104. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 6a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

25/2021 EBAZPENA, apirilaren 13koa, Industriaren, Energiaren eta S3 Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez honako proiektu honen okupatu aurreko aktak egiten baitira: zirkuitu bakuneko “Cordovilla-Recajo” 66 kV-eko goi tentsioko aireko linea elektrikoa berritzea 90 eta 10354 zenbakiko euskarrien artean, Ukarko, Enerizko, Obanosko, Garesko, Ziraukiko eta Deierriko udal-mugarteetan (SAT11135 espedientea).

Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko zuzendariaren martxoaren 18ko 51/2021 Ebazpenaren bidez onetsi zen proiektu hau: zirkuitu bakuneko “Cordovilla-Recajo” 66 kV-eko goi tentsioko aireko linea elektrikoa berritzea 90 eta 10354 zenbakiko euskarrien artean, Ukarko, Enerizko, Obanosko, Garesko, Ziraukiko eta Deierriko udal-mugarteetan (SAT11135 espedientea); horrekin batera, baimena eman zen instalaziorako, eta haren onura publikoa aitortu.

Onura publikoaren deklarazioak berekin dakar ukitutako ondasunak presaz okupatu beharra. Hori dela eta, bidezkoa da ondasun horien titularrei dei egitea okupatu aurreko aktak egitera ager daitezen.

Adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Proiektu horrek ukitutako ondasun eta eskubideen titularrei eta Ukarko, Enerizko, Obanosko eta Garesko alkateei edo haiek eskuordetzen duten zinegotziei dei egitea, okupatu aurreko aktak eta, bidezko bada, behin betiko okupatzekoak egitera ager daitezen Ukarko, Enerizko, Obanosko eta Garesko udaletxeetan, 2021eko ekainaren 22an.

Aktak egiteko ordena eta ordutegia interesdunei jakinaraziko zaizkie banakako zitazio zedularen bitartez.

2. Ebazpen hau jakinaraztea I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAU enpresa onuradunari, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Foru Komunitateko bi egunkaritan eta Ukarko, Enerizko, Obanosko eta Garesko udalen iragarki-tauletan argitaratzea.

Iruñean, 2021eko apirilaren 13an.–Industriaren, Energiaren eta S3 Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusia, Uxue Itoiz Mariñelarena.

Iragarkiaren kodea: F2105870