103. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 5a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

KANTAURIKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

A/31/03972 JV/sr espedientea. Jendaurreko informazioa

Gaia: ur aprobetxamendua emateko eskaera.

Eskatzailea: Ramón Lizasoain Ortega.

Helbidea: Baztanberri plaza, 2-2. B, Elizondo 31700 Baztan (Nafarroa).

Ibai edo errekaren izena: izenik gabeko iturburua.

Eskatutako emaria: 0,010 l/s.

Tokia: Ziga.

Udal-mugartea eta probintzia: Baztan (Nafarroa).

Xedea: etxeko erabilerak eta abeltzaintza.

Obren azalpen laburra eta helburua:

Ura 2,5 cm-ko diametroa duen polietilenozko hodi baten bidez biltzen da, iturburuko bainera-uraskaren azaletik. Hodi hori 100 m-ko zanga batean doa, 1.000 l-ko edukiera duen eta borda hornitzen duen polietilenozko ur-biltegi bateraino, zangan doan 2,5 cm-ko diametroko hodiarekin (400 m).

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak aurkezteko aukera izan dezaten hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Baztango udaletxean edo Kantaurialdeko Konfederazio Hidrografikoan (Ur Komisaria, Errotaburuko pasealekua 1, 8. solairua, 20018 Donostia), bertan egonen baita ikusgai espedientea.

Donostian, 2021eko martxoaren 31n.–Idazkari nagusia. Eskuordez, Zerbitzuko burua (2017ko irailaren 13ko Ebazpena, 2017ko urriaren 9ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratua), Jorge Villar Vázquez.

Iragarkiaren kodea: E2106015