104. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANDOSILLA

Xehetasun-azterketa, 1. poligonoko 195. lurzatian. Hasierako onespena

Alkatetzaren apirilaren 19ko 124/2021 Ebazpenaren bitartez, hasiera batez onetsi da Andosillako 1. poligonoko 195. lurzatiaren xehetasun-azterketa, Manuel San Miguel Ordoñezek sustatua, zeinak proposatzen baitu 4 metroko atzeraemangunea 195. lurzatiaren iparraldeko lerrokaduran, eta ezartzen baititu ondoriozko lurzatiaren lerrokadura ofiziala, bolumetria eta bolumenen antolamendua.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen, bat etorriz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluarekin. Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezkoa bada.

Andosillan, 2021eko apirilaren 19an.–Alkate udalburua, Francisco Javier Sanz Itarte.

Iragarkiaren kodea: L2106316