104. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 6a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

17E/2021 EBAZPENA, martxoaren 23koa, Landa Garapeneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez Nafarroako Nekazaritzako Produkzio Ekologikoaren Kontseiluarentzako (NNPEK) laguntzak emateko oinarri arautzaileak aldatzen baitira, eta 2021eko ekitaldirako laguntzen deialdia onesten baita (NNPEK produkzio ekologikoaren kontrol-agintzaritza da, Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiaren abuztuaren 2ko 799/2016 Ebazpenarekin bat etorriz). DDBN identifikazioa: 554405.

Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiaren abuztuaren 2ko 799/2016 Ebazpenaren bidez, NNPEK-Nafarroako Nekazaritzako Produkzio Ekologikoaren Kontseiluarentzako 2016-2020 aldirako laguntzaren oinarri arautzaileak onetsi ziren, Nafarroako Foru Komunitatean produkzio ekologikoaren kontrol-agintaritza den aldetik. Ebazpen hori, zazpigarren oinarriari dagokionez, uztailaren 4ko 801/2017 Ebazpenak aldatu zuen.

Aurretik, Europako Batzordeari ebazpen horren berri eman zitzaion, eta hark eragozpenik ez jartzea erabaki zuen aipatu araubideari dagokionez; izan ere, bateragarria da Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107.3.c) artikuluarekin. Nafarroako nekazaritzako produkzio ekologikoa Arautzeko Kontseiluari 2016-2020 aldirako laguntza ematearen aldeko erabakian, SA.44490 (2016/N), jasota dago bateragarritasunaren aitorpen hori.

Batzordearen C 424/30 komunikazioak, 2020ko abenduaren 8ko EBAOn argitaratuak, Europar Batasunak nekazaritza eta baso sektoreetako eta landa eremuko estatu-laguntzetan aplikatu beharreko jarraibideak aldatzen ditu, aplikazio-aldiari dagokionean, alde batetik; eta beste alde batetik, denbora-egokitzapenak sartzen ditu, COVID-19ak sortutako pandemiaren inpaktua kontuan hartzeko, eta 737. puntua aldatzen du, aplikazio aldia 2022ko abenduaren 31ra arte luzatuz.

Beste alde batetik, Batzordeak erabaki du eragozpenik ez jartzea indarrean dauden laguntza-araubideen aldaketen jakinarazpenei, barne-merkatuarekin bateragarriak direlako, Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren (EBFT) 107. artikuluaren 3. apartatuaren c) letrarekin bat etorriz, eta esan du jaso duela Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak aurkeztu duen laguntza-araubidearen luzapen-eskaera (SA.44490 (2016/N) eta SA.59075(2020/N) laguntzak eta aplikazio-epea 2022ko abenduaren 31ra arte luzatzen dituena).

Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiaren abuztuaren 2ko 799/2016 Ebazpenak bosgarren oinarrian ezartzen du aurrekontu ekitaldi bakoitzean urte horretako dirulaguntzari dagokion gastua baimenduko dela, eta kontrol neurrietarako laguntzaren portzentajea ezarriko dela, kostu errealen %100 gehienez ere.

Orobat, Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiaren abuztuaren 2ko 799/2016 Ebazpenaren seigarren oinarriak ezartzen du NNPEK-Nafarroako Nekazaritzako Produkzio Ekologikoaren Kontseiluak aurrekontu ekitaldi bakoitzeko urtarrilaren batetik aurrera aurkeztuko duela laguntza eskaera Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuan.

Bestalde, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 18. eta 19. artikuluek ezartzen dutenez, dirulaguntzak emateko prozedura ofizioz hasiko da behin organo eskudunak dirulaguntza emateko araua edo deialdia eta oinarri arautzaileak ezarri eta gero, non eta ez dauden aurrez ezarrita.

Dirulaguntza publiko bat emateko deialdia denez, bertan jasotzen da enpresa ez deslokalizatzeko konpromisoa, Enpresen sustraitzearen aldeko eta enpresen deslokalizazioaren aurkako neurriei buruzko abenduaren 16an 18/2020 Foru Legearen 5. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Adierazitakoarekin bat, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura organikoa onesten duen urriaren 23ko 258/2019 Foru Dekretuak ematen dizkidaten eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. NNPEK-Nafarroako Nekazaritzako Produkzio Ekologikoaren Kontseiluarentzako dirulaguntzaren deialdia onestea 2021. urteko produkzio ekologikoaren kontrol eta ziurtapen jardueretarako.

2. Laguntza eskaerak aurkezteko epea hamabost egunekoa izanen da, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

3. 240.000 euroko gastua baimentzea, 2021eko gastuen aurrekontuko “Produkzio Ekologikoa Arautzeko Kontseilurako dirulaguntza. Kontrola eta ziurtapena” izeneko 720003-72220-4459-413104 partidaren kargura.

4. Ezartzea laguntzaren intentsitatea 2021ean egindako kostu errealen %100ekoa izanen dela.

5. Deialdi honetan Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiaren abuztuaren 2ko 799/2016 Ebazpenean aurreikusitako oinarri arautzaileak aplikatuko dira, bertan onesten baitira NNPEK-Nafarroako Nekazaritzako Produkzio Ekologikoaren Kontseiluarentzako 2016-2020 aldirako laguntzaren oinarri arautzaileak, Nafarroako Foru Komunitatean produkzio ekologikoaren kontrol-agintaritza den aldetik. Aipatu ebazpena Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiak uztailaren 4an emandako 801/2017 Ebazpenak aldatu zuen.

Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeari eta gobernu onari buruzko maiatzaren 17ko 5/2018 Foru Legearen 3. artikuluan aipatutako entitateak behartuak daude gardentasun betebeharra betetzera baldin eta, urtebetean, 20.000 eurotik gorako laguntzak edo dirulaguntzak jasotzen badituzte, edo jasotako laguntzak edo dirulaguntzak beren urteko diru-sarrera guztien %20 edo gehiago badira, gutxienez 5.000 eurora iritsiz gero.

Horren ondorioetarako, gardentasun betebeharrari buruzko adierazpena egiteko eredua onesten da, esteka honetan eskuratu daitekeena:

http://www.navarra.es/appsext/DescargarFichero/default.aspx?CodigoCompleto=Portal@@@epub/BON/IMPRESOSG/001_Transparencia_E.pdf

6. Onuradunak hitz ematen du ez duela enpresa deslokalizatuko, Enpresen sustraitzearen aldeko eta enpresen deslokalizazioaren aurkako neurriei buruzko abenduaren 16an 18/2020 Foru Legearen 5. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

7. Dirulaguntzen deialdi hau Nafarroako Gobernuaren Dirulaguntzen Datu Basean erregistratzea (NGDDB).

8. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

9. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.

Iruñean, 2021eko martxoaren 23an.–Landa Garapeneko zuzendari nagusia, Fernando Santafé Aranda.

Iragarkiaren kodea: F2104869