104. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARROITZ

Akats zuzenketa

2021eko 67. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 25ean, S.6 sektoreko UE-6. unitatean AR.2 banaketa eremua birzatitzeko proiektuaren hasierako onespenaren iragarkia (3. poligonoko 15., 17., 757., 758., 792., 793., eta 795. lurzatiei eragiten diena). Hartan akatsa badela oharturik, hona hemen zuzenketa.

Honela dioen tokian: “S.6 sektoreko UE-6. unitatean AR.2 banaketa eremua birzatitzeko proiektua (3. poligonoko 15.,17.,757., 758., 792., 793., eta 795. lurzatiei eragiten diena). Hasierako onespena”.

Honako hau behar du: “Arroizko Udal Planeko S.6 sektoreko UE-6. unitatean AR.2 banaketa eremua birzatitzeko proiektua, eta unitate horri eta eta S.4 sektorearen zati bati dagokion urbanizazio proiektua. Hasierako onespena”.

Iruñean, 2021eko apirilaren 27an.–Nafarroako Aldizkari Ofiziala.

Iragarkiaren kodea: L2106713