104. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ETXARRI

Udal ordenantza, mendiko pista eta bideen erabilera arautzen duena. Hasierako onespena

Etxarri Larraungo Kontzejuko Batzarrak, 2021eko apirilaren 23an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Etxarriko Kontzejuko mendiko pista eta bideen erabilera arautzen duen udal ordenantza.

Onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta aurkez ditzaten erreklamazioak, kexak nahiz oharrak; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluarekin.

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, ordenantza behin betiko onetsirik geldituko da, eta haren testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Etxarrin (Larraun), 2021eko apirilaren 24an.–Kontzejuko burua, Imanol Jaka Navarro.

Iragarkiaren kodea: L2106698