103. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 5a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

KANTAURIKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Jendaurreko informazioa

Gaia: obretarako baimena eskatzea.

Eskatzailea: Luis Javier Tellechea Pellejero.

Helbidea: Pza. Zaharra, 25-2. 31770 Lesaka (Nafarroa).

Ibai edo errekaren izena: Onin erreka.

Erreka edo ibai horren urak jasotzen dituen ibaiaren izena eta kodea: Ondalazko erreka-1/0100/110.

Tokia: 67. lurzatia, 2. poligonoa, Lesaka.

Udal-mugartea eta probintzia: Lesaka (Nafarroa).

Obren azalpen laburra eta helburua:

Obra 15 m² azalera eraikia duen txabola bat egitea da. Haren oina laukizuzena da, , 5,00 x 3,00 metrokoa; garaiera maximoa 2,20 m da. Txabola baratze-lanetarako eraiki nahi da. Egitura egiteko, sei zapata isolatu erabiliko dira, 2,18 m-ko hiru zutaberi eta C-18 serieko izei-zurezko 3,65 m-ko garaierako hiru zutaberi eusteko, bai eta egur bereko lotura-habeei eta solibei, tarima bati eta teila zeramiko kurbozko estalki bati eusteko ere.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak aurkezteko aukera izan dezaten hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Leitzako udaletxean edo Kantauri aldeko Konfederazio Hidrografikoan (Ur Komisaria, Errotaburuko pasealekua 1, 8. solairua, 20018 Donostia), bertan egonen baita ikusgai espedientea.

Donostian, 2021eko apirilaren 6an.–Idazkari nagusia. Eskuordez, Zerbitzuko burua (2017ko irailaren 13ko Ebazpena, 2017ko urriaren 9ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratua), Jorge Villar Vázquez.

Iragarkiaren kodea: E2105986