103. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLORITZ

Balorazio txostenaren proiektua jendaurrean

Olorizko Udalak, 2019koko abenduaren 24an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Olorizko udalerriko balorazio txostena berrikusteko proiektua.

Olorizko udalerriko balorazio txostenaren proiektua jendaurrean egonen da hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bat etorriz Nafarroako Lurralde Aberastasunaren Erregistroari eta Katastroei buruzko azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 36.4 artikuluan ezarritakoarekin.

Jendaurreko epe horretan, balorazio txostenaren proiektua interesdunen eskura egonen da udaletxean, baita Udalaren web-orrian edo egoitza elektronikoan (http://oloriz.sedelectronica.es), interesdunek bidezkoak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Oloritzen, 2021eko apirilaren 16an.–Alkatea, José Francisco Aoiz Aranguren.

Iragarkiaren kodea: L2106367