104. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 6a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.2. Foru Dekretuak

30/2021 FORU DEKRETUA, apirilaren 21ekoa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa aldatzen duena.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko zenbait departamentuk eta erakunde autonomok aditzera eman dute beren plantilla organikoak aldatu behar direla, benetan dituzten beharretara moldatzeko.

Bestalde, plantilla organikoan zehazten diren kontuak direnez gero, ukitutako departamentuek burutza jakin batzuk betetzeko betebeharrei buruz planteatu dituzten aldaketak jaso dira. Aldaketa hauek ez dute kostu ekonomikorik.

Azkenik, berresten da debekatuta dagoela Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langileei agintzea bakoitzak jabetzan duen lanpostuaren maila, talde edo kategoriatik gorako eginkizunak egitea, ezarrita dauden legezko eta erregelamenduzko prozeduretatik kanpo.

Aurrekontuen, Ondarearen eta Politika Ekonomikoaren Zuzendaritza Nagusiak aldeko txostena eman du.

Horrenbestez, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta hogeita bateko apirilaren hogeita batean egindako bilkuran harturiko erabakiarekin bat,

DEKRETATZEN DUT:

1. artikulua. Plantilla organikoan lanpostu batzuk amortizatzea eta beste batzuk sortzea.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa honela aldatzen da:

Bat.–Ondotik adierazten diren lanpostuak amortizatzen dira. Zuzkidura ekonomikoa dute indarreko gastu-aurrekontuaren I. kapituluko partidetan:

LANDA GARAPENEKO ETA INGURUMENEKO DEPARTAMENTUA

Idazkaritza Tekniko Nagusia

–Administrariak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, C mailakoa, plantilla organikoan 2499 zenbakia duena.

Bi.–Ondotik adierazten diren lanpostuak sortzen dira. Zuzkidura ekonomikoa dute indarreko gastu-aurrekontuaren I. kapituluko partidetan:

LANDA GARAPENEKO ETA INGURUMENEKO DEPARTAMENTUA

Idazkaritza Tekniko Nagusia

–Enpresa Zientzietako diplomadunak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, plantilla organikoan 11201 zenbakia duena.

2. artikulua. Lanpostu batzuk sortzea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoan.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa honela aldatzen da:

Ondotik aipatzen diren lanpostuak sortzen dira plantilla organikoan. Behar den zuzkidura ekonomikoa dute indarreko gastu-aurrekontuaren I. kapituluan:

MIGRAZIO POLITIKETAKO ETA JUSTIZIAKO DEPARTAMENTUA

Justizia Zuzendaritza Nagusia

–Administrariak: bi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, C mailakoak, plantilla organikoan 11202 eta 11203 zenbakiak dituztenak.

3. artikulua. Burutza batzuk eskuratzeko betebeharrak aldatzea.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa honela aldatzen da:

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa aldatzen duen abenduaren 13ko 112/2017 Foru Dekretuaren I. eranskina aldatzen da, burutza bati esleitutako berariazko betebeharrak aldatzearren. Hortaz, hauek dira burutza hori merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko izangaiek bete behar dituzten berariazko betebeharrak:

LEHENDAKARITZAKO, BERDINTASUNEKO, FUNTZIO PUBLIKOKO ETA BARNEKO DEPARTAMENTUA

Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusia

Barne Igoeraren eta Aldi Baterako Kontratuen Ataleko burutza.

Lanpostu zenbakia: 4546.

Berariazko betebeharrak:

–Maila: A, B edo C.

ESKUBIDE SOZIALETAKO DEPARTAMENTUA

Errealitate Sozialaren Behatokiaren eta Gizarte Politiken Plangintzaren eta Ebaluazioaren Zuzendaritza Nagusia

Enpleguaren Jarraipenerako Bulegoko burutza.

Lanpostu zenbakia: 10028.

Berariazko betebeharrak:

–Maila: A, B edo C.

OSASUN DEPARTAMENTUA

Osasun Zuzendaritza Nagusia

Osasun Zerbitzuen Plangintza, Antolamendu eta Kontratazio Ataleko burutza.

Lanpostu zenbakia: 9973.

Berariazko betebeharrak:

–Maila: A, B.

HERRITARREKIKO HARREMANETAKO DEPARTAMENTUA

Kanpo Ekintzarako Zuzendaritza Nagusia

Europako Gaiak Koordinatzeko eta Bultzatzeko Ataleko burutza.

Lanpostu zenbakia: 10298.

Berariazko betebeharrak:

–Maila: B, C.

–Hizkuntza: Ingelesa, B2

Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentua

Idazkaritza Tekniko Nagusia

Informazioaren Segurtasunari Laguntzeko Bulegoko burutza.

Lanpostu zenbakia: 7986

Berariazko betebeharrak:

–Maila: A, B.

–Lanpostua: sistema informatikoetako goi edo erdi mailako teknikarien lanpostu baterako izendatu izana.

XEDAPEN GEHIGARRIA

Xedapen gehigarri bakarra.–Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langileei bakoitzak jabetzan duen lanpostuaren maila, talde edo kategoriatik gorako eginkizunak egin ditzatela agintzeko debekua, ezarrita dauden legezko eta erregelamenduzko prozeduretatik kanpo.

Berretsi egiten da debekatuta dagoela Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langileei agintzea bakoitzak jabetzan duen lanpostuaren maila, talde edo kategoriatik gorako eginkizunak egitea, ezarrita dauden legezko eta erregelamenduzko prozeduretatik kanpo, eta ohartarazten zaie langileriaren arloko eskumena duten agintariei eta kasuan kasuko unitate organikoetako titularrei erantzun beharra izan dezaketela baldin eta lanpostuetan horrelako jokabideak errazten edo baimentzen badituzte indarrean dagoen arauditik kanpo.

AZKEN XEDAPENAK

Azken xedapenetako lehena.–Foru dekretu hau garatzeko eta betearazteko gaikuntza.

Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariari ahalmena ematen zaio foru dekretu hau garatzeko eta betearazteko behar diren xedapenak eman ditzan.

Azken xedapenetako bigarrena.–Indarra hartzea.

Foru dekretu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2021eko martxoaren 21ean.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, María Chivite Navascués.–Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilaria, Javier Remírez Apesteguía.

Iragarkiaren kodea: F2106533