104. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALLIN

Xehetasun-azterketa, Arbeitzako 96. lurzatian. Hasierako onespena

Allingo Udaleko alkate udalburu Eduardo Martinicorena Mortalek, 2021eko apirilaren 21ean eman Alkatetzaren Ebazpenaren bidez, hasiera batean onetsi zuen Arbeitzako 1. poligonoko 96. lurzatiaren xehetasun-azterketa. Ricardo Ros Zuasti Alcelay teknikariak prestatu du azterketa eta M.ª Rosa Posada Barcenasek sustatu, eremu publikoa hein batean okupatzeko, igogailu bat jartzeko xedez, oztopo arkitektonikoak ezabatze aldera.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunez, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta egunkari zabalduenetan iragarkia jarrita, eta, halaber, ukitutako jabeei jakinaraziko zaie; epe horretan, nahi duenak aztertzeko modua izanen du, baita egokiak iruditzen zaizkion alegazio edo oharrak aurkezteko ere.

Amillaon, 2021eko apirilaren 21ean.–Alkate udalburua, Eduardo Martinicorena Mortal.

Iragarkiaren kodea: L2106520