104. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ZIZUR NAGUSIA

Gora jotzeko errekurtsoa, 4 udaltzain lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdiaren aurka

Gora jotzeko errekurtsoak, deialdiaren oinarrietan eskatutako gutxieneko nota gainditu arren proba fisikoak egiteko aukerarik ematen ez duen irizpidearen aurka, lehen hogeita hamar sailkatuen artean ez sartzeagatik.

Iban San Martín Gonzalezek gora jotzeko errekurtsoak aurkeztu ditu 2020ko urriaren 23ko tokiko gobernu batzarraren erabakiaren bidez onetsitako Zizur Nagusiko Udaltzaingoan udaltzain-agente izateko 4 lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdiko lehen probaren behin betiko emaitzen aurka. Emaitzak 2021eko apirilaren 8an argitaratu ziren.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 118. eta 45. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz, interesdun guztiei jakinarazten zaie alegazioak egin ahal izan ditzaten, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik gehienez ere hamar egun balioduneko epean, Erregistro Orokorrean aurkeztuz (Zizur Nagusiko Erreniega parkea z.g.) edo, bestela, aipatu legearen 16. artikuluan ezarritako bideetatik edozein erabiliz.

Aurkeztutako errekurtsoaren kopia bat eskuratzeko, interesdunek eskaera egin behar dute http://www.zizurmayor.es webgunearen bidez, eta eskaeran adierazi zer helbide elektronikotara nahi duten bidaltzea gora jotzeko errekurtsoaren kopia hori.

Zizur Nagusian, 2021eko apirilaren 22an.–Alkatea, Jon Gondán Cabrera.

Iragarkiaren kodea: L2106550