza gisa hasierako prezioaren %2 utzi izanaren ordainagiria.

Baldintza teknikoen eta ekonomiko-administratiboen agiria interesdunen eskura dago Allingo Udalaren bulegoetan.

Larrionen, 2021eko apirilaren 16an.–Kontzejuko burua, Idoia Yanci San Martín.

Iragarkiaren kodea: L2106215