104. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BAZTAN

Herri-lurraren desafektazioa, ondoren trukea egiteko

Baztango Batzar Nagusiak, 2021eko apirilaren 6an egin bilkura arruntean, erabaki zuen Baztango 56. poligonoko 266. partzelaren zati bat (14.111,28 m²) eta 55. poligonoko 203. partzelaren beste zati bat (542,30 m²) erabilera komunaletik kentzea, ondoren Estrella Mortalenaren jabetzakoak diren Baztango 46. poligonoko 4, 5, 6, 37, 39, 40, 41, 42 eta 43 lursailekin eta 55 poligonoko 202 lursaileko B azpipartzelarekin trukatzeko.

Espedienteari lotutako dokumentazioan deskribatzen dira lurrak.

Aditzera ematen da, bidezkoak diren alegazioak aurkez daitezen, hilabeteko epean.

Baztanen, 2021eko apirilaren 6an.–Batzarburua, Joseba Otondo Bikondoa.

Iragarkiaren kodea: L2106331