104. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GALAR

Xehetasun-azterketa, Getze Galarko 111. lurzatian. Hasierako onespena

Galar Zendeako Udalak, 2021eko apirilaren 8an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea Getze Galarko 111. lurzatiaren xehetasun-azterketa, Asador Frantxeska SLk sustatua.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen, bat etorriz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan ezarritakoarekin. Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezkoa bada.

Getze Galarren, 2021eko apirilaren 21ean.–Alkatea, Óscar Amóztegui Recalde.

Iragarkiaren kodea: L2106504